Pakse hiriya. Garai baten hiriburu indotxino izan zan honek, eztauke ezer berezik hirin bertan. Pixkat atea ta inguruk ezautu ezkeo ordea, gauza eder asko deskubritzen die "Bolaven"go lautada berexian.
Duela mende batzuk bolkan erraldoi batek utzi zun krater batian kokatutako aran honek, tarte laburren garaiera majoa hartzen du, ta mendialdeko frexkuraz gain, hainbat altxor ezkutatzen dittu bere baitan. Lurzoru bolkanikoa izanik, ibaiek pasaran zauri sakonak marrazteko aukera izan due, kanoi eta batez ere urjauzi latzak sortuz bidian. Bere kafeagatik da ezaune, lur hauexetan landatu ta ekoizten den, eta eunero paren daukeun arren, gure bizitzan lenengo aldiz gertutik ikusi ahal izan deun landarea.
Aran zabal hau zeharkatzeko, modu errex, polit eta merkeena, motora igo ta bertako errepideek osatzen dittuzten bi zirkuitotatik bat ittea da. Horrela, buelta txikie itteko pare bat eun nahiko dien bezela, luzatu ta haundie in nahi izanez geo, 4 bat eun hartu beharko dittugu. Biden herrixka eta komunidade txiki pilo bat daude, ta bertako biztanle alaiak besoak zabal zabal ean etxetan ostatu emateko gogoz.
Hala ba, motoa merke merke alkilau, orritxo baten norabidek apuntatuz mapatxo bat marraztu, ta kilometrok itteko prest eta inguruak ikertzeko gogotsu, gure abenturatxoi hasiera eman giondun. Eutxourrei!
Lehenengo eune:
Goizen goiz jeiki, motxilatxoa prestau gauza oinarrizkoenekin, ta sinpa einda aldeittea behartu gaittu gure hostaleko etxekoandreak (denbora piloa eon gea bea bilatzen ta bere familikoei ta dana galdetu dieu... inok etzigun nahi kobrau). Motoa hartu deu, aurreneko aldiz martxadune! Gosari merkea erosi merkatun (fruta, ogie ta arrozezko tortak), gasolina bota ta errepidei heldu diou. Abiatzeako 11ak.
15etako nahi gendun herrixkan gare. Tarte hortan, "Pak Xon" urjauzie ikusi deu. Ezta oso inpresionantea baino ordu erditxo agradable bat pasa ta prexkatu bat hartzeko ideala. Bertako famili baten arrantza teknikak ere ikasi dittugu.
Errepidea oso ondo asfaltauta Laos izateko ta hasieran trafiko dexente badau re, gero nahiko lasai. Biden zehar, herrixka mordo bat ikusi dittugu.
"Tad Lo", herrixka honta aiau bezain pronto, inguru hauetan daun ostatu merkeenen hartu deu ohe doble bat. Labur labur imajinatzeko... etxe zahar bateko ganbaran koltxoi mordo bat lurren botata moskiterakin, erabat familiarra ta gau bateako oso ekonomikoa. Beran, restaurantetxoa re badauke.
Merkexur TOTAL!!!
Bertako etxekoandre xelebreakin berriketa saioa ein, motxilak utzi, ta metro batzuk aurrea inda, beste ur jauzi batea aiau gea. Freskatu earra hartu deu txorro indartsu hoien azpin jarrita!!
Herrixkak bestela, eztauke ezer haundik baino inguruko errekatxok, egur gainen indako etxetxok, kaleetako behi, oilar ta ahuntzek kriston roio baserritarra ematen die, bere xarma dauke. Dana nahiko kaotikoa da.
Eun hontako momentuik espezialena, tenplu baten ingurutan kuxkuxeatzen ai ginela, topau dittugun monjetxo batzukin kontukontari pasatakoa izan da. Nola hala haiekin hitzein deu, izenak galdetu, hitz batzuk ikasi, monje budisten inguruko informazio pixkat atea, par batzuk ein... ta gure laun Uxo maitea zoriontzeko bideotxo bat grabazen laundu digue. Milesker Jom (tokaio!) eta konpainia!
Gauen gure ganbara zarreko balkoitxoan iluntasunei eta izarrei beida luzatu gea filosofatzen. Gustora ta azkar pasa da denbora. Lotara!
"Eskerrik asko!"
