Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/02/06

Hegoaldeko egunak /II


Da Lat


Hoi An-etik Mui Ne-a jun nahi gendun baino bidea oso luzea zanez, tarten parada bat ittea erabaki gendun. Bi aukera genduzken. Nah Trang (Benidorm) edo Da Lat, mendialden geatzean herrixka bat. Bigarrena aukerau gendun, baino earki ordaindu gendun gure aukerea. Nah Trang-en danok jetsi ginttuen autobusetik beste bat zetorrela esanez, ta hiru ordu euki ginttuen han zai. Goizeko 6etatik 9k inguru arte. Berrize nei atea zitzaiten goierritar gudari sena ta han hasi nitzen etzeola eskubideik ta dirue bueltatzeko esanez baino holako momentutan "sorry I don't understand" batekin erantzuteizue. Gauza hauetaz ai ginen hegoalden txungokerik bizi bar izan dittugula esaten gendunen. 

En fin, mendialde ikusgarri batzutatik bidea ein ondoren, Euskal Herrin antz gehiena hartu dieun inguruk, aiau ginen helmuga azkenen. Goize nola jun zan ikusita, gure burui omenaldi bat ittea pentsau gendun. Pasteleri baten bukau gendun kriston konpra eitten. Gero laku ertzea jun ta lasai lasai hantxe relajau ginen beize, pottolo-pottolo.


Da Lat Vietnam-go Suiza txikie da. Giro arraro xamarra dau ta beti omen da udaberrie bertan. Zonaldeko lurretan landatzen die herrialde guztira bidaltzeko lora ta barazki asko. Inoiz ez ginuzten hainbeste inbernadero batea ikusi. Eon gean bi eunek erlajatzen ta moto gainen inguruk bixitatzen pasa dittugu: ur jauzi polittek, lore zelaiek ta etxe erok.


Lieng Rewoa, edo elefanteen urjauziek deitzen dien lekuaino ein gendun eunpasa.






Beste atsalde baten etxe-eroa ikustea jun ginen, Da Lat-en bertan arkitekta, baita re ero batek, eindako etxea. Gaudi-n arkitektura akordazi ziun.







Merkexurren>
.Hostala "Quynh Anh"> gela doblea 180.000Vnd (7,3e)
.Motoa> 100.000Vnd (4e)
.Etxe erorako sarrera> 40.000Vnd biona (1,6e)
.Pastelito mordoxka> 70.000Vnd (3e)
.Muine-a buse> 140.000Vnd (5,6e)


Mui Ne



Ta halako batian iritsi ginan kosta. Eguzki ta hondar bila Mui Ne herrira. Ta baita aurkitu re, Mui Ne-n zeoze badao hondarra da ta, duna desertu zabalak. Ta haizia. Goizian goiz hondartza jun ezian akabo, hurakana. Windsurf eta kitesurf-eruantzat paraixua dan herri honek Tarifa akordarazi zigun.




 Norbait animatzea hondartza alboko etxetxo hau okupatzea? itxura earra daka e!!!

 ...igual teilatuakin lan pixkat izango deu...

Beste eun baten Suoi- tien izeneko errekatxo bat ikustea jun ginan. Hadan erreka deitzeioe, inguru berexiya da.





Ostatua garesti zeola ta ttipi-ttapa dexente ibili ber izan gendun, baino 4 bat aldiz galdetu ostian gizontxo jator bat topatu gendun ta beak eta bere emaztiak, aspaldin topautako jende humillenak, beaien etxe ondoko apartamentutxo bat erakutsi ziguen. Merke-merke sukalde ta guzti! Ta gure bigarren enkuentrua izan gendun Nirvana ta izarrekin. Tortilla patata. 


Vietnam-go Sahara txiki hontan bi gau in, ta gure etxekoandre xaladai mila aldiz eskerrak emanda ( kottauak etzekila ezta zenbat kobratuber ziun, guk esan ber izan genion!) Saigon aldea bus bat hartu gendun.




Ta holaxe! hauxe gure hegoaldeko herritan zihar indako etapa. Hegohaixiakin jarraituko deu beste aste betez, Ho Chi Minh eo Saigon zarra deu zai! Eurre!

Merkexurren>
.Apartamentue "Hoang Lam"> 8dolar gaue (7e)
.Saigon-ea buse> 7dolar bakoitzek (6e)

3 comentarios:

  1. Kaixo politak! Ez dakit neri bakarrik pasatzen zaidan bainan argazkiak ez ditut ikusten…

    Muxuk!

    ResponderEliminar
  2. Guk argazki danak arazoik gabe ikusteitugu ba....! Portzierto, MUI Neko 3garrengon eleante ateatzE haiz joni! Illek playako haiziak astinduz..Antzeko tximak eukikoituk honexkeo...jajaj oso politak argazkiak, desertukuak marruekos goatu diate...aiinss!! Kolore earrak! Muxuuakk

    ResponderEliminar
  3. Ueee! zerriya! oantxe kontuau naiz ze argazkitaz ai zinan... txakur zar horrek kabroi bat bezela posatze zian. Berez etzeon haizeik, atzetik bentiladoria jarri niyon... jajaja!

    ResponderEliminar