Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/01/27

Hegoaldeko egunak /1

Badia iya bi aste Phong Nha-ko kobazulo ta arrakalak utzita Vietnam hegoaldea jauzi in gendula. Ben Hai ibaiak, herrialdian aldetik aldea markatzen dun lerrua zeharkatuz, gerra baten frontiak markatu zitun muga historikua pasa gendun, DMZ zonalde desmilitarizatu hartan sekula ezer gertatu izan ez balitz bezela. Gaur eun lurralde guztiya komunismuak batzen dun arren, azkar nabaritu deu garai batian alde epel hau beste politika batzun eskutan izan zala, ta eztigu grazi askoik in.

Iparraldiak bezain paraje, herri, txoko ta jende earrak dazkan arren, beste giro bat usaitu deu alde hontan. Urte askuan jendeen bizimodua markau duen ohiturak eztia aldatu eun batetik bestea, ta ingurua ta bateze turismua kudeatzeko dazkaen moduak dezepzionau in gaitu ein haundi batian. Bate zaindu gabeko paisaje polit askuak, jendian azpijokuak, turismo basatiya ta diru-gosia. Arrasto yankee-ya igartzea. Momentu askotan sentitzen ai gea, nolabait esateko, alde humanua guztiz aztuta, billete ibiltari bat, etengabe ta inungo mugaipe timau daiteketen ganaua geanan sentzaziyua. Ezin da orokortu, ta oso esperientzi onak ere tartekatzeia bidian. Baino jakina zan, gu iparraldekuak gea.

Bidaiari askok esan ziguen - ez jun hegoaldea, eztu merezi -, baino pelikula erdiya bakarrik ikusita re ez ginanez geatuko, gure larrutan sentitu nahi izan deu beste otar honen mugimendua... Hemen esateue Vietnamek mapan hemen emakumeek erabiltze dituen saskiyak eramateko pertiga tipiko hoietako baten antza dula, makila erdiyan ta bi hiriburu garrantzitsuak ertzetan, saskiyak bailian.



Herriz herri jun gea 2-3 eunetako geldialditxuak inaz, motxian ta eurrian txoko bakoitzan saltsa aurkitu nahian. Hemen segidan gure hegoaldeko eunan laburpentxuan aurreneko zatiya.


Hue


Hiri hontatik gehiena gustau zaiguna, gure hoteleko gela izan da. jajaja! Aitortu behar deu nahiko kutrea zala baino gu ohittuta gareneako kristona. Frigorifikoa, aire girotue, kumune bainerakin ta gelan bertan, ordenadore bat, wifie ta lehio bat! Todo un lujo! 
Gainea, egualdi nahiko exkaxakin jarraitzen gendunez, goxo goxo eoteko aukera ematen zigun.

Erropa garbiyaaaaa!!!!

Aiau ta lehenengo plana, gure kamara maitea berreskuratzea izan zan. LORTU GENDUN! Gure eskutan eon etzan eunetan re, lanen jo ta ke ibili zan gure kamaratxoa. Hona hemen froga bat.


Hue historikoki Vietnamgo hiri kulturala da eta herrialdeko hainbat altxor eder ditu, Enperadoren Gotorleku ezagune ta "Song Huong" (Perfume ibaia) delakon ertzen aurkitzen dien hainbat hilobi garrantzitsu esateako. Asko gustau zitzaigun Gotorlekue, inpresionantea da, nahizta gerran eta desastre natural batzun ondorioz zati haundi bat galduta daun. Nabaritzen da lan haundie itten ai diela berreskurapenen eta bideo informatibo oso on bat ikusi daike bertan, nun garai baten nolakoa zan azaltzen don. Halare, gehiena gustau zitzaizkiguna (bueno hemengo artistilla friki honi gustau zitzaiona), ingurun daren humedadez betetako etxe zahar hauek izan die. Hemen argazki politt batzuk.











Beste eun baten hilobi famatuk ikustea abiau ginen, baina biden hasarrau in ginenez (bai, askotan hasarratze gea, jajaja!), batak bestea ta hilobik haizea hartzea bialdu, ta Non-la izeneko txapel hauek nola itten zittuen ikusten bukau gendun bide baztar baten.



Ta intzentzu makilak ebai...