Bigarren eune:
Goizeko 7ek, despertadorea...PIPIPIPIII. Esnatzeko ordue da! baino izara arten pegauta gare, izane, gauen animali parranderon bat gure buru atzetatik batea ta beste korrika ibili da ta loa kendu digu. Aiaiaiai hobe ez pentsatzea.. Ordu bete beandugo, bai, jeikitzeko ordue berriz e! Gure etxeko andrek eindako pancake erraaaaldoia ta Bolaven bertako kafea gosalduta, goor antzeakoa, beize moto gainea. Gaur, gidariz aldauta.
Bi aukera dauzkeu motokin itteko: bata, ibilbide luzea ittea (eun bat edo bi gehio), zeinak 7 orduko moto saioa eskatzen don (gutzako oso luzea) baino oihan zoragarri baten erditik pasatzen da. Bestea, ibilbide motza ittea (eunen bertan Paksea iritsi), motokin askoz denbora gutxigo baino oihaneko buelta galdu. Galdera da, hutsa eo doblia? Balantza baten jarri, ta nahiago izan deu motza ein, nahizta pena pixkat eman digun bestea galtzea... Kontuak kontu, asko gozau deu ibilbide hau re.
Kafea gehio ezautzeko tartea hartu, alek gertutik beidau, kolore ezberdinek ikusi, nola lehortzeittuen, ta edari honen inguruan bizitza eraikita daukien herritxoz herritxo jarraittu deu.
Ta bi parada inpreszindible: "Tad Yuang" eta "Tad Fane". Bi urjauzi harrigarri. Kilometro exkax batek banantzen dittun arren, bik oso desberdinek. Denboraldi lehorren garenez, ez damakie ur asko baino horri esker, altura osoa pertzibittu ahal izan deu ur masa haundi baten zipriztin mordo hori gabe, ta baita ur atzen kamuflatzen dien harri ta landare guzti hoiek re.
Gurea kostau zaigu inuzentena itten ai gean argazkin danak koinziditzea, baina par batzuk ein dittugu. Ordu betetxo bat beize errepiden ta Paksen gare zeoze jan ta Vientiane-eako gaueko buse hartzeko prest. Irteera earra!
Merkexurren>
.Mama Paps homestay> 20.000kip ohe bat (2e)
.Moto manuala> 50.000kip (5e)
.Pakse-Vientiane sleeping bus> 60.000kip bakoitza (6e)
(leku egokira muitu deu post hau)
ResponderEliminarcomentario de etxia:
beste behin, eguneraketa polita! earra paisajiak, nei gustatze zaizkitenak bezela..berde ta urdiña..mendiya ta ura!! earki sartukozan urjauzi azpiko baiñu oi ezta?? frexko-frexko, eaarra!
imajinatze zaituet naranja koloreko ume txiki graxioxo hoiekin hizketan, parre batzuk seguru! bidaia baten ezinbestekua da bertako jendiakin hitzeitia, konpartitzia...zuek bertakua ta beayek hemengua pixkat ezautu ahal izateko. asiq segi holaxe, gauza hauek dia ta geroa gogoratukoituzuenak!
muxuak bikote!(indonesiara bidatzeko irrikitan!!) =)
Earra izantzan bai, Bolaven-go buelta hau gure kabuz iteko aukera izatia... bidia momentu askotan exkax xamarra izanda re, paraje haietan muitziak soberan konpesatzeu buelta! Ta monjetxo haiekin pasatako tartia oaindik eta hobia. Kriston bihurri aurpeiya zeken baino geo xolete batzuk zian... bakizue, tenplutan eztala gaxtakeya asko erakusten. Beti bezela bidaiko momentuik onenak topatze gean jendiakin pasatakuak dia.
ResponderEliminarPortzierto, BADAKIGU, jende andana ibiltzeala blog hau kuxkuxeatzen. SIKIERA KOMENTAYO BAT UTZI ESKUMINAK BIALTZEN O ZE!! ALPERRAK! Guri ilusiyo ikiarriya iteigu irakurtziak! :)
Ai ama, hoi da hoi animali pila zeudenak hor!!!! Ta gauen bitxo arraron bat buru atzen, bueno bueno nik ez nuke aguantatuko baino zuek earki ari zeatela pasatzen ikusten da, a ze abenturak.!!! Muxu handi handi bat ta disfrutatu
ResponderEliminar