Cambodian gaude. Beste hilabete bat, beste herrialde bat ta pasaportian beste sello bat.
Aurreneko aldiya izan da muga lurrez zeharkatze deuna, ta ezteu inungo arazoik izan. Kontrakua, tokatze zitzaigun 15 eguneko visaua eman berren, hilabete batekua eman digue ta konfundituta, beraz, badeu denbora lasai Khmerran lurraldeko txoko guztik ikertzekua, iujuu! Daneta eztakiu iritsiko gean, saiauko gea zapaltzeitugun interesgarriyenak hemen eakusten.
Ezberdintasuna agerikua da, kontrastia nabarmena. Vietnam-dik Cambodiara jauziya salto txiki bat baino gehio da. Asia alde hontan eskutik emanda duazen garapena ta turismua motz antzea gelditzeia oaindik lurralde hontan, oneako naiz txarreako. Eztao kasualidadez munduko herrialde pobrienen artian. Geo ikusi inber pobre zerrei deitze zaion, bertan guazen aste bete exkaxian, alaitasun, borondate, humiltasun ta humanidadez forrauta daudela erakutsi digue ta bertako biztanleek. Bertako jendia da dudik gabe Cambodiako altxorra.
Beste behin sistema politiko ustel baten gidaritzapian bizirauteun leku batekin topatu gea. Hemen ere klase sozialen arteko amildegi bortitzak itxi ezin daiteken zauri bat irekitzeu ta zaila da ixkutatzia. Bi estatus, guztiz aberatsa eo guztiz txirua, tartian ezer ez. Jaiotze zean lekuan jaiotze zeala markatuta eongoa zure destinua. Ia ezinezkua da baliabide ekonomiko exkaxetan jaio dan norbaitek gizartian gora itia. Inorrek baino lan gehio inda re, beko klasian jaioz geo, etzea hortik ateako bizitzan. Ta oso onartuta dakae, aurreko bizitzetan gaiztuak izan dialako dala esateue, ta hontan onak izanez geo, hurrunguan aberats jaioko diala. Zerrikei galanta.
Egoera daona da, ta guk horren aurrian ezer gutxi in dezakeu. Gure zentzumenak ordia hamaika sentsaziyo eskeintzein ai zaixkigue alde ilun hortaz haratago, ta hemen azaltzeko desiatzen gaude. eurre ba!
Gure ibilbidia, Cambodiako hegoaldian hasi deu, kostako herri txiki batzutan. Kampot eta Kep, Kep eta Kampot, gatza ta piperra soberan dakaen bi ahizpa dia. Ta ez bereziki martxosillak dialako. Bi herri txiki hauek, itxasertzen kokatutako txoko arrantzaliak dia, ta beren ur gazitatik ateatzeitue hain ezaunak dian ta egunero merkatua betetze duen itxaski ta arraiak. Hortik gatza. Piperra berriz, inguruko menditatik dator, munduko onena omen dan " pimienta" bertan ekoizte baita. Konbinaziyo paregabia.
Muga igaro bezain pronto onduan geatzean Kep herritxoko plazan utzi gintuen. Herrialdez aldatziak dakarren trauma horren erdiyan, noraez batian ginala topatu gendun Marta, salbatu gindun neska kataluniarra. Azkar asko esan zigun bea nun zeon lotan ta hostatu hartzeko leku perfektua zala. Tuk-tuk bat negoziatu ta bertan ginan 15 minutuan. Ta arrazoi zun, Lida's house etxe girua usaitze dan oasi lasaia da ta.
