Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/06/17

Falang-engandik ihesi


 
Laosen Falang deitzen digue turistei, giriyai. Earki ikasi deu hitz hori azken eunetan, izane, geldialdi hontan, Laosen giri gehien dauden herriyan eon geala uste deu, Vang Vieng-en. Vang Vieng-en, gainea, eztao eozein giri mota, oso giri espezimen autoktonua da: parrandazale desfasatua, eun osua erdi biluzik, hippiz mozorrotuta, hankutsik ta katxiya eskuan builaka dabilen hoitakua. Energumeno bezela ere ezaguna, molde berian inda daude danak, ta ingles australiano itxi guayapa hortan hitz eiten dizue ' hey guys au yu duin men?' ta estilo hortako esamoldeekin. Ta zerta etortzea honea hainbeste giri? ba betiko praktikez aparte, drogau, mozkortu, desfasau ta ean arten apareau (guri re itia gustatze zaixkiunak), 'tubing' izeneko kirol bat praktikatzea.



Tubing deritzo: furgoneta baten mendiyan gora 4km iyo ostian, flotadore donuts haundi hoietako baten uzte zaituenen zu, zure kuadrilla ta beste 50 falang, ta berriz errekan bera herriraino flotatzen jeixtian graziyai. Baino kirolan bean dibersiyuaz gain badaka beste aliziente bat, izane, errekan ertzetan txiringito ta tabernatxo inprobisatu mooordo bat dao, zeinetan geldialdiyak iten jute zean. Erreka poteua, alegiya... Gainea, tabernatxo bakoitzak, joku ezberdinak dazka, tranpolinak, tirolinak eta era guztitako ur jolasak eta droga propiyuak oparitzeitue.... kixton manbua.


Praktika honi buruz asko entzun deun arren, ezta izan inundik inoa Vang Vieng bixitatzeko gure arrazoia. Txoko polit pillo bat dazka ta lasai eoteko aukera ematen dun tokiya re bada. Mekong ibaiak herriya bitan banatzeu. Alde batian, taberna, denda, postutxok ta herriya daude. Bestian, bungalow-k ta lasaio eoteko tokiyak. Guk errekako alde lasaien nahiko urrunduta geatzen zan bungalotxo bat hartu genun ta hantxe pasa dittugu bost egun patxaroso, bistaz disfrutatzen, bestiak beste.




 

Inguruk kristonak dia, mendi pilo bat daude, ta lautada ta errekatxo arten bizikletaz exploratzen ibiltzia gozada bat da! Hoi bai dauden bidiak guk uste aurreneko gizakik sortutakok diela, ziharo eskasak. Hautsez beteta ta ipurdiko minez bukatu arren bere graziya dake.



 Aizkorri? iruitu...



Holako batetik jun ginan blue lagoon deitzeioen lakutxua ikustea. Zazpi kilometro ein da gero aiau ginen domingeroen oasira. Bai bai, lehenengo aldiz igandek jai zeuzken jendea eun pasa bat itten ikusi gendun. Musika tope, taldetxo bakoitze bere janari ta trastekin, errekan jendea bainatzen...


Han pixkat saltseau ta txoko lasaiagon baten bila galdu ginen ta mendian gora zeon beste errekatxo bateko beste oasi baten bukau genun, oainguan guretzako bakarrik! Bueno ta han ibiliko zien sugezar ta bestelako zamorro guztintzat... bainua berdin berdin hartu gendun..


Ta eun pasa eder hori ta gero, herriko erreka bazterrea todoterrenok garbitzea. Musika, bainutxo ta zerbezaz lagunduta, noski. Bainu esaten detenen, jaboi, txanpu, erropa ta guzti e, gauzak ondo ein behar die!


Hain herri parranderoa izanda, ezin geau ba parrandaik inbe, hori bai, de bajo presupuesto hemen dana bezela. Lao Lao botella bat erosi (bertako arrozezko likore tipiko bat), Sprite haundi bat, limak, izotza, pare bat azukarillo lapurtu, ta dana prest gure litrok itteko. Bungaloko terrazatxon jarri ta musika entzunez Lao Lao mojito pilla earra eran ginuzten!



Kriston desfasatue espero gendun arren, toki honen beste aurpegie aurkitzen jakin deu, bere alde lasaiez gozatzen. Tubing-e beste bateako utzi beharko deu, hala re, eztakigu beste aukeraik izango dan. Legek asko aldatzen ai die, falang bat baino gehiok istripuk izan dittuztelako, bi hildako re izan die

Hala re, Tubing-akin edo gabe, merezi do Vang Vieng-en pare bat eun pasatzek. Bagoaz Luang prabang hiri mitikoa.


Merkexurren>

.Bungaloa (Sivilay)> 60.000kip gaueko (6e)
.Lao Lao botella> 10.000kip (1e)
.Bizikleta alkilatzea> 10.000kip bakoitza (1e)

1 comentario:

  1. Aspaldiko partez,blogai astindu txikia ematen...ia faltan botatzen genun, gure biaje mentalak asetzeko materiala...droga bezelaek hau, behin ikusiz geo...hurrenguan zai! earra lasaitasuna trasmititzeuna, lekuak eta zuen paatxarak... beste behin argazki eleantiak!!!! honexkeo kolekziyo earra eukikozue... beno ba espero ez dala denbora asko pasako, hurrengo eguneraketa arte... we are waiting for indonesia!!

    ResponderEliminar