Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/03/06

The killing fields


Koh Rong-eko lasaitasunetik, Cambodia-ko hiriburu zalapartatsura moittu ginen, Phnom Penh-ea. Gure harridurarako ordea, hiriburu zikin ta zaratatsu bat izan behar zana, Asiako hiri txukun ta modernotxotako bat da.Denda elegantek, taberna polittek, galeriak, tenplo ta parke asko, berdegunek, paseo zabalak...!

Etxia nun?


Independentziari monumentua


Kaleko postu kutrienian ere wifiya!!!






Museoren batian muxutruk kolatu, ta artixta batzun galeriak ere ikusi ditugu...





Merkatu batzutan ere saltseatu deu...








Izotzaren trenbidia...

Ta merkatuan kanpon ijituan moun furgonetak kargatzen... Baietz kabituko dala!!!




Bere kaleetan paseatzeaz gain, ta museoren bat bixitatzez gain, Cambodiaren historiara pixkat hurbiltzeko aukera izan deu. Ta beste behin, istorio triste bat dala kontuau gea.


Bizikletan ordu terdi ein da gero, inoiz ikusi dittugun errepide okerrenetatik barrena, kotxe, moto ta kamioi arten, zulo ta harri koxkor arten, aiau gea "Choueng Ek"ea, garai baten kontzentrazio kanpo izandako eremua. Goiz nahiko tristea eta inpaktantea izan da, baino hau re bada Cambodia eta beraz, hau re ezautu eta xurgatzeko prestutasun guztikin ein deu eremu hontatik barrena bueltatxoa. Gaur lasaitasune, argitasune ta txori hotsak zien nagusi baino lurrea beidau ta hanka azpin herritar errugabeen hezurrek, erropa zatik, hortzak...zerela pentsatzekin bakarrik, hotzikara batek goitik beherainoko bidea eitten zon. 

Datozen lerrotan, ezta abentura dibertigarri eta polittik eongo. Post hontan, Cambodian oain dala 40 urte bizi izandako infernui buruz hitzeingo deu... 


1975eko apirilen 17n hasi zan dana Jemer Gorrik Phnom Penh hirie hartu zuenen. Talde komunista honen liderra, Pol Pot zan. Inoiz etzon agerraldi publikoik ein baino earki asko eman zan aditzea bai. Tipejo hau, gaztea zala Parisea jun zan beka batekin ikastea eta bertan, herrie masakratzeko abiapuntu izango zittun idea marxista erradikalak garau zittun. Cambodia-ra bueltau zanen, ikasitakoa praktikan jartzeko, aurrez aipau deun talde komunista hau sortu eta herrialdeko gizarten berregituratze erradikal brutal bati hasiera eman zion. Jemer Gorrin helburu nagusie, nekazal kooperatiba erraldoi bat sortzea zan, beste inoren eta ezerren kontaminazioik eukiko etzona, nun herrialden buruzagi nekazarik izango zien. Gainea, arrozan produkzioa hirukoiztu nahi zuten. Cambodia zaharra, Kampuchea Democratica izatea nahi zuten. "Hortako ze eingo deu?" pentsau zuen euren baitan... "Ba oso errexa! pobrezin ta desesperazion ittota daren nekazalguneeta jungo gea, burue jango dieu gure idea hauekin dirue eta etorkizun positiboa ekarriko deula esanez, goseik inoiz gehio eztuela pasako esanez, 15-17 urteko gaztetxoi armak eman ta soldaduz jantziko dittugu ta Phnom Penh hirie desalojauko deu, depaso, pentsatzen don edozein akauz ta bizik gelditzen dienak esklabu bezela arrozaletan lanen jarriz. Hola, intelektual guztik deuseztau ta guri kontra eingo digun inor ezta geauko." Hola kontauta broma txar bat emateo,ezta? 

Halaxe, hiriburua jun, famili osok etxeetatik atera, zahar, gaixo, ume....zien ajola gabe eta furgonetak bete zittuzten. Betaurrekodunak, atzerriko hizkuntzaren baten jakittunak, esku leundunak, abokatuak, monjak...hoietxek sartzen zittuzten furgonetan jipoitu ta torturatu ondoren. Gauez, ilunetan eta begik bendauta. Ez alarmatzeko eta paniko egoeraik ez sortzeko, beste etxe batea eamango zittuztela esaten zieten soldaduk. Furgonetetan sartzen etzittuenak, arroz landeta eramaten zittuzten esklabu bezela lanea. Eunero 14 edo 15 orduko jornadak, urik gabe, janik gabe, bildurrez...hiritar askok gainea, etzekien lurre lantzen eta horrek uaindik gorragoa eitten zon lan eune. Asko eta asko gosez edo gaixotuta hil zien. 

