Harrapauta gaude. Naufraguak bezela, egunak ezin kontatu gabiltza. Zenbat denboa ote guaz hipnotizatu gaitun irla hontan? Noiz arte jarraituko deu bizimou lasai ta alper honekin? Hau zarauzko gaztetxia bezela da, behin sartuz geo, akabo, ezin atea bertatik. Koh Rong-en gaude.
Kampoten gure bi gauak in ostian, Sihanoukville aldea muitu ginan, Cambodiako kostaldia bixitatzeko gure arrazoi nagusiyan bila: Koh Rong. Irla paradixiakuaz hitz eitian Thailandia eo Indonesia etortze zaixkiu burura, inoiz imajinau gabe, Cambodian ere lur zati isolatu ear askuak badaudela ozeano erdiyan. Ta eskerrak. Grazik gutxi batzuk belarritara iristeiala batzutan sekretuik goxuenak eta xuxurlatuz soilik hitz eite dala apreziatzen dian gauzez. Horrexeatik gordetzeu txoko honek bere esentziya. Eztakigu noiz arte, eskabadora soinua iritsikoan euna bertan omen da, beraz, guk ere ez oso ozen sekretutxo hau konpartitu nahi deu. Zapaldu leku harrigarri hau berandugi izan baino lehen.
Ez errepide, ez resort, ez jendetzaik. Hemen hondartza kilometriko batian bakarrik eon zaitezke, ta Robinson baten mouan izarrai beira bertan lo in. Arazua bakarra da, droga gogorrak bezela, behin proatuz geo zaila dala uztia.
Sihanoukville herri itsusitik untzi bat hartu gendun, 25$ mingarri ordainduta, eunetik eunea 3 konpainiek preziyuak aldatzeitue ta beaien interesen arabera. Horrexeatik bi eun lenuo 5$ kostatze zan tiketa 25en hartu ber izan gendun, kosas ke gertan. Itxasuan barrena ordu bete inguruko bidia in ostian, Koh Rong-eko enbarkadero txikiyan utzi gintuen.
Irla xinplia da. 72 km karratu dazkan arren hondartza bakarra dao habitauta, oso polita, ta bertan, itxasertzian kokatzeian egurrezko 20 etxe ta bungalo mordoxka batek Koh Tuich 'herriya' osatzeue. Txabolo hauetako gehienak beko zatiyan tabernatxua dake ta goian alokatzeko gelak. Barrakoi moukuak dia, kutre xamarrak ta festa ta lo leku berian in ditzakezu, hoi bai, zenizienta bezela 12k artekua, hortik aurrea elektrizitatia jutea ta danian. Badao onduan kala enano bat, nun astian behin ikiarritakua liatzeana, goiz.. o eguerdi alde arteko musikakin, ez geana proatu gabe geatu. Parrandazalian paraixua izan daiteken herritxo honez gain dana da lasaitasuna. Irlan barrena sartu ta patxaraz txoko gustokuena aurkitzia da inbihar bakarra. Ta ezta zaila, hondar bezainbeste magia daka ta irlak bere baitan.
Ailatu ta zeon eskaintzan barruan topau gendun hostal merkienian hartu gendun gela bat, Elephant izeneko Cambodiarrek eamandako ostatu batian. 10$ gaueko gela bikoitz batian, espero genduna baino garestixio. Ta hantxe, bapatian, Thailandian ezautu genitun argentino kuadrillakin topatu ginan, Koh Rong-en hilabete zamakiyenak... iepakaixou! ze txikiya dan mundua! Seituan komentau ziguen irlai buelta emateko plana iten ai ziala, baino oaindik eun batzuk bagenezkan abentura hoi hasi aurretik ta hondartza batetik bestea alperkeian pasa genitun.
Hondartza pila bat daude ta zaila da earrena zein dan esatia. Gu aurrena Long Beach-ea jun ginan. Izenak beak esateu, 7km-ko hondartza amaigabia da, hondar txuri-txuri, kokotero ta ur garden ez oso sakonak. Iristeko oihanetik 45 bat minutuko buelta in ber danez, hantxe jun ginan exploratzailian mouan. Mendi bueltan bukaeran hondartza parez pare topau gendun momentun, Leonardo Dikaprio bere pelikulan sentiu zan moun sentiu ginan, earra emoziyua.
