Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/01/03

1095


Iaufiiii!!! Irrintzi ear bat botatzeko moun gaude, ta gaur gainea, istori polita dakau, plan earra in gendun ta! Hau emoziyua!! jeje Pelikuletan bezela asfalto beruan gainian kilometro batzuk itea animau gea, ta hortako leku perfektuan gabe. 1095. Tailandiko errepide mitikuena, Chiang Mai-en hasi ta Mae Hong Son herrixkaraino luzatzean ibilbide zoragarriya! Mendiyan gora ta bera 110 km, 4 bat orduko bidaia.


Bixarrak orraztu, larruzko txupa ta galtzak jantzi ta gure Harleyan iyota, motero kuadrilla basatiya 160 km orduko............... mmm errealitatea