Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/02/13

Ezin ahaztu...


Herritxoz herritxo egunak jun zaixkiu, hilabete bukaera gertu da, ta horrekin, gure bisauak ere eunak zenbatuta izangoitu. Herrialdia agurtzeko irletan gure azken eunak emateko intentziyuakin, ferry bat baino merkio ateatze zaiun hegaldi bat erosi deu Ho Chi Minh-eko aireportutik. Beraz, bate gogoik ez genekan arren, Vietnamgo beste hiriburuan gau pare bat in berko ditugu.

Komunistek Ho Chi Minh city bezala izendatua, Saigon hiriburu zaharra herrialde osuan motor erraldoia da. Vietnamgo guneik garatuena dan hontan, Hanoi-kuak bezelako kale xaxtarrenetatik hasiz, kristalezko etxeorraz modernuenetaino iristean kontraste harrigarriya topatu dezakezu. Nahasketa arraro bezain agobiente bat da.

Etzaigu bate gustau ta txoko interesgarri gutxi topau ditugu. Horreatik, kapitulu hau, gure ustetan Ho Chi Minh-eko toki interesgarriyena dana aitzakitzat hartuta, Vietnamgo gerran inguruko zertzelada batzuk emateko baliatuko deu, beti ere gure jakinduriyan mugen konziente izanda... ez gea ta inundik inoa gaian adituak! Leku hau, gerraren aztarnen museua da, herrialdian pasarte ilunenan testigu, indarkeriyan krudeltasunaz akordatzeko ezinbesteko tresna.

Ez due ahaztu, ta gu re aipatziaz ezin ahaztu. Hau gerrak markatutako herrialde bat da.



Txinuak izan zian okupatzen aurrenak, ta hauen ostian frantsesak etorri zian. Vietnam pake gutxi izan dun herrialdia da, baina horrek eztio konkista arrotzetatik garaile ateatzia eragotzi. Txinuak belarriyak jetsita bueltau ber izan zuen etorritako bidetik, nahiz ta okupaziyo mende luzeek ondare ikaragarri bat uzteko baliyo izan zieten, arroza ereiteko sistemak esateako. Geo frantses kolonia izan zan, komunistek iparraldia hartu eta vietnamgo gailurrai independentziya irabazi zieten arte. Horrela, hegoaldian jarraitze zun politika frantsesak hedapen komunista gelditu nahian gogor iten saiatu eta iparralde eta hegoaldian artian gerra ireki bat hasi zan. Urtian poderioz, Vietnam bitan banatu zan. Iparraldian Ho Chi Minh-en agindupeko komunismuak eta hegoaldian Diem-en erregimen katoliko arrotzak agintzen zuen.


1960an komunistek gerra politikua gerra armatu bihurtu eta hegoaldia hartziari ekin zioen. Hontako gerrilla talde garrantzitsu bat sortu zuten, Vietcong bezela ezauna bihurtuko zana. 1965ian Saigongo erregimenantzat egoera jasangaitza bihurtu ta gatazka internazionala bilakatu zan. Estatu Batuek euren lenengo tropak biali zituen komunismuan zapalpen kezkagarriyan aurka borrokatzea. Urte gogorrak izan zian, baino 1968ko urte berri egunian, Vietcong-ekuen eraso sorpresa gogor batek inflexio puntu bat ireki zun. Hola, Estatu Batuarren tropak supuestamente irabazten ai zian gerra hartaz susmatzen hasi ta egoera realaz jabetuta, euren gobernuai amaiera bat eskau zioten. Estatu batuek euren porrota onartu ta indar okupatzailiak bertatik atea zituen.


1975ian, Vietnam iparralde ta hegoaldia berriz batu zian bandera komunista berdinpian. Preso danak askatu ta Saigon hiri zaharrai Ho Chi Minh liderraren izena jarri zioen. Gerran 3 milioitik gora hildako eon zian.


Urte latz haiek amaitu zian arren, memoriya eta ondoriyuak gaur eun oaindik presente daude. Aipatuako museo hontan ikusi daitezke, esateako, gerra garaian amerikarrek ixuritako pestiziden ondoriyo lazgarriyak. Agente Naranja bezela ezauna, yankee-ek soro, baso ta bejetaziyo ororekin amaitzeko erabilitako pestizida txunguenak gizakitan malformaziyuak eragiteitu oaindik ere. Gune oso bat dao pozoi honen inguruko informaziyuakin ta jaiotako milaka ume malformatuen inguruan hitz eiten duna, benetan trixtia da.

 Abioneta yankee-yak agente naranja ixurtzen.

Agente naranjan ondoriyuak.

Ea testigantza hauek gerraren krudeltasun ta alperrikakotasunaz ohartzeko balio duen. Gerra batian beti galtze baita irabazten dana baino gehio.

Gerran hildako kazetari baten kamara.

Propaganda komunistan erakusketa zoragarri bat dao museuan.


Ahaztu ezineko beste kontu bat...


