Halare, garai batian izan gendun bizipen, sentsazio hura berriz sentitzia baino gauza ederragorik ba al da? Urte luzetan ahaztua eon dana berpizte dala sentitzia? Galdera hauxe ingo nioke tximeletak harrapatzen ai zala, 500 urte ezkutuan zamakin Angkorreko zibilizaziyo galdua mutur parian topatu zunai. Ezin azaldu, ezin ahaztu. Guk gure modu xumian ere usaindu ahal izan deu emoziyo erraldoi horren lurrin goxua.
Hain poetikoki kontatzeko gogua deun istori honek, zerua horren beltza bihurtu aurreko astian du bere hasiera. Gure bidaiako aste polittenetako bat biziko gendula oaindik ez genekin momentuan.
Eguzki itogarri batenpian iritsi ginan Siem Reap hirira, Cambodiako turismuaren erdigunera. Hiriya beaz gutxi jakin nahi gendun arren, milaka istori, irudi, ilusiyo ta ipuin genitun gure irudimen jostalariyak lehendik sortuak, inguru habetan zai genekanan inguruan. Harrizko inperiyo zahar bat, denboran poderioz naturak irentsiya. Liburu, filme, El libro de la selvakua bezalakoxia. Ke misterio...
Gu, tximeletak baino, hostal earrak harrapatzen iayoaguak, dagoeneko egun bero batzuk aurreikusiz pistina prexko bat zun ostatu merkia fitxatuta ailatu ginan. Gauzak utzi, igerilekuaren tamaina ta ezaugarriyak egiaztatu -neurrikua-, eta bazkaya ahura sartzear ginala, bi aurpegi ezagun, ta doinu bera. 'Keetal eztann lo piiibezz!!' La kontxa de tu maadre, argentinuak zialaaa! Beste behin, destinuaren xelebrekerien ondorioz, Mariana eta Fede bikote Buenosairestarrarekin topo. Ikertzaile espediziyua osatuta! rebueno!
Halaxe, atzaldia kontukontari pasa, herriyan kuxkuxian ilundu, ta afalosteako biharamuneko plana lotuta gendun. Espediziyuan kronika zabala iteko prest...
MMXV-eko Otsailaren 15. eguna. Aurkikuntza harrigarri bat.
Eguneroko maitea, lau exploratzaile ausart espediziyuan abiatu gea: bi Colonen Ameriketako zientzialari, eta Nafar Erreinuko bi baskoi bidaiari erne. Bigurpildun tramankulu garraiatzaile banatan oihanaren sakonean murgildu gara, gure saskitan bizirauteko adina elikagairekin. Sandius gorrirus pepitadum (sandia comun) haundi bat, bananus nahikotxikitxus (etxeko platanua) sorta bat, panus gomosus hauekerenahikotxikitxus (ogi hezeak) eta oreus multinacionalis (galleta) pakete bat indotxinoen azoka goiztiarrean negoziatuta, trukesalmentan lortu ditugunak. Hauez gain, hiruzpalau H2O ontziratu unitate ere badaramatzagu gurekin.
PREST !!!
Oihan tropikal primarioan barrena, hainbat hegaztiren kantua dokumentatzeko aukera izan dugu. Gure katedratiko eta doktore jakinduria izateak ostera, ez digu hauek identifikatzeko adina ezagutza eman, aitzitik, goizeko 5.30am izanik, oraindik erdi lo ginen eta.
Hau baino baaaaastante ilunago zeon goizeko 5etan
Horrela, itxuraz ibai zabal bat zirudienaren aurrean gelditu gara, gizakiak eginiko fosa karratu erraldoi bat zela konturatu garen arte. Honen aztarna jarraituz, eraikin erraldoi baten atarira zuzentzen zuen harrizko zubi monumental batera iritsi gara, zeinetan tribu ezezagunen bateko milaka kide topatu ditugun ritual batean. Guztiak norabide berean begira, janzkera xelebre eta koilare arraro xamar batzuk zintzilik. Eguzkiaren lehenengo izpiak eraikinaren atzealdetik agertu orduko, tribuko partaide zalapartatsuak koilareak heldu eta trakatakatakatakataaa tiro egiten hasi dira. Txino izena jarri diegu, eta egun guztian zehar nonahi topatu dugun plaga modukoren bat da.
