Pakseko inguru lasai eta ederrak utzi ta Laos-eko hiriburu dan Vientiane-eako prest gea. 10 ordu iraungo don gaueko autobuse hartu ta a ze sorpresa! Kriston ohiak, manta ta almuhada ta guzti. Etzan inundik inungo lujoa, baino beste batzuk baino hobea bai. Aldameneko bikote ingles batekin hizketalditxoa euki ta gero, laixter hartu gendun lo, moton eindako bueltai esker.
Begik iriki ta bertan genden, bost minutu pasa izan balie bezela. Vientiane hirie nahiko lasaie da ta eztauke ezer haundik ikusteko, ezta itteko re. Bertakoen bizimodua gertutik ikusi ta pixkat integratzen saiatzeko aukera polita.
Tenplo ta budak ikusten agobiau be, lenengo aldiz norbeak bere buruntzako eun bat hartzea erabaki gendun. 3 hilabete baino gehioz luzatzen ai den bidaia hontan, eunero batea eotek noizbehinka arnas pixkat hartzea eskatzen du, pertsona indibidualak geala gogoratzeko bada ere. Horreatik, ta gure harremanen osasunentzat ona izango zalakon eun batez bereiztea pentsau gendun. Bakoitzak beretzat denboa lasai hartzea sudur puntan jartzen zaitzaigune itteko. Hala ba, goizen goiz siamesak bereizteko operazio konplexua ein ta hantxe jun ginen bakoitza kalen alde banatatik. A la abentura!
Ta ze in gendun?
Nik, Goierri aldeko nexkatilak, kalen eskubialdetik hasi non ibilbidea. Platanozko batido bat hartu ta goize pixkat esploratzaile modun pasa non. Kaleetatik galdu nitzen, nundik nebillen arrasto haundik gabe. Tarten merkatu bat ikusi ta denda batzuta sartu nitzen. "Ikusi beharreko" tenplo hoietako batzuk re pasa nittun. Earki izerdittu ondoren, txoko merke ta bentiladoredun bat aurkittu ta hantxe bazkaldu non nere arroz platera. Siesta garaie aiau zan ta bero horrekin, ze hobea arbola bateko itzalpen lasai eotea baino? Okurrittu ta ein, toalla ta nere abalorio guztik hartu, ta parke berde berde batea jun nitzen. Hantxe musika entzun ta pultxerak itten pasa non ordu bete inguru. Bapaten, bi neska gazte laosiana ta mutil bat gerturau zien pultxeranganako kriston interesakin. Mutilek inglesa zekinez, pixkat hitzeitten eon ginen ta azkenen neskatako bati pultxera oparittu nion. Argazki pilla bat atera zittuzten nekin ta byebye. Segidan, handik paseon zebillen beste laostar bat, baita re pultxerai beida ta hizketako gogokin. Halaxe, inglesa praktikau ta denboratxo batez entretenittu ginen. Elkarrizketa erdin argazki bat eakutsi ta maderoa zala esan ziten. Madre de dios... byebye. Ta hau jun bezain pronto, indiako bat, ai ama ke estres, zenbat jende! Hura re hizketako kriston gogokin, euskeraz hitz batzuk erakutsi, nik indiakok ikasi... xelebrea situazioa. Txiringito guztie jaso ta Manu Chao entzunez, kriston roio onakin, ibaiertzetik paseotxo bat ematea jun nitzen ilunabarrakin batea. Eguzki erraldoi naranja naranja. Aurikularrak kendu, ta musika zuzenen entzun bezain pronto, taberna hortako norabidea hartu non, hankak lokatzez bete, ta balada laosianok gitarraz lagunduta entzun nittun garagardo beltz bat eranez. Afaltzeko ordue aiatzekin batea, hostal aldeako intentziokin mahaitik altxa, ta Chikagoko bat hizketan hasi zitzaiten. Horrekin re hitzein in behar ba!jaja. Kriston eun soziablea desdeluego. Gero gaueko merkatutik bueltatxoa ta afaltzeko postutxo bat aukerau non, juxtuki, Jonek aukerauko zona nere ustetan... to be continued...