Egurrezko bi solairuko etxe tradizionala, uholdiak saihesteko zutabeek euste duen hemengo estruktura tipikua. Bi emakume, eun osua pijametan pasatzeuen hemengo etxekoandre tipikuak. Ta Zola, txiringuan arduradun, eun osua kantari emateun hemengo mutil gazte tipikua. Azken hau inglesez earki manejatze zan, ta kontu batzuk in ahal izan ditugu berekin. Baino bi etxeko andre haiek.... ke kana!!! (holakotan faltan botatzea "n" gainian raiatxo bat dakan kontsonante espainol hori, tortila patatakin batea, erabilgarriyak dian inbento espainol bakarrenetakuak... hemen eztao eine-rik) A lo ditxo, ke kannna! ulertu gutxi ite ginan, baino parre, nik eztakit hoi baino jende zoriontsuik badon munduan, danagatik deskojonatzen... Imajinau, gu bezelako bi nobatillo bertako billarrian partida bat jolasten hai ginanen in zixkiguen parriak... ze ona.
Hostaleko komuneko habitantia
Crab Market dalakuan earki jan ta buelta bat eman ostian, gure hostal earrea itzuli ginan pixkat relajatzea, ta hantxe topau ginan berriz gure noraezian salbau gintun kataluniarrakin, Marta. Haretxen launak in gea Kep-en pasa ditugun 3 eunetan, ta herrialdeez, nundik gatozen ta noa guazen hitz eitiaz gain, bidaiatzian beste alderdi batzun inguruan sakontzeko aukera izan gendun berekin. Bea, bakarrik bidaiatzen bizitzen ai zan sentzaziyuez berriketan, gu berriz, bikote moun bizitzen ai ginanan inguruan. Norbeataz deskubritzen ai geana, aurrez ezautze ez genitun ta bidian azaltzen ai zaizkigun gure fazeta hoie danataz. Ezautu deun jendia, harremanak, apegoak ta desapeguak... beldurrak, ametsak, etorkizuna... finian, guzti hau izaten ai dan prozesu amaigabe ta erraldoi hortaz. Asko gustau zitzaigun nexka honekin barrenak askatzeko ta hausnarteko denbora hau konpartitzea, ta mobida Gestaltikuaz hitzeiten bukatzia!!!
Bi gau eder inda ta izugarrizko karma onakin, alboko herrira igaro ginan lepo zijuan furgonetilla batian. Kampot zertxobait haundiyo da, ta honek ere gauza haundik eztakan arren, bere errekako ilunabar ta etxe kolonial zaharren bajutan dauden dendatxo ta tabernek giro lasai ta roio oso ona ematen diote. Eun batzuk erraz pasatzeko mouan.
Pixkat kallejeau ta alperrana itiaz gain, kriston plana genekan esku artian. Motua hartuta, bere garaian abandonauta utzi zuen hotel zahar erraldoi bat ikustea jutia inguruko mendi batea. Bokor-eko hotel zaharra, frantsesen opor leku kolonial ederra, Jemer Gorrien garai latzetan ahaztuta geatu zan, eta denborak ta naturak beriak in da geo, beldurrezko pelikuletako dekoratu mouko bat izatea iritsi zan. El resplandor pelikulatik ateata bezela. Hemen, friki batek, aspaldi fitxatu zun humedade ta lizunez betetako paraixua.
Interneteko argazkiyak
Bokor gaur eun... buuuu
Horren ordez, zine alternatibo txiki batea jun ginan ta Cambodiako zabortegitan basura biltzen ibiltzeian umeen inguruko dokumental bat ikusi genun. Oso interesgarria izan zan, tristia re bai, baino beharrezkoa da turismuan burbujaz kanpo ze sukaldatzean jakiteko. "Small voices: The stories of Cambodia's children" da dokumentalan izena, interesatzen bazaizue.
Bi herritxo hauen lasaitasunaz gozatu ta Cambodian ongi etorriya jaso ostian, baguaz herrialdean zokormiran, postaletan azaltze eztian irla ezezagunen bila. Koh Rong zai dakau!
Merkexurren>
.Kep-eko hostala, Lida's house> 6$ gela doblea (bizikletak debalde ditue)
.Kep-Kampot furgoneta> 5$ biona
.Kampot-eko hostala, Kenny's guesthouse> 6$ gela doblea
.Kampoteko ECRAN zine txikiya> 2,5$ sarrera bakoitza
.Kampot-Sihanoukville autobusa> 5$ bakoitza