Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/03/29

Denbora bailitzan ibaia...

Denbora bailitzan ibaia; ibaia bailitzan denbora.

Anari-ren abestiko hitz habetxek dia, zapaldu berri deun herrialde honek inspiratzen diguna azaltzeko doinurik onena. Laos, Mekong ibai emankorretik eraten dun lurralde zabala da. Gehiegizko egarririk gabe, xuabe ta trago txikitan, ito gabe. Izan ere, ibaia bea da hemen bizi erritmua markatzen duna, bere ertzak zapaltzen ditun oro harekin eramaten utziko balitz bezela, erritmo lasai eta espiritual batian.


Mae Nam Khong edo uraren ama izendatzen duten ibaiak Tibet eta Txinatik dakartzan urek Cambodia ta Vietnamen euren bidaia bukatu aurretik, Laos-eko lautadak bustitzen dituzte. Ibai luuuze honen ibilbidian zatirik luziena herrialde honetxetan dao. Puntatik puntara zeharkatuz, morfina txute anestesiko baten efektua uzteu bere bidian, dana maaaantzotuz. Esaerak dio: Vietnamita batek arroza landatuko luke, Cambodiar batek hazten ikusi ta Laosiano batek nola hazten dan entzun. Katuak baino alperro dia inguru habetan!!!


Inor ofendituta ez sentitzeko...

Aipatutako une oroko ibaian presentziyaz gain, urjauzi erraldoiak, arroz soro zabalak, animali ta zamorro pila earra ezkutatzen duen oihan ilunak, tribu berexi pila baten bizileku dian mendi garaiak, hautsez betetako bide eskasak eta mende luzetako kolonizazio frantsesan arrastuak topatu daitezke nonahi. Ohitura ta kultura frantsutia oso presente daude: arkitektura kolonialeko eraikin zahar ederrak, kafeteriyak, pasteleyak, frantses hiztunak, bidaiari frantsesak eta.... hainbeste faltan bota deun ogiya!!!


Laosianuai buruz ze esan... Eztia Thailandesak bezain irripartsuak; seriyuak dian arren, eztue iten Vietnamitak bezainbeste zaunka ta eztakae inundik ere Cambodiarran inozentzi ta ume sen hori. Danan nahasketa arraro xamar bat dia, ta hain irekiyak eztian arren, jatorrak iruitu zaixkiu. Ezteu timo ezta jarrera txarrik jaso orokorrian, izane, herrialde hontako biztanliangan karmaren asuntua oso sustraituta dao, horreatik orokorrian gauza onak iten saiatzeia, bueltan ere beaiek berdina jasotzeko. Trixtura pixkat eman diguna ta beste bidaiari batzukin komentatzen jardun geana da, etzaigula bereziki zoriontsu ikusti deun jendia iruitu. Orokortu gabe, ta hilabetian in ahal izan deun hurbilpen exkaxian oinarrituz, ezteu gehiegizko alaitasunik usaitu.

Gure irakasliak Si Phan Don-en

Geo gure txanda



Oain arteko herrialdian aldian, Laosek nahiko iragan paketsua dakala esan daiteke. Halare bere garaian Vietnamgo gerraren zipriztinak honeaino iritsi zian, ta hemen ere etzian yankeeyan bonbardaketez libratu. Ondorioz, gaur eun oaindik arazo larriyak dazke 'UXO' mina antipertsonez josita dauden lur zati guztiyakin. Dala gutxi 700 desaktibatu zituen eskola baten ingurutan, eta oaindik milaka geatzeia lurralde osuan. Beste alde batetik, Txinarekin dakan gertutasun eta harremanak, dependentzi erlaziyo bat sortu dio Laos-ei. Horrela, munduko 20 naziyo 'txiruenan' zerrenda itsusi horren parte izatiak, Vietnam nahiz Txinai laguntzak eskatu beharra suposatze dio, ta bigarren honek aukeraik galtze eztunez, Laoseko azpiegiturak hobetzian aitzakipian, abiadura haundiko tren sare txikitzaile bat eraikitzen ai da, beti ere bere mesedetan. Laoseko gizartia, gehiengua nekazariya, oso kezkatuta dao bortizkeri honek euren lurralde eta bizitzetan izango dun eraginakin. Batek daki holako astakei batek nola aldatuko dun Laos. 400km orduko abiaduran muituko dan herensuge txinatarra iritsi bitartian, Mekong ibaiaren erritmo lasaira emango gea gu ere Anari-ren akordeen melodian. 

Laos-eko txokoik lasaiena izan daiteken hontan hasi deu bidia, ibaian lokartuta dauden 4000 irla eder hauetan, Si Phan Don.