Ez gendun nahi aipatu gabe utzi, behin gerraz ta museoei buruz hitz eiten hasita, baitare pila bat gustau zitzaigun Hanoi-ko emakumian museo hura. Goitik behera guztiz, emakume vietnamiten figura, bizitza, lana eta borrokai eskeinitako espaziyo hontatik ere harrituta atea ginan; eztakau beste inun holakoik topau izanan errezeloik, eta aitortza garrantzitsu bezain biharrezkua iteula iruitu zaigu. Izane, emakumien papera herrialde hontan klabia da, hauek muitze baitue gurpila (beste askotan bezelaxe). Biztanleri aktibuan %60a emakumezkua da, eta iya alor guztitan daude islatuta. Emakumiak daude obran, kaleko salmentan, negoziyotan, gobernuko lanpostu askotan eta goi kargutan ere oaindik emakume portzentai bat badao. Duela urte batzutatik honea badirudi sistema patriarkalak beriak in ditula, ta erregimen sasi-sozialista bat izanik ere geroz eta baxuagua dala parekidetasun maila. Halare sistemikoki gizonezkuak irabazten ateatzen dian arren, zonalde eta etnian arabera gizarte sistema patriarkal naiz matriarkatuak aurkitu daitezke kopuru antzekotan.

Emakumian museuak argi azaltzeitu Vietnamen aurkitu daitezken bi sistema mota hauen ezaugarriyak. Patriarkatuai buruz nahikua ta gehiegi dakiu daoneko....uff.. baina sistema matriarkala dutenak oso interesgarriyak iruitu zaixkiu. Hauetan, famili nahiz komunitateko ardura ta boteria emakumeen gain gelditzea, eta emakume zaharrenak daka papel garrantzitsuena. Behin ezkontzian, gizona da emakumian etxea juten dana bizitzea, ta alaba-semeek aman deiturak hartzeitue. Hauetatik, nexka gaztiena da pribilegio gehien hartzeituna, ta familiko hondasunak harek jasotzeitu herentzin. Gurian igual iguala.....Pena etzeola biyan tartian sistema guztiz parekide eredugarrin baten errezetaik. 


Sistema ein batian okzidentalizatzen duan arren, duela ez asko arte, emakumiak zian boterian zeudenak eta goi kargu garrantzitsuenak zituenak. Gerra garaian, emakumeek argi ta garbi lidergua eraman due. Haiek izan zian iraultzaren oinarriyak ezarri, ta emakumien indar militarrak sortuz, Emakumeen Batasuna antolatu zutenak. Bestiak beste, gerra hasieran 900.000 emakume gerrillera inguru daude dokumentatuta zerrendetan, ta jada yankee-en aurkako borrokaren aurreneko urtetan 20 milioi eakumetik gora jardun omen zian. Hoiei, armak eskutan euki gabe re, herriyan alde lanian jardun zianak gehitu ber dixkieu: tropak mantentzeko miloika tonelada arroz ereiten, arropak josten, zainketa ta mediku lanetan, lur azpiko tunelak sortzen, muniziyuak prestatzen.... motxian esateko, emakumeik gabe gerra galdua zeola.


Emakume gudari askoen biografiak aurkitu daitezke museuak emakume borrokai eskeinita dakan solairuan. Gerran eta antolatzen eman zituzten urtiak, preso garaitakuak eta askoren ejekuziyuai buruzko dokumentaziyo itzela dao, benetan oiloipurdiya jartzeko moukua. Argazkiyak beitu ta 15 urteko neska gaztia arma eskuan emakume batasuneko lider militarra izan zala irakurtziak literalki flipauta uzte zaitu.

Vo Thi Mo gerrillera 17 urterekin.


... ze esango deu ba gerrilleran janzkera hontaz ...

Beste solairutan, emakumiak Vietnamgo famili ta kulturan dakan papelian ta lan munduan aztertzeitu. Dokumental on bat ere ikusgai dao kaleko salmentan egunero lanian dauden emakume guzti hoien bizitza gogorran inguruan. Ta azkenik, beste solairu bat dao ingurune tribaletako emakume etnia ezberdinen ohitura ta janzkeren ingurukua. Gozada bat!


Vietnamgo historiyaz zertxobait gehio bustita ta bere hiriburutan bai o bai ikusi biharreko bi museo hauen gomendiyo zorrotza utzita, baguaz gerraren arrastua jarraituz, amerikarrek infernu bilakatu zuten paraixurantz. Phu Quoc irla zai dakau!

                     

 Oharra: Goian jarritako informaziyuak akatsak izan ditzake. Guk baino gehio jakinez geo... abixau! 

Merkexurren>

.Hanoi-ko Emakumeen Museorako sarrera> 20.000vnd(0.80e) 
.Ho Chi Minh-go Gerraren Aztarnan Museorako sarrera> 20.000vnd(0.80e) 
.Luang's guesthouse ostatua> 8$ gaua gela bikoitza 
.Phu Quoc irlara hegaldiya> 38e 
.Aireportura autobus publikua> 5000vnd(0.20e).- taxiya 170.000 kostatze zan ta berdina tardatzeue!!! 3 puntos kolega!

2 comentarios:

  1. Hau da lujoa; argazki erreportaje ta abenturaz gain... historiako klasek!!
    Earki ai zeate!
    Muxu

    ResponderEliminar
  2. Primerakua iruitu zait historiai eman diozuen errepasua!zoragarriya erreportai txiki hau! Benetan hunkigarriya iruitu zitzaidan emakumeen museoa, mila esker berriz presente egiteagatik!segi gozatzen!

    ResponderEliminar