Ta hemen rekonziliau ginen... ikustezuen bezela ordu batzuk pasa die argazki batetik bestea... jajajaja


Merkexurren> 
.Hostala "Ngoa Hung Hotel"> gela doblea 8dolar (7e )
.Hoi An-ea autobusa> 80.000Vnd (3'2e)

Hoi An


Herri honi adjetibo bat jarri beharko bagiondu, xarmangarrie izango litzeke. Vietnamgo kostaldea garai baten nolakoa zan sentittu daike bertan. Ibai ertzen kokatzen dan kolore epelezko etxe txiki ta kaletxo estuen laberintoa da. Oso berexik dien etxek dauzke, egurrezko barrukaldekin, koloretako farolillok, balkoietan lore ederrak, artista galerik, denda kurioxok, zubi japones bat, erropa neurrira eitten dizuen dendak... Trafikoari itxita daunez bizikletak ta oinezkok die nausi, lasaie da. Gainea egualdi epela ein digu, aspaldiko partez txankletak jantzi ta bizikletaz inguruk ezautzeko aukera euki deu ta kriston farra ona bota re bai, merke merke. Lau eun zoragarri pasa dittugu bertan.








Hoi An-go zubi japonesa eunez ta iluntzen.



Farolilo denda polit pillua dao



 Bizikletak hartu ta inguruak exploratzen ibili ginan.







Ta hurrungo eunen kixton ajia....


Aipamen berezi bat gure hostalan pareko restaurante horri. Earra bertako sukaldari, etxeko andre, kamarera ta dana itten zon emakume maja hura. Gure otordu guztik hantxe ein dittugu. Maite zaituztegu, zu eta zure txakur txikie. Milesker gure sabelak hainbeste mimatzeagatik. Lonely Planet-en atea behar zenduke, oso injustoa da mundue.


Merkexurren>
.Hostala "Hopyen"> gela doblea 8dolar (7e)
.Da Lat-ea autobusa (sleeping bus)> 17dolar bakoitzak (14,7e)

2015/01/20

Phong Nha - Ke Bang

Ninh Binh-en gau bat in da gero, hurrengo gauen "Sleep bus" bat hartu gendun, hostala ahorrau ta hurrengo goizen Son Trach herrixkan eoteko, Phong Nha-Ke Bang parke naturalen alegie.

Goizeko 5ak aldea esnau ginttuen aiau ginela esateko, beti bezela presaka ta buiaka. Gu kriston sobadakin, klaro. Danok begik ezin irikita, gauzak hartu ta kalea. Eskerrak fitxau gendun hostala hortxe zeon. Hostaleko sofatan apalankau ginen rezepzioa irikitzeko zai. Tarte hortan konturau ginen kamara autobusen ahaztu zitzaigula. Kakaaa! gure bidaiako argazki guztik eta kamara berri-berrie galduta! Hurrengo bi orduk kamara berreskuratzeko saiakeratan pasa ginuzten kristonak eta bi itten. Azkenen, hotel bateko rezepzionista jator bati esker, autobus konpainiako telefonoa lortu, gidarikin kontaktau eta gure hurrengo helmuga izango zan Hue hirin utziko ziguela esan ziguen. Hau dala ta, ezta eongo hemengo argazkik. Eskerrak lortu gendun! larritasun earrakin hasi gendun eune, ta zorte txar horrek bi eunetan zehar iraun zigun, egualdi exkaxa, Usb ta kable garrantzitsu bat galduta, pasaportekin arazotxo bat... baino berdin zon! Mundugo kobazulo haundinetik pauso batea genden!

Phong nha-ke bang parke nazionala, hau re muduko hondare izendatua, duela gutxi arte zapaldu gabea izan dan baso, oihan eta mendiz ingurautako zonaldea da. Bertan, ehundaka kobazulo dare, hauen arten, munduko haundinak aurkitzen die. Nahita re, koba haundina (Hang Soon Doong) ezin izan deu ikusi, lau pribilejiatu sartu baitie berta. Interneten saltseatzen badezue, txundittuta geldittuko zeate! 

Hang Soon Doong, eunen baten zapalduko deun kobazulotzarraa



Halare beste mordo bat dare ikusi daizkenak ta gu seittun jarri ginen martxan. Dutxa bero bat hartu ta ondo gosalduta, hostaleko jendekin plantxo bat atea zitzaigun. Bi koba zoragarri aukerau eta danan arten berta iristeko behar dan txalupa ordaintzeko botea jarri gendun. Komeni da taldek sortzea, merkego ateatzen baita. Parkei izena ematen dion "Phong Nha" koba, bertako ederrenetakoa da ta historia haundie dauke. Barrutik, ibai batek zeharkatzen do. Gerra garaien ixkutaleku bezela baliatu zuten eta hospital bat re sortu zuten bertan. Zonalde hotan Amerikarrek kriston egurre sartu zuen ta aztarnak oaidik bertan ikus daittezke. Kobazulon sarrerako tiro marketatik hasi ta lehertu gabeko mina zelaietaraino. Koban izenak "dragoian ahoa" esan nahi do. Bere garaien, sarreran letagin itxurako bi estalaktita haundi zeren baino gerrak suntsitu in zittun ta uain sarrera zabal misteriotsu bat ikus daitteke. Barrukoa, urek urteetan zehar eindako lanan erakusgarri da. Bi hitzetan... galanta ta inpresionantea! 