Mekong ibaia Cambodiartu aurretik, zabal-zabal itea ta 4000 irlak izeneko lur zati mooordo bat sortzeitu. Nekazal giruak agintzeun paraje idiliko bat da. Plan ofiziala: ezer ez itia. Honatarako baliabidiak: egurreko txabolatxo bat erreka bazterrian, bi hamaka postetik postea ta alperkeya soberan. Saiatuko gea...


Hiru dia irla nagusiyak: Dong Kong, Don Khon eta Don Det. Lenengo biyak garestixio dianez, Don Det-en jarri deu kanpamentu basia, bertatik zubitxo bat pasaz Don Khon-ea ere igarotzia dao gainea.



Izugarri ondo ta lasai eon gea toki hontan. Leku perfektua da nrbeari denboa eskeintzeko, ta inbiharreko gauzen zerrenda luze horrei hautsa kendu, ta bertako batenbat tatxatzeko. Eunetik eunea xarma irabazten juten dan txoko hoietakoa da, ezin desengantxau... Bueno estabilidade pixkaten beharra re izan daike. Egie esan, eztau ezer haundik itteko, ta hori, zertako esan gezurre... nos enkanta!! Ein gendun planik aktibona, bizikleta hartu ta aldameneko irlatxoa jutea izan zan "Don Khon", bide batez, ur jauzi bat ikusiz " Somphamit" izenekoa. Bueno ta goiz baten benada batek emanda, korrika ittea re jun ginen, ta irla guztiri buelta eman genion! baino ezta berriz errepikau... ejem.








Bestela, lasai ta eroso, gure txabolatxuak erreka gainen zun egurrezko terrazan etxe girua sortu ta danetik itea dedikau gea bertan. Hamakan etzan, musika entzun, erreka bazterrak bijilau, bainutxon bat hartu, irakurri, yogaren artian autodikdakziyuan iniziatu, ilia ta bizarrak moztu, pixkat itsutu, inguruko jendiakin berriketa saio batzuk euki, zerbezatxo batzuk ean, marrazten saiatu... ta holaxe, konturatzeako jun zaixkiu bost eun.


Earki eotea... despistatuz geo Vietnamen bukatzea...




Anari-ri gustatuko zitzaixkion irlatxo hauek, beraz, bixitatu beharrekuan zerrendan idatziko itugu. Batzutan hainbeste faltan botatze deun ta hain gutxi zaintzen deun norberai eskeintzeko denbora hori, aurkitu baiteu euren urertzetan, ibaia bailitzan.


Merkexurren>

.Hostala izena eztakigu> 70.000kip (7e)
.Siem Reap(Cambodia-tik) Don det-ea> autobusa mugaraino, minibusa ta txalupa 26$ bakoitza

.Cambodia-Laos mugarako oharrak:
-Nazkagarri korrupto batzuk dia muga hontan beraz, espabilauta ibili. Ezta bate momentu agradablia, lasai hartu. Hemen iten saiatzeian timo danak ordenian:

1. Cambodiatik atea baino lehen esateizue ezin dezula zuk jun lehiatilara ta tipo bat ibiltzea mundu guztiyan pasaportiak hartu ta bea iten. Kostatzen dana baino 10$ gehio dala esateizu, dana GEZURRA, lasai pasa muga ta zuen kabuz in.
2. Cambodiatik ateatzeko seilua jartzeko 2 $ eskatzeitue poliziek. GEZURRA. Esan ez dezuela ordainduko, insistitu pixkat ta pasatzen uzten due.
3. Cambodia utzi ta Laosea sartzeko tartian Check point moduko bat dao. Atso batzuk etortzen dia termometrua eskuan korrika esanez cuarentenakuak diala. GEZURRA. Beste 2$ nahi dizkigue atea, beraz haizia hartzea biali ta segi aurrea.
4. Laosera iritsi ta bisaua in. Nazionalidade bakoitzan visauan preziyua zerrenda batian dao. Espainiar pasaportedunek 35$ ordaindu behar ditue. Ezta xentimo bat gehio!
5. Azken timua ta eskibatzeko zailena: laoseko poli korrupto nazkaarriyak 2$ eskatzeitu sarrerako sellua jartzeko. GEZURRA. Bere poltsikoa duaz, baino inposiblia da libratzia. Orduak eon zaitezke, baino pasaportia beaiek dakaenez azkenian paatu inber... kaueeenn. Guk ezgenun lortu azkeneko horrekin, lortze baezue etzeate makalak!

Pazientziyakin hartuz geo azken 2 hoiek bakarrik ordaindu berkoituzue, gure taldetik gu izan ginan danai muturren ematea ausartu ginan bakarrak, bajo amenaza de kartzela jungo zeate ta hara, danak baino lenuo bukatu ta  16$ aurreztu genitun buruko. Merezi du, putakume hoiei gustua ez emateatik bakarrik bada re!

