Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/02/15

Amaiera zoriontsua

Vietnam agurtzeko garaya iritsi zaigu, ondo aprobetxautako hilabetiai bukaera emateko ordua, ta meezi zun moun in deu. Honeaxe, kontinentetik ixkutun geatzean irlatxo hontaino etorri gea, oin bat Kanbodian deularik, azken eunak patxaran pasatzea. Phu Quoc-en gaude.


Irla hau Vietnamgo lurralde izanik ere, perfetamente ahalko luke eon Kanbodian, bigarren hontatik askoz gertuo gelditze baita. Garai batian Saigon-go erregimenan kartzela gogorrenetakua zanez, iragan ilun xamarra daka, ta ondorioz, dala gutxi hasi da esnatzen garai berritara. Batek daki yankee-ek zenbat Viet Cong kide ta zibil torturatu ta akatu ote zituen bertako zeldetan... Dana dala, garai oso txarran ezenatoki izanagatik ere ezin zaio kendu lur zati honei paradixu titulua.


Hondartzak Karibe dia, oihanak Amazonas ta herri arrantzale txikitako girua Getaikua. Mendebaldeko kosta zati bateko resort turistikuak kenduta, gainuntzekua iya ikutu gabe dao, ta usai autentikua daka. Bo ta arrai usaia, Phu Quoc bertako merkatutan dastau daitezken arrai ta itxaskiyangatik baita ezauna. Earra langostino puxkak!




Guk herriburuan ( ezin da ta hiriburu esan) jarri gendun kanpamentu nausiya, Duong Dong-en, eta motuan muitu gea batea ta bestea. Irlak goitik bera 40 km dazka ta albotik alboa 20 bat, tamainu earra errepidetan galtzeko. Portzierto bidaia osuan aurkitu ditugun errepide onenak izan diala hemenguak: in berriyak, zabal zabalak ta bate kotxeipe. Gozada bat!

Bi hilabetian zihar perfezionatzen jun gean regateatzeko habilidadia re puntu gorenea iristia lortu deu ta irlako negoziaketa danetan xaparra eman deu. Ay, Euskal Herriyan e garai zarretan gu eon izan baginan negoziaketa mahai haietan exerita, honexkeo independentziya ta pare bat arroz platerka erraz lortuak genezkan lote igualian... jejeje.. ba holakoik ez baino 3 egunetako motuan alokairua merkexur totalen atea deu, kixton paotsa! Goiz oso bat kosta zitzaiun baino batetik bestea galdezka ibili ta aurrez aurreko regateo goor batzun ondoren, gixontxo batekin norgehiaoka ginan, 450, 400, 350, tipua ia juteko plantatan, gu patata baino seriyuo tinko, geo pena pixkat eman nahian, azkenen ospa iten ai ginanan itxura iten, dana galdutzat jota... ta ia kale erdiya zeharkatuta genekala han etorri zitzaiun atzetik motuan, oukey, oukey! Aizak txikito, gu hardsit baten lo indakuak gaituk burugoorkeiatik! Depositua gasofakin ta dana eman ziun, iaufi!


Behin bolidua ta askatasuna gure esku eonda, ingurutan galdu gea. Irla osua zeharkau deu, 70.000 dong gasofakin 350 bat kilometro in ditugu.

Aurreneko atzalden hegoaldeko puntaino jeitsi ginan Phu Quoc-eko hondartza ederrenan bila, Hay Sao. Gure harridurarako, bidaiako hondartza ederrena re izan da aurkitu deuna.






Hurrengo eunen goizian goiz esnatu ta iparraldeko buelta in gendun. Lurrezko errepide txikiyotatik sartu ta geldialdiyak iten jun ginan goiko puntaino iritsi arte. Ixkina guztitan daude hondartzak, baino inguru hontan eztia hain ikusgarriyak. Asko zikinak daude, beste asko oso basatiyak dia ta bejetaziyo ta arbolaz betiak daude. Herri txiki mordo bat ere gurutzatzeia, umez, oiloz, txakurrez ta txalupaz betiak. Giro polita dake.


Herritxo bat pasa ta bertako urertzian bainu bat hartu ostian, lur gorrizko beste bide batetik sartu ginan ezker-eskuin irla gurutzatze duna. Pasia earra da oihan erdi-erditik igarotze baita ta kixton askatasuna sentitzea.


Bide baztarren fideuak (beste behin) bazkaldu ta geo, aurrea segi ta atzalde parteako hondartza lasai bat topau gendun. Nahiz ta etzan Sao bezain dexpanpanantia, inguru basati hortan bakarrik ta lasai eoteko aukeratik bakarrik mezi izan zun hareaino irixtiak.




Azken eunen argi genekan ze nahi gendun in: Hai Sao. Berriz hondartza idiliko honta jun ta eun osua bertan botata eon, plan bikaina ez?



Oroitzapen ezinhobiakin guaz Phu Quoc-eko bizitza lasaia atzian utzita. Oroitzapen onak baita Vietnamek uzten dixkiunak. Ezingo deu aztu hiri kaotikotan miloi bat motorrek iteuen hotsa, badia misteriotsuak ontzi batian zeharkatzian emoziyua, iparraldeko mendi garaietako gure familiya, ibaiak, kobazuluak, humedadetan xarma ixkutatzeuen etxe zar, ta herritxo horixkak, zelai zabal ta hondar dunazko basamortuak, momentu exkaxak goxatzeituzten pastelituak, gure haserre ta parre guztiyak ta Hoi An-go gelan oreuak lapurzen saiatu zan xagu lotzagabe hua.

Hau dana ta aztuko zaixkiun guztiyak bizitzeko aukera izan deu Vietnam gorriyan.

Tam biet Vietnam, ta soo-a s'day Cambodia!






Merkexurren>

.Hostala Hiep Phong> 250.000vnd gela bikoitza (10e) azken euna debalde atea zitzaiun!
.Motua 3 eun> 380.000vnd (15e)
.Biyontzat mariskada> 350.000vnd (14,5e)
.Phu Quoc-etik Kep-ea furgo+ferry+furgo> 17$ bakoitza

3 comentarios:

  1. Hotza....euri zaparrada etengabiak...paraje hoiek utzi eta dolua iten hasiberri...malkuak aterazi dizkiazue ene!!oso polita despedida!

    ResponderEliminar
  2. Ikiarriya zakur vietnamitakin dakazun argazkia!! Bua earra!

    ResponderEliminar
  3. negoziaketa mahaian nahi zaituztegu!!!!
    jejejejeje parre pixkat indet ta malko batzuk ere bota ditut. emozionatu indiazue beste behin ere!
    seguru beste leku, pertsona, esperientzia..... ahaztegin ta ikaragarriak biziko dituzuela!!
    gozatu!!!
    muxu handi bat!!!

    ResponderEliminar