Egunsenti eskas xamarra ikusi ostean, gosaltzen hasi eta tximu zikin batek jakiak lapurtu nahi izan dizkigu. Builaka bidali eta zubia guruzatuz, urrunean ikusten den eraikinerako bidea hartu dugu. Hauxe da topatu duguna, Angkor Wat.
Munduko eraikin erlijiosorik handiena den hau, konplexu arkitektoniko erraldoi baten pieza zentrala da soilik. IX. mendean, Khmer zibilizaioaren hiribu izaniko hau, egun mantentzen diren harrizko tenpluez ezezik, hiri oso batez osatzen zelarik. Etxeak eta bertako bizitza aspaldi galdu ziren, eta eraikin eder guzti hauek abandonatu. Pixkat ikertu ostean, arrazoi nagusia, garai hartan zuten ur sistema konplexuak uneren batean funtzionatzeari uztea izan zela ondorioztatu dugu. Une hartarako oso aurreratuak zeuden jemerrak, eta ibai zabalak desbideratuz, eskuz urtegi erraaaaldoiak eraikiz eta sistema oso gat egituratuz, miliotik gorako hiriburu bat martxan jartzeko gaitasuna izan zuten oihanaren erdian. Puntu batean ordea, ez atzera ez aurrera gelditu, ta bertatik ospa egitera behartuak ikusi ziren. Pixka bat frikia izanez gero, eta gauza paranormaletan sinestu, Egiptoko piramideak, Machu Picchu eta Angkor Wat lerro zuzen perfektu batean batzen direla esango genizuke... misterio bat hori ere.
Angkor-en inguruko beste hainbat eta hainbat eraikin, zein baino zein ederrago ikusi ostean, bakoitzak gainontzekotik bereizten duen zerbait berezia duela ikusi dugu. Denak dira ezberdinak, bakarrak, eta ezkutatzen duten misterio eta magiak, energia eztanda bat sentiarazi digu gure azaletan. Zaila da hitzetan jartzea.
Bayon-en 200 buda aurpegik goitik behera begiratzen dute bixitaria
Dantzaritxo hauek ere ondo bijilatzen dute...
... beste batzuk ere bai
Nora doaz Baphuon-eko ateak?
Baphuon-era bidea
Ta Keo-ra eskilarak
Zapatak ezezik oinak ere aztuta jun zan zenizienta hau...
Argiarekin jolasian...
MMXV-eko Otsailaren 17. eguna. Bigarren protagonista.
Espediziyuaren bigarren eguna. Eguneroko maite eta loguretsua, zikloak berrartu eta popako min intentsuago batekin, ikerketa berrekin dugu. Atzo hasitako ibilbideari amaiera eman eta kokapen oraindik eta harrigarriago bat aurkitu dugu. Atzo susmatu genuen arren, gaurkoan, eraikin hauetan begiztatu dugun borroka talkaren bigarren protagonistaren haunditasuna egiaztatu ahal izan dugu bere osotasunean. Naturaren indar bortitzak.
Modu sutil, geldo baina etengabe batean, oihanak hiria hartu du, bere lekua berreskuratuz. Harri zeharkaezina goma bailitzan nahieran manipulatu eta literalki irentsi egin dute zuhaitzen sustraiek. Txiki sentiarazi gaitu. Ta emaitza harrigarria da. Fusio perfektu bat gizakiaren eta naturaren sorkuntzen artean. Naturak tenpluak suntsitzen ditu, baino aldi berean, berezko suntsiketatik babestu, bere lekuan eutsiz eta mantenduz. Ta Prhom izeneko tenplua da honen adibide garbiena, ikertzaileek aurkitu zuten bezala, zuhaitz eta landarediz josia, mantendu baitute berreraiki gabe.