 Phong Nha kobazuluan sarrera (interneteko argazkiya)

Phong Nha barnekaldia (interneteko argazkiya)

Kobatik irten ta eskilara mordo bat igota, "Tien Son" izeneko beste bat dau. Hau re zoragarrie.

Tien Son (interneteko argazkiya)

Ta mobilleko argazki batzuk...



Lau ordu ta gero, hostalea bueltau ginen euritan uaingon e ta biden, kamarakin laundu zigun rezepzionistai pasteltxo bat eaman giondun.

Arratsaldea relajatzeko erabili gendun, kriston egualdi petrala zeon ta. Pena bat inguru hoitaz gehio gozatu ezin izana.

Hurrengo goizen eurik jo ta su jarraitzen zon baino pena ematen zigunez hostalen gelditzea, kriston idea ona euki gendun... txubaskeroa jantzi ta debalde uzten zizkiguen bizikletak hartuta, paseatzea atea ginen. Laister damutu ginen... ai ama, goitik behera blai einda ta gure goretex zapatilak txof txof. Halare gustora ibili ginen ta ibilbide bukaeran hartu gendun kafekatik (txokolate ta letxe kondensadakin) merezi izan zon. Por zierto, taberna hontako jabea, munduko kobaik haundinan deskubridorea zan!


Egualdik estantzie ondo aprobetxatzen utziko etzigula ikusita, Hue aldea abiau ginen gure kamara ta zorte pixkaten billa.

Merkexurren>

.Hostala "Easy Tiger"> 160.000Vnd bakoitza dorm baten (6'30e)
.Phong Nha eta Tien Son sarrera> 150.000Vnd bakoitzak (6e)
.Barkue 10en arten> 35.000Vnd bakoitzak (1,4e)

2015/01/13

Postal atipikuak


Sapa-ko hostal baten beste gau bat pasa, ondo gosaldu ta eguerdiko autobus publikua hartuta (28.000 vnd-gatik bakoitzak, minifurgo timadore hoiei kasoik in gabe oainguan) Lao Cai-n ginan berriz atzalde parteako.
Tren estaziyuan exerleku biguneko txartelak eosteko kristonak eta bi iten saiatu ginan arren, bertako ofizinista paxpan, beste seinora zaltzera inuzente ta farrukillo mafiosete baten artian txantxullo bat montauta zekaen ta litera garestitako lekuak bakarrik zezkaela esate ziguen. Gezurra. Beste takilako tipuak kontrakua esate zigun, ta hirukote maltzurra jo ta ke bere konplotakin. Atzerritar itxura ezin diximulatuz, gure esku zeon guztiya iten saiau ginan, baino ofizinista jatorrak aukera alternatibo bakarra eman zigun eta burugoorkeiatik hardsit txartelak hartzen bukau gendun. 
Gure buruan gogortasunaz arro gaude, ta bejondeigula, baino ez genekin gogortasunak limite guzti hoiek haustia zezkanik. Limitiak eta ipurdiyak hausteitu, ta limitiaz haratago daon gauza bakarra, Vietnam-go tren bateko axiento gogorra da. Gure ipurditxo goxuak (goian bego) testigu.


Hard sit izena du, kaleko banko inkomoduenak itea dedikatzean langiliak, bere egunik txarrenian, ordu extrak sartzen, vietnamgo egurrik gogorrenakin eta mala ostin ite dun treneko axientuak. Eta pringau deitze zaio Lao Cai-tik Hanoi-rako 10 orduko bidia axientu hortan exeita inber dun kottauai. Gu. 
Asuntua umorez hartzeko birra batzuk eosi genitun, jateko txerrikei batzuk, kartak genezkan. Txupatedos bat, bi birra, rapido buelta bat, beste bi, postura bat, beste bat... bo kamasutra bat idatzi alko genduke hardsit baten probatzia dazkazun postura guztiyakin, baino ez, ez saiatu, inoiz etzea eongo komod@. Hankak leihuan kontra, ipurdi azpin, burua kortinillakin indako almuada inprobisau baten apoiauta, hankak kuxkurtuta, bata besten apoiauta.... nada. Ikusi gendunen gure ondoko txina oker-oker inda muturra erdiko maitxuan kontra aplastauta arnasa hartu ezinik, esan gendun, akabo, gajo hau ez da hardsit-etik ateako... Baino gu bai! Gu bizik atea ginan, nahiz ta gure popatxuak eztian sekula lenguak izango.

