Luang Prabang, Luang Prabang... Hauxe da Lonely Planet-ek toki honi buruz eitten don deskripzioa: "Con una gastronomia y una arquitectura colonial excelentes, esta deslumbrante Shangri La es un lugar tan dolorosamente bello que obliga a disparar la camara en cada esquina... hay pocos lugares en el sureste asiatico que alberguen una sintesis tan especial, mezcla de elegante sofisticacion y encanto preterito".
Oso idilikoa, guk ordea beste dekripzio bat eingo genioke... Giro erabat okzidentala, hotel eta restaurante lujosoz beteta, frantses semijubilatu mordo bat erreka ertzen ardo kopa batekin, aurrez beste toki batzutan hippie-z jantzitako gazte "motxilero" pilloa modu kamaleoniko batez inguru pijo berri honta egokittuta, ta dana garesti. Kaleko postutatik hasi ta hostaletaino. Burgesiaren oasia Laosen erdin. Egie da etxetxo ta kaletxo oso polittek darela, baino eso de "dolorosamente bello"... Mas bien "Bellamente doloroso: tan bello, que te hacen pagar hasta que te duela". Gure begitara behinik behin, leku bat turismoari gehiegi saldu ta bertako izaera guztiz galtzen dunean Luang Prabang sortzen da.
Luang Prabang-ea bidian
Vang Vieng-etik bertara bidia earra izan tzan, batetik, iparraldea sartzen ai ginan ahala, paisaia gure inguruan nola zihoan aldatzen somatzen gindoazelako, mendiyak, bejetaziyua, tarteko komunidade txikiyak... asko gozatu gendun bistakin... Bestetik, gindoazen furgonetillan ustekabian 3 monje budista ere sartu zitzaixkigun gure entretenimenturako. Gidariyak aurreko 3 axientu libre uzteko esan zigun bidaiari Vip-ak zetoztila gurekin eta.. bide erdin 3 kalboxo naranja igo zitzaixkiunen furgora konturatu ginan zein zian pribilejiatuk. Gu jende seriyuak izango ziala pentsatzen ta, bai zea, earra katxondeua. Dirudinez, probintziko mojeen ordezkariyak zian, Luang Prabang-ea zijuaztinak harreman batzuk in ta kulturizatzea. Errepide ordu luziak haiekin berriketan pasa genitun, parre earrak botaz. Garai modernuak ere iritsi diala Laosea ta monjian eztia atzian gelditzen ez, selfiyak atea ta atea ean iphone puxkakin, youtuben zezkaen bideo batzuk ere erakutsi zizkiguen, telebista lokalak monjeen bizitzai buruz in zizkien elkarrizketa batzunak... zeinek esango luke! Oso ondo pasau gendun egiya esan, oain feizbuken lagunak gea.. jejeje
Ditxosozko herrira aiau ta leku guztitan bezela, lehenengo einbeharra lo lekue aurkitzea. Ezinezkoa ematen zon. Hostal basikonak 100.000kip-etik gora, normalen, 60.000kip ordaindu deunen. Horri gehittuta bero izugarri hori eta motxilak bizkarren... desesperazioa. Asko kosta ta gero, 80.000kip-etan gela oso txukun bat aurkittu gendun, giroa etzan beste munduko ezer, baino dana ezin da eskau!
Behin situauta, txokok ikustea. Giroa asko gustau etzitzaigun arren, egie da oso ondo zaindutako etxek darela, koloretako lorez beteta, harrizko kaletxo estuk... Laos erdin burbuja mouko bat da, emateu bapaten Frantziko herritxo tipiko baten zarela. Argazki kamara hartu ta kaletan galtzeko inguru ezinhobea da.
Ingurutan e toki polittek dare, esateako, "Kuang Si" parkea. Bertan urjauzi bat dau baino 10etako Txinoz betetzen omen da ta motoa inun baino garestiko zeon, beraz, Volaben-en ikusitako urjauzi eder denan oroitzapenekin geatzea erabaki gendun. Ikusteko beste gauza kurioso bat, goizeko 5:30tan monjek itten duen limosna eskea da. Kalek monje ilara luze-luzez betetzen die, ta baztarretan jendea exeitzen da arroza eta antzeko ofrendak eskeiniz. Espektakularra omen da ta izugarrizko gogoa genduken hori ikusteko, baino toki hortako desmotibazion eraginez, ez gendun adoreik izan goizeko ordu hoietan jeikitzeko... Bai hiri hontako egonaldie desastroso xamarra izan da.