Lastima haundi batez ospa egin behar izan dugu ziztu bizian, aurreko egunean dokumentatu genuen plaga Txinoa gainera etorri baitzaigu eta egoera jasangaitza bihurtu baita. Lasaiago itzultzeko promesa egin dugu.
Intzentzu usai espiritualak eztira falta...

Tenplu askotako txoko edo kantoietan ixkutuan aurkitu daitezke artisauak lanean...
Intzentzu usai espiritualak eztira falta...
MMXV-eko Otsailaren 18. eguna. Agurra.
Eeeeguneroko maitea, gaur ere egunsentiarekin batera jarri gara martxan, beste behin bizikletak hartuta, baina oraingoan zientzialari argentinarrik gabe, beste izara arteko lan batzuk zirela eta, gugana beranduago batzeko hautua egin baitute. Gure motibazio goiztiarra, atzo txinatarrez infektatua zen eraikina gaur inork baino lehen konkistatzea da. Hortarako kontrarelojean kilometro asko egin beharko ditugu, inor baino lehen iritsi nahi badugu.
Gure epidermisen isuriez blai iritsi gara Ta Prhom-eko atarira. Panoramak ez du atzokoarekin zerikusirik. Bakarrik gaude bertan, ezinezkoa zirudiena. Lasai gozatu dugu lekuaz, naturaz, intsektu eta txori kantuez, eta egunsentiak ere bertan harrapatu gaitu. Merezi izan du. Jadanik badakigu momentu hau, gure bidaiaren une ahaztezinetako bat bihurtuko dela.

Jornadari jarraipena emateko, kume autoktono batzuekin gosaria elkarbanatu eta ibilbide haundiari ekin diogu. Geratzen zitzaizkigun eraikin gehienak ikusi eta ibilbidearen amaieran galdutzat genituen bi zientzialari ibernatzaileak aurkitu ditugu. Nahikoa harri ikusita, parajeez, oihanaz, bideaz gozatzea erabaki eta inguruetan galdu gara.
Urtegira bidean gindoazela, familia autoktono bat gurutzatu dugu ospakizunetan euren etxeko atarian. Argentinar emeak duda izpirik gabe haiei batzea eta gertutik ikerketa soziologiko bat egitea proposatu eta han azaldu gara familiaren intimitatera. Urte berri txinatarraren lehen eguna da gaurkoa!!! Edariak, gehienbat alkoholikoak, jakiak, musikak, haurrak eta krokodiloak... etxean bezala sentiarazi gaituzte. Ordu luzez egon gara euren konpainiaz gozatzen. Giza komunitate eta lurralde honi buruz asko ikasi ostean, famili argazki bat atera dugu, gaualdera, herrian, familiako patriarkaren lantokian sorpresaz inprimituta utziko dieguna. Hau beraiek ez dakite, baina beso zabalik hartu gaituztela eskertzeko gure detailea izango da.

........................................................................................
Angkor Wat monumentu historikok bixitatzea baino askoz gehio izan da, egunsentiri beida sandia frexko bat jatea izan da, tximu lapurren ihesi ibiltzea, harri arten galdu ta orduk pasatzea argazki ederrenan bila, konpainia ederraz gozatzea, ikastea, Txinotaz parre ittea, bizikletan paseo ederrak ematea, eta gehien markau ginttuna, famili Camdodiar baten etxen urte berri txinatarra ospatzea. Benetan magikoa izan da leku hau, zentzu guztitan.
Pixkat gainetik ein genduna esplikatzeko...
Lehenengo ta bigarren eunen ibilbide txikie ein gendun. Distantziz ezta luzea baino gauza pilla bat dare ikusteko. Gainea, lautik bi, argazkilari amorratuk izanda, erritmo oso lasaien ibili ginen, harri, zulo, belar, humedade, zuhaitz... danan beida.