Hanoi-en pateada txiki bat eta beste tren batian 3 ordu in ondoren, oaingo hontan axientu bigunetan, Ninh Binh-ea iritsi ginan, gure hegoalderako trabesian lenengo geldialdiya.

Pelukeya Ninh Binh-go kalian

Ninh Binh, kostatik gertuoxio daon herri haundi bat da, baino eztaka kostaik. Eztaka giro haundiik ezta ezer bereziik. Guri benetan interesatze zitzaizkigunak inguruko parajiak zian.





Zonalde hontan ibai, laku, hezegune, bertako arroz landa eta mendixka zorrotzen konbinaziyuak paisaje ezin ederraguak sortzeitu. Halong tankerako bat baino itxasuan berren ibai tartian. Uneskok munduko hondare izendatu zitunetik turismuan begi puntuan eotea pasa dia, bateze, arrozalak berde edo hori dauden sasoietan, postal mitiko bat bihurtzen baitia.





Parkia banatzean bi zonalde nagusitan, Tam Coc eta Trang An, ibaia txalupan zeharkatzeko aukera dao. Tam Coc ezauno dan arren, guk Trang An-en hartzia erabaki gendun, herriko jendiak ere hala gomendatuta.

Bidian ibaiak kobazuluak zeharkatzeitue, ta txalupak e kobatan barrena iteu bidia. Pasada bat.



Inguruko bejetaziyuak gainezka iteu ta ur azpiko landarek ur geldiyan azpin zelai bat sortzeue. Isladakin zaila itea paisaia nun hasi ta bukatzean asmatzia.





 Bidetik tenplutan geldialditxuak iten jun ginan

 Ta argazki erromantiko bat ere atea gendun....

 Guk zorte on bezain txarra izan deu. Txarra, arrozalak ezin izan ditugulako onenian ikusi, garai hontako uztak jasuak dituzte, ta inguruak eztaude izan zitezken bezain inpresionantiak. Ibaian ibilbide osuan zehar luzatzeian lautada zabal hoie danak, pistinak bailian, hutsik ikustia tokau zaiu, hegazti hankaluze bandada, frexkatzen zebiltzan bufalon batzuk eta lurrai atxurka buelta ematen zebiltzan nekazariyan presentzi soilakin. Bere alde ona izan du ordia, lasai-lasai ibiltzeko aukera izan deu ta behintzat.
Etzeon postal tipikoik, halare, berde, hori eo marroi, lur hauen edertasunak eztaga mugaik. Jejeje





Gure gomendiyua ondorengua da: arrozalan sasoian etortze bazeate bixitan, Tam Coc ikusi, turistikuo dan arren earra izangoa ta. Lasaio ibili nahi izanez geo eo arrozik ezpado ingurutan Trang An-ea etorri. Bigarren hau dala urte gutxi ireki zan turismuai, jende gutxio ibiltzea ta oso ondo zainduta dao. Txalupan bidia zirkularra da, luzioua, 3 ordu, ta 5pa 6 kobazulo zeharkatzeia. Tam Coc-en jun da etorriya leku beatik itea, 2 ordu dia ta 2 kobazulo zeharkatzeia. Gainea garestiyo da. Sarrera ta txalupa ordaindu inber dia. Iteana iteala, goizian goiz jutia onena, 8k aldeako, hola bakar bakarrik izango zeate bertan.

Ikiarri gustatu zaixkiu ikusi ditugun lekuak, gure buruak Vietnamen imajinatze genitunen, horrelako leku batian amesten ai baiginan.

Parke natual batetik beste batea guaz, Phong Nha-Ke Bang-go kobazuluak ikertzea, munduko haundinak! Bixi bizi!


.Merkexurren>

. Ninh Binh-go hostala Than Hthuy> 8$ gela bikoitz pribatua
. Motuan alokairua> 7$ eun osua
. Trang An-go txalupa + parke natualeko sarrera> 300.000 vnd (11,7e) biyona
. Mua Cave-ea sartzia> 100.000 vnd (4e) biyona
. Ninh Binh-etik Phong Nha-Ke bang-ea lotako busa> 320.000 vnd (12,5e) bakoitza. 9 ordu.