Esaera budista...
Beste plan bat, erreka bazterreko taberna baten jarri ta ilunabarrai beida Lao zerbeza hotz bat eratea da. Baino hortako re kaka, zerbeza hoien prezioa ikusita gogo guztie juten zan. Zarauzko malekoia Laos-en, hoixe zan. Tragotxo bat hartzea bezelako gauza xinple bat, bi orduko odisea bat bihurtzen zan, autza ta honea taberna merke baten billa. Azkenen bai, bigarren eunen, ordu ta piko bueltaka ibili ta gero, kaletxo bat billau gendun nun zerbeza merke zeukien bi taberna zeren, Luang Prabang-en bertako jendek eamandako negozio bakarrak gure ustetan. Momentuik onena orduntxe bizi izan gendun, presaik gabeko hizketaldi luze ta sakon hoiekin, bi kale gorago genduken burgesiaz ahaztuta.
Zerbait destakatzekotan, gaueko janari azoka aipauko genduke. Gaueko merkatu pareko kaletxo baten, 15.000kip-etan (1,5e) bol txiki bat zuk aukerautako janez bete ta afaltzeko aukera zeon, dena bejetarianoa ta aukera zabala. Jana hotza baino goxoa, gomendagarrie. Bertan, Berlinen bizi zan Murtziako tipa bat ta beste Argentinar batekin tertulin afaldu gendun, gure bidaiai, iraganai, jatorriri, proiektuei... buruz hitz einez. Haiek ere pixkat lekuz kanpo sentitu zianez herri hortan, gustora gu bezelako beste bi hanka-beltzekin topatu izanaz.
Hoixe Luang Prabang-ek eman diguna: pelikula batentzako dekoratu bezela kristona, baino giro ta kalidad- precio aldetik dezepzioa, horren haria desmotibazio pixkat e bai, herrialde hain merke baten turistei hainbeste diru atea nahi izatea... frustrantea momentu batzutan. Gainea, Laoseko leku eder eta majikona bezela izendatzen due, oso injuxtuki gure ustetan, eta horrek espektatibak oso altu jartzea bultzatzen du. Nahiko argi ikusi deu, herri hontan kanpotarren hainbeste negozio, hostal, finean inbertsio eonda, tamainako promozioa itten zaiola. Una turistada, halare, pasadatxo bat ittea gomendatzen deu.
Baino ez gaittezen dramatiko jarri, momentu onak re eon die ta! Gainea, krisi txiki honek, gauzei alde ona beiratu behar zaiela erakutsi digu, harri azpitan xarmaik ba ote den bilatzea, tarte batez norbaittekin izandako elkarrizketa batek euna alaitzen dizula baloratzea, eta batez ere holako kontraste zatarrek, beste leku xumeago batzuk nola gehio edertzen dittuzten kontuatzea. Hau atzen utzi ta gure altxorra billatzeko asmotan, Laos-en benetako esentzie, hurrengo herria goaz energiaz beteta. Bidea beti ezta perfektue ta holako esperientzingatik ez balitz, ez genuke jakingo altxorrak behar bezela apreziatzen. Aber ba topatzen deun!
Merkexurren>
.Hostala "Soutikone"> 80.000kip gela bikoitza (8e)
.Vang Vieng- Luang Prabang autobusa (5h)> 90.000kip bakoitzak (9e)
Kaixo politak! Beti bezala argazki eta texto ederrak!!! Pozten naiz ikustean nola saiatzen zareten bilatzen leku ezberdinak, hain turistikoak ez direnak alegia…
ResponderEliminarAurten ere familiko bilera egin dugu Baztan-en bainan zuek falta zineten… Ia hurrengoan denok elkartzen garen… Muxu pila bat biontzat!!!!