Ta halaxe pasa zian eunak ta kontuau orduko, 7 argentino, 3 katalan, 2 australiana, italiar bat, errusiar bat eta inglesa batekin, txalupa baten barruan ginan gu, bi pirata euskaldunen antzea itxasoa zeharkatzeko intentziyo guztiyakin. Plana, "Lonely beach"eaino jun, bertan gaua pasa ta beste aldetik irlai buelta emanez berriz Koh Tuich-ea itzultzia zan. Irlan iparraldea irixteko modu bakarra hauxe danez, beaien lagun Cambodiar batekin txalupa preziyo onian negoziatuta zuen. Kanpinak eta hamakak alokatu, janariya erosi ta han gindoazen ttor ttor olatu artian. Ta ze olatu! Iya paxparrak botaz in gendun iparraldeainoko bidia. Hoi bai, han topatu genduna zaila da hitzetan jartzia. "Lonely beach" edo "Hondartza bakartiya" guretzak bakarrik zai. Kokotero luziak, ur bare baria ta inor ez bertan.
Iritsi bezain pronto, akanpatzeko txoko onenan billa hasi ginen. Etzan errexa izan, izane, zuhaitzek behar zien amakak txintxilikatzeko, baino etzuen palmerak izan behar ze koko hoitako batek burun eman ezkeo, akabo! Halaxe, "hIriburue" bezela izendau gendun akanpaleku nagusie eraiki gendun (mahai bat, sue, itzala...) ta beste bat "Herrixka" izango zana, metro batzuk urrutiauta zeon, hiriburuko estres ta soinutik aparte. "Supervivientes" telebistako reality-n eongo bagine bezela zan (portzierto, irla hontako plaian baten hoixe grabatzen ai die) hondar txurie, kokoterok, kriston ur gardena, arraie makila batzutan sartu ta sutan erretzen, segunduro txalo hotsak moskiton bat akatzeko... Bazkarie bukatzeako, afarie prestatzen hasi ginen ta halaxe jun zan eune, jan, eon, par batzuk bota, gitarrakin abestu, pultxerita batzuk ein, ureta sartu, irten... earki!
Gure etxia!
Bazkaia...
...ta afaia
Hurrengo eunen, aurrekoa ze ondo jun zan ikusita, inok etzon nahi "etxea" bueltau. Orduntxe hasi zan benetako "Supervivientes" itxura hartzen. Etzeon urik ta fruta gutxi batzuk geatzen zien. Bizik jarraittu nahi bagendun (karkar), onena barkue hartu, herrixka baten gauzak erosi ta irlan beste aldetik "Long Beach"en gaue ittea zan, hola, hurrengo eunen oinez bueltatzeko aukera genduken. Ai, berrize sandfly moskito hoiek, baino paradisuk inperfekzion bat euki beharra zeuken, bestela ez litzeke erreala. Akanpalekue beize montau ta ilunabar earra ikusi gendun, argazki pilla bat ateatzeko aprobetxau gendun momentu ta argi magiko hura. Afalosten su ingurun tertulin gendela, bertako hiru Cambodiarren bixitak sorpresa earra eman zigun. Batek zekin inglesa ta izugarri motibauta zeonez, gukin eta aurktizen zon edozein turistakin praktikatzeko aprobetxatzen zon. Oso txistosoa tipoa.
Hurrengo goizen, esnau berri bainu bat hartu ta fruta frexkoa gosaldu osten, Yoga saio bat itteko aukera izan gendun hondartzan bertan, hiru aditu baigenduzken gure arten. Australiana irakasle jarri ta ordu bete inguruko Yoga saio ear bat ein gendun paraje zoragarri hartan, ixil ixilik, itsatso soinue bakarrik aitzen zala. Ondo gosetuta azken fideo jana ein ta arratsalde parten oihanetik gure herrixkainoko trabesia hasi gendun. Ilunabarrakin batea aiau ginen mendi puntako taberna harta ta beste behin, ilunabar gorri batekin zerbezatxo ear bat hartu gendun gure beroaldie frexkatzeko.
Hurrengo goizen, esnau berri bainu bat hartu ta fruta frexkoa gosaldu osten, Yoga saio bat itteko aukera izan gendun hondartzan bertan, hiru aditu baigenduzken gure arten. Australiana irakasle jarri ta ordu bete inguruko Yoga saio ear bat ein gendun paraje zoragarri hartan, ixil ixilik, itsatso soinue bakarrik aitzen zala. Ondo gosetuta azken fideo jana ein ta arratsalde parten oihanetik gure herrixkainoko trabesia hasi gendun. Ilunabarrakin batea aiau ginen mendi puntako taberna harta ta beste behin, ilunabar gorri batekin zerbezatxo ear bat hartu gendun gure beroaldie frexkatzeko.