2015/03/24

Xaguxarren bizimodua


Lau orduko autobus bidaia ta zaparrada baten ostian, Siem Reap-etik Battambang-ea iritsi gea. Urte berri txinatarran eun haundiyan biharamuna izanik, giro arraro xamarra aurkitu deu Thailandiakin mugan daon hiri Cambodiar hontan. Kale hutsak, itxitako dendak, petardo soinuren bat... beste 2 egunez luzatuko dan egoera, jaialdi honekin batea 3 euneko oporrak hartze baititue, beti re, ahal dutenek.

Itxita!!!

Herri haundi baten itxura dakan hiri hau lasai tankerakua da. Ez genduke esango turista askoik iriste danik honeaino, beraz, oaingoz bertako biztanleek jazteue kaleko panorama, leku askotan gertatzen eztana. Ibai ertzetik eta bere bi 'psar' edo merkatutatik bueltaxka in, ta eroso sentiarazi gaitu lekuak. Ostatua ere bela topatu deu, Koh Rong-eko laun batek gomendatutako lekuan izenaz erraz akordatze baiginan: Tomato. 4 bat euro kostatu zaigun ta bidaia osuan izan deun gela merkiena dan hontan gauzak utzi ta kanpoko exerlekutan exei orduko jun gea ezautzen hostala eramateun familiko kidiak. 

Nexka txiki bihurriyena etorri zaigu aurrena, ibili juxtu juxtu iteana baino beriak eta bi iten pasatzeuna eun osua, etxeako moukua, xinpatika hutsa. Atzetik, enana hoi kontrolatu nahian, ta bide batez pixkat amorratu, bere 10 urteko osaba. Gero, osabaren osaba dan mutil gazte kojo irripartsua, etxea eamango genduken beste bat. Honen anaia, nexka txikiyan ahizpa dan beste ume txikiyo batekin. Ta beste hirugarren anai bat ta bere emaztia, gutxi gora bera kotarrua kontrolatzeuenak, emakumia, urrengo lau eunetan jaten emangoigun kozinera jatorra. Etxeako beste bat, etzaixkiu danak maletan kabituko. Ta holaxe, pixkanaka, haren ahizpa, ta 3 katu re ezautu itugu, zein baino zein itsusiyouak. Kontuatu gea herri hontan beste planik aurkitze ezpadeu re, terrazan exei ta nahiko trajin badeula. Kurioxua da, herrialde habetan lan ta bizi espaziyo berian iteuen hortan, nola bukatzezun pixkat bertako familiyan parte izaten, ta beaien bizimodua gertutik ikusten. Earra da.


Kaleaka abiatu, ta ezautzia falta zitzaigun herriko azken personajiakin gurutzatu gea. Buila batez bereana juteko agindu digun 3 urteko nexka txiki polit bat. Bere aman kaleko dendatxuan bakarrik dao, une honetan bertako etxekoandre bakarra da, al loro. Ahuian zekan txiklia 3 zatitan banatu ta konpartitu nahi izan du gurekin. Keinu argi bat in ostian, txikle zati epela ahora sartzeko konpromezuan ikusi gea. Ezin ezetzik esan, eztigu ulertu nahi bere bekainek adierazteiguen bezela ' ze osti ai zeate, txoakei gutxiyo ta sartu ahura, janakin ezta ta jolasten'... entendido mi sarjenta. Gu fiebre amarillan kontrako indiziyuak hartzen ta oain txikle puta batek akatu ber gaitu. Bolita bat in ta gure abilidade guztiyakin, ta Txan magoaz akordatze ginana praktikan jarriz, ahora eramatian itxura inda hor ai gea oaindik eskuan peatuta dakaun txiklia jaten ai geanan itxura iten. Umia ordia eskura beira. Negoziyo bat eramateko gai dan 3 urteko umia ezta tonta. Eskura seinalatu du, kaka, harrapatu gaitu. Pare bat mugimendutan despistatu deu, se lo ha komido kon patatas. Eskerrik asko nexka txiki ze goxua daon. A bai? ante la duda, ahutik txiklia atea ta kaleko zerrikei guztiyakin jolasian ibili dian ta txikiyak diruditen arren, Cambodian daon giri batei aste beteko diarrea eragin diezaioketen eskuakin luzatu, ta beste 3 zati atea ditu minimo Boomer kilometrikua izan ber zun karamelotik. Oainguan largak emateixkiyou, eskerrik asko beteka earra dakau. Parre txiki batzuk eta hakun tom tom (eskerrik asko) batzun ondoren buelta erdiya hartuta genekanian, han jun da nexka txikiya korrika bere negoziyuan barrukaldea, eta salto batian atea da....... txikle pakete batekin!!! ta gu dudetan jartzen ume baten saltzeko gaitasuna. Ulertu deu, jenerua probatuarazi nahi zigun erosi baino lehen.... parre batzuk in da kalea bidia hartu deu. Pena ezteula urteko saltzailiakin argazki bat atea...