Maddi-ri elkarrizketa jajaja
Ni berriz, kostaldeko mutikua, kalian ezkerraldea ttipi-ttapa abiatu ta mapaipe kaletxotan galdu nitzan. Nexka gazte politt batei platanozko batido ear bat eosi ostian, atso zar batei 5 pastelito eosi nixkiyon merke-merke, ta horrekin laosiano baten moun goxo gosaldu. Kaliak earki pateau ta goizeko merkatura iritsi nitzan, nahiko hutsa iruitu zitzaitena portzierto, ta han batekin ta bestiakin berriketan jardun. Supermerkatu erraldoi bat in berri diyoe azoka zarran albuan ta etxekoandre danak petralduta dazkae! Hala ba supermerkatu buelta re itia erabaki nun konparatzeko ta nere harridurarako edifiziyo itsusi hua jendez beteta zeon... ai ai ai. Handik, tenplo txiki pare batea sartu nitzan ta itezun beruakin, frexkura bila aireakondizionau potentiena zun txiringuan sartu nitzan jatea. Geo ziberretik buelta in, bloga pixkat egunerau ta hostaleko txino batekin berriketan bukau nun. Nere eun des-siamesaua zan hartaz bakarrik gozatu nahi nunez, enitzan asko luzatu orientalakin. Kontuau nitzan espezie hontako pertsonan bat ezautu ber detela nere bidaian, ta inber dixkioten galdera danak in, ulertze Gehio paxiau, izozki bat, liburu denda baten kuxkuxeau ta ilunabar gorri batek harrapau zin malekoian. Gabeko merkadilluan 4 buelta in ostian, goierrialdeko neskatillakin topau nitzan afaldu nahi nun postutxuan.
Hiri hontatik destakauko gendukena, Mekong ibai ertzeko ilunabarreko giroa izango litzeke, ta baita ilunabarra bea re. Egie esan, inoiz ezteu ikusi Cambodia ta Laos-ekoa bezelako ilunabarrik, eguzkie erraldoia ikusten da ta izugarri naranja. Igual giro okzidentala pixkat faltan botatzen deulako gustau zaigu hainbeste. Jendea paseatzen, footing itten, futbolen jokatzen....
Oso tipikok dien gauzak re badare, adibidez, kale erdin montatzen dittuen aerobik klasek. Uain dala hamar urteko musika makineroa tope jarri, irakasle bat dana ematen ta mikrofonillotik builaka ta egurre! Bate lotsaipe danak saltoka ta eskuk moittuz, egie esan orokorren eztie oso onak ta grazi haundie itten due... Klasek edozeinentzat librek dienez, nire hantxe jarri ta pixkat tontona itteko aprobetxau non Jonek atzekaldetik momentue inmortalizatzen zon bitarten.
Asko gustau zitzaigun baita re gaueko merkatuko giroa ta izozki hura, mmmm. Ta ostalen Camerundar gizon kuadrilla batekin goiza berriketan eta eztabaidan pasatzea.
Ikusi "beharreko" gauza hoietatik, tenplu batzuk ta Pha That Luang stupa famosoa bixitau genittun baino etzigun ezerrek inpresionau. Ez ginen inoa sartu ze pau in behar zan ta etzon merezi, edo kanpotik hori iruittu zitzaigun behintzet.
Ba hauxe hiri hontako bi eunetako egonaldie, ezer berezik inbe baino gustora pasa deun denboa. Harremanakin experimentau ta zilborestea 24 orduz mozteko froga ere gustatu zaigu! Oroigarri bezela, dendatxo bateko jabek oparittu zigun postala daukeu. Valentzin bost urtez bizi izandako Laosiana bat zan, ta ingurukok ginela jakin zonen, emozionauta ta gustora, opari bat ein nahi izan zigun han momentu oso onak bizi izan zittula ta... Bakizue, hemen danantzat espainolak gea nahizta esplikatzen saiatzen gean.
Proxima estacion... esperanza (eta Vang Vieng).
Merkexurren>
.Hostala, "Dakha"> gela doblea 70.000kip (7,7e)
.Tuk Tuk bat> 20.000kip biona (2,2e)
.Vientiane-Vanh Vieng autobuse> 50.000kip bakoitzak (5,5e)