Gehien gustau zitzaizkigun tenplok: Angkor Wat noski (nahiz ta ez gehiena), Bayon mila aurpegien tenplua , Banteay Kdei eta Preah khan.
Hirugarren eunen Jon ta biok goizen goiz abiau ginen Ta Prhom jendeipe, lasai ikusi nahi gendulako. Earki gozau ondoren, ibilbide luzea ittei ekin genion.
Gehien gustautakon arten: Ta Prhom eta Ta Som.
Jarraien, Angkor Wat ikusteko gomendio batzuk:
Bi ibilbide daude. haundia eta txikia. Txikian daude eraikin ederrenak. Haundiak paisaiaz eta bideaz gehio gozatzeko aukera ematen du.
1.Guztiz gomendagarrie 3 eunetan jutea. Batekin ezertako denboraik ezto ematen eta 2 edo 3 eunetako tiketa hartzea berdine kostatzen da. Aste beteko epen banatu daittezke bixita egunek.
2. Egunsentie eta ilunabarra bertan ikustena mitifikauta dau, ezta hain ikusgarrie. Txoko polittenak jendez betetzen die (Txinoz) eta magia guztie galtzen do. Beraz, gozatu etxe ondoko egunsenti ta ilunabar gorrixka hoiez ta apreziau, politt askok die ta! eztau honeaino etorri beharrik hortako... Hala re, goiz jeikitzeko motibauta eon ezkeo (5ak alegie), Angkor Wat-eko egunsentiz paso ein ta ordu hortan jun Ta Prhom-ea, bakarrik eongo zeate. Ta gero jun Angkor Wat-ea, behin eguzkie aterata gehienek ospa itten due ta.
3. Tuk tuke hartzen eunero 15$ gastau ordez, hobe bizikleta hartzea 1$-en truke, tenploz aparte, ingurunez gozatzeko. Paseok oso polittek die, aldapaik eztau, gehiena itzaletan (keixpian Antzuolan) ta aire girotu naturala dauke, kon efekto triple aurpegie ta kokotea bustitzen badezu.
Ta garrantzitsuna!!! topatu gehien gustatzen zaizuen txokoa eta gozatu bertan eotez. Laberinto hontan ezta zaila norbere zuhaitz azpia, leihotxoa, harri koxkor lasaia aurkitzea... leku ezagunenak eztu zertan ederrena izan, ixkina polit askoak daude beiratzen jakiten bada.
Gozatu lekuaren energiaz, gu maiteminduta goaz!
Merkexurren>
.Angkor Wat 3 euneko txartela> 40$ bakoitzek (takataaaa. Baino merezi do. Kolatzea inposiblea)
.Bizikleta alokatzea> 1$ eguneko
.Hostala "Garden village"> 4$ gela kolektiboa ta 8$ doblea.
.Lauentzako sandia haundi bat merkatun> 1$
.Ogi barra txiki bat> 500 riel (0,10e)

Milesker Mariana, argazki eder honegatik!
Merkexurren>
.Angkor Wat 3 euneko txartela> 40$ bakoitzek (takataaaa. Baino merezi do. Kolatzea inposiblea)
.Bizikleta alokatzea> 1$ eguneko
.Hostala "Garden village"> 4$ gela kolektiboa ta 8$ doblea.
.Lauentzako sandia haundi bat merkatun> 1$
.Ogi barra txiki bat> 500 riel (0,10e)
joeeee bai bai mariana eskerrikasko argazki eder horregatik!!!
ResponderEliminargomendioak ondo gordekoitut, batek daki..... agian egunen baten ondo etorriko zaizkigu!
esploratzaile lanetan tope ikusizuet e! ustez karreraz nahastu zinaztela! turismo da zuena!
bueno pareja, eskerrikasko kontakizunengatik! oihanak hiria hartu du bai! ze argazki ederrak!
hurrengo destinua ere ikaragarria izango delakuan nao!
ondo izan!
muxu bat