Besteen patue etzan xamurragoa izan. Kamioi bat, bi, hiru....egunero berdine bizi izan zan Choeung Ek-en urteetan zehar. Hasieran furgoneta baten 50 bat pertsona ekartzen zittuen, geroa, 300 pertsona ekartzeaino iritsi zien. 2,5m-ko harresi arten preso, poliziaz ingurauta aurkitzen zien pertsona hoiek bapaten. Batzuk eunen bertan hiltzen zittuzten. Beste batzuk ordea, beandugo. Hoiek denak, egurrezko etxetxo baten sartzen zittuen, lehioik gabe, iluntasun absoluton eta pareta insonorizatukin, gainontzekon buiak ez aitzeko...en fin! Buiak kamuflatzeko baita ere, bafleetatik entzuten zien imnok erabiltzen zittuzten. Etengabe, imno eta generadore soinu higuingarri hori eta atzetik, torturak, kolpeak ta heriotza. Hil aurretik, deklarazio faltsuk sinatzea re behartzen zittuzten. Asteetako torturen ondorioz, arroza lapurtu zutela, CIAko espia ziela ta antzeko gauzak konfesatzen zittuzten. Batzuk, famili guztie heriotzeaino eamango zittun konfesiok ittea iristen zien. Haien eta haiek gehien maitte zittuztenan heriotza firmatzen zuten. 

Balak etzien beste edozer gauzakin hiltzen zittuzten eta gero, 5m-ko sakonerako fosa komunetara bota. Berdin zien ume, heldu, gaixo... 


1978.urten, erregimena erortzen hasi zan ezinezko espektatiben eta gestio txarran ondorioz. Gainea soldadu asko kideen inguruko akusaziok eitten hasi zien edota armada uzten. Hauek ere hil eitten zittuzten ta bestela desertatu, iraultzari traizioa egittea baitzan. 1979ko urtarrilen 7n amaitu zan guztiz, Vietnamitak Phnom Penh liberatu zutenen. Diktadura honek iraun zon 3 urte 8 hilabete eta 20 egunetan, 8.000.000 biztanle zittun herrialde bateko, 3.000.000 biztanle akatu zittuzten, ia erdie. 

Ta badakizue Pol Pot liderrakin ze pasau zan? ba erregimena deuseztau zanen Tailandiako muga jun zala bizitzea lasai lasai, baso erdin erregimena birsortu zola ta hurrengo 20 urtetan liderra izaten jarraittu zola, bai bai! 1997. urten arresto domiziliarioa ezarri zitzaion. Hala re, bere bilobak ezautu ahal izan zittun eta 82 urtekin hil zan. Esaten duenez, pozoituta. 

Ikerkuntzan arabera, hau bezelako 300 esterminio kanpo gehio dare eta beste asko aurkittu eztienak, izane, minatuta edo bason ixkutauta dare. Choeung Ek-en momumentu bat eraiki da, bertako kristalan atzen, biktima izandakoen kraneo ta ezurrek ikusi daizke. Urtero, maiatzen 20an ehundaka monje eta herritar elkartzen die bertan hildakok oroitzeko eta haien arimen alde otoitz eitteko. 

Lazgarrie herri honen historie benetan. Herritarrak, herritarrak akatzen psikopata baten gidaritzapen... Okerrena ordea, historian zehar hainbat aldiz eta hainbat herrialde desberdinetan gertatu izan dala da, eta ez, ez da aspaldi gertau, bikingon edo barbaron garaietan. Orain dala ez asko emandako masakrek die honako hauek, pertsona zibilizatu bezela definittuta geunden garaietakok. 

Hau dana ikusi ta gero gorrena iruittu zaiguna da, azkneko bozkaketetan, Jemer Gorri izandako tipejo batek lortu dola boterea. Inok eztaki nola... 

"Mundua liburu bat da, bidaiatzen ez duen jendeak, orrialde bakarra soilik irakurtzen du."

Merkexurren>

."Choeung Ek" sarrera eta audiogia> 6$
.Museo nzionalea sarrera> debalde, leihotik sartuz geo.
.Hostala "Mini banana"> 8$ gela bikoitza
.Bizikleta alokatzea> 2$
.Zerbeza pitxarra> 0,5$
.Gauero afaltzen gendun kaleko postutxoa> arroza edo noodle-ak 1$
.Siem Reap-ea autobuse> 6$ bakoitzak

No hay comentarios:

Publicar un comentario