Halaxe pasa ginuzten 3 eun zoragarri barkuko trabesian ta hamaika momentu ahaztezin irlan igarotako 10 egunetan zehar: gosariak eta Cordon bleu afari goxo hoiek, afalosteko hostaleko kantaldi ta gitarreoa, Yoga saioak, azken euneko festa elektronikoa, Skybar-eko ilunabarra ta zerbezatxoa ta La Mona-ren hennazko tatuajea...ze ona! Kriston jende ona ezautzeko aukera izan deu, zein baino zein xelebregok. Bakoitze bere iragan, bere pedrada ta bere ametsekin... Kasualitate askon konbinazio perfektu baten ondorioz han genden. Furgoneta baten topau, gero beste herrialde bateko irla baten, hostal berdinen... Eztakit, eztakit, destinue dan, zortea, Buda, energia edo guk geuk inkontzienteki hartzen dittugun erabakin eragine, baino zerbait bada, ta eskerrak! Jarrai dezala holaxe dana dalako horrek.
Zein ederra izan dan zuek bezelako jende zoragarriakin topo in ta gure bizitza ta bidaiatako momentu bat konpartitu ahal izatia. Benetako plazerra. Nundik gatozen ulertu, ta noa goazen oso argi ez izan arren, bakoitzak ditugun ametsen bidez bestiak ere amesten jartzia. Honen ostian ulertu deu, bidaia baten edertasuna bixitatzen dian leku ta ikusten dian paisajeetan baino, bidian ezautzen dan jendian daola.
Hemen gure laun Vikky errusiar abeslari ta argazkilai trebiak indako argazki batzuk. Ikiarritako erretratuk ateatzeitu ---> https://www.facebook.com/paintedwithtea
Thak you Vikky!!!
Merkexurren>
.Txalupaz irlari buelta, jana eta edarie, 17 pertsonan arten> 20$ biona
.Hostala "Elephant guesthouse"> 10$ gela doblea
.Hainbeste gozau gendun Cordon bleu-a> 3'5$
."Tiendakanpana" alokatzea> 5$ gaueko, baino antzerki pixkatekin ta aurpegie botata, 3 gau ein ginuzten prezio hortan.
.Phnom Penh-ea autobuse> 8$ bakoitza
Hitzik gabe gelditu naiz.
ResponderEliminarblogeko eguneraketa onenetaiko bat iruitu zait azken hau...ze ONA! pertsona ezberdiñak ezautzia, bakoitzatik ikasteko aukera izatia...paradixutik dana dakan leku hortan...naufrago mouan, ezer handiik gabe baina aldi berian gauza askokin!
nik ere gustoa ingo nuke yoga sesio bat hondar bero horren gainian oinutsik, ingurua nere hanka azpin sentitzen, gozada! exprimitu dana, zentzumen guztik esna!!
azken argazkiko bion argazkiak dena esateu, zuen felizidade arpeiyak...(izuarri wapo hao brother)
kaixo kaixo :)
ResponderEliminarze inbidia pasatzen deten bloga irakurtzen deten bakoitzen...aiiixx!!
argazkiak ikusi besteik ez dao earki pasatzen ai zeatela jakitteko, batez ere azkenekoa... oso guapok!!
ondo ondo pasatzen segi pareja, muxu haundi haundi bat!!!
Hirugarrena allaitu zaigu. ¡Te alabo el gusto, majo! Zein baino zein politagua. Argazki zoragarrik eta pareja beti super-guapa. ¿Foto-shop? ¿Inbidiya ote?... ¡Disfrutau! Muxuk.
ResponderEliminarkaixo pare!!!
ResponderEliminarearki jarraitzezue e!
bueno hasteko, cambodiako historiari dagokionez, oso gogorra izango zitzaizuen kontau, irakurri edo ikusitakoa, baino garrantzitsua da azkenian eongo zeaten leku bakoitzeko historia jakitia. gainea, asko eskertzeizuet guri hau kontatzeagatik, ze horrela guk ere munduko gertaeren berri izan deu.
bestetik, zuen bidaian jende ezberdin eta garrantzitsuak aizeate ezagutzen, eta ez eztet uste kasualidadia denik jon. ezagutu behar zenituen, beaiekin momentu desberdinak partekatu behar zenituen, eta hortxe izan da momentua. beraz, gozatu oain arte bezela, momentu, leku, pertsona bakoitzekin.
jarraitu oain arte bezela argazki polit politak bialtzen eta eongogea!!!
ondo ondo izan!!!
muxu handi bat