Herriko txoko gehio ezautu ta afaltzeko munduko leku merkiena topatu deu, 3000riel-egatik (75xentimo) jate deun kaleko postutxua. Afaitan ai geala, postutxotako kozinerei pare bat izotz zati eskau dixkieu, Maddik Siem Reap etik dakartzan pikadura arraro batzuk sortutako irritaziyuak pixkat kalmatzeko. Egiyaesan, pomada ematen aste bete ginduazen arren, eztue asko hobetzen ta nahiko itxura exkaxa dake. Lapiko arten zebiltzan 3 etxekoandriak juntau ta hankei beira aurpegi arraruak jartzen hasi dia. Uiuiui ke mala pinta, a esta le keda poko bezela interpretatzeitugun esaldiyakin marmarrian dabiltza. Bakoitzak teoria ezberdin bat kontau digu khmerrez, gure ondoko mutil gaztiak larri antzea itzuli dizkiunak. Ezteu eze ulertzen, baino atso xalabardera habek akojonatu gaituenez, urrungo eunen meikura jutia erabaki deu. Oain hasteia konplikaziyok, seguruakin kontaktau ber, azaldu, anbulatoyon bat topau....

Segurokin kontaktatzea errexa izan zan, gainea telefonotan xentimoik gastaube, email bidez. Hospital bat aurkittu ziaten baino Siem Reap-en zeon ta inundik inoa ez gendun berrize toki berdinea bueltau nahi. Kaka pixkat emanda gero, gure hirin bertan zeon hospitale baten izena eman ziguen. Eskerrak! Tuk tuk bat hartu, berta iritsi ta hospitaleko atea zeharkatu bezain pronto, danak nere beida...pasillotan zebiltzan meikuk, rezepziokok, erizainek, itxaron gela osoa...ai ama, oso grabe eongo naiz! Han jun nitzen rezepzioa, Ana Obregon aireportun bezela, jendea eskibatzen. Ta okerrena da, nere inflamazioa asko jetxita zeola, baino lasai, teatro pixkat ein ta argazkik erakutsita, justifikauta. Ordu erdi beandugo, hantxe neon odol analixik itteko prest, hasi aurretik erdi mareauta... bueno, azkenen alergia bat izango zala ta pastilla batzuk eman zizkiaten. Dana primeran ta tratua ezinobea.



Eta txupa sangre batzutatik, beste batzutara. Hurrengo eune xaguxarran eune izan zan. Moto bat alkilau ta inguruk eta bertako izaki xelebre batzuk bixitatzea jun ginen.











Tenplo batzuk ikusi, bertako umekin jolasen ibili ginen. 

Ixkutaketan...



Beste behin, bertako umeez maiteminduta...

Ta gero, zuhaitz batzuan bizi dien xaguxar frutajale erraldoi batzui bixita ein genien. Earra arratoi puxkak, danak buruz behera txintxilika. Noizbehinka Camboyano batek txalo jo ta han ateatzen zien hegan, ordun konturatzen ginen ze haundik zien, hegok zabal zabalik zeuzkiela.



Eta xaguxarrekin jarraituz, gure moto eskursioa kobazulo batzutan bukau gendun. Bertatik, ilunabarrakin batea 4 milioi xaguxarretik gora atetzen die danak batea prozesion janari billa. Kristona da, inpresionantea. Lehenengo bat, gero bi, gero bost... ta bapaten urtarrileko manifa zirudien.    





Ta horrela, Battambangen, xauxar, banpiro ta bestelako personajillo arten emango diou bukaera etapa Cambodiar honei. Eun bat bueltan Siem Reap-en ein ta autobus baten, Laos-eko muga zeharkatuko deu. Sentsaziyo ezinhobia ta esperientzi ahaztezina herrialde honek uzten diguna. Bidian ezautu ditugun danek, eunak euren konpainiakin alaitu dizkiutenak eta batez ere cambodiar biztanliak dia lurralde hau aberats egiten dutenak. 
Eunen batian berriz zuen irriparre alaiekin eta ume sen inozente hoien goxotasunaz gozatuaraziko gaituzuelakon, milesker Cambodia!



Merkexurren>

.Tomato hostala> 4S gela doblia
.Meikuari bixita. kontsulta, analisiyak ta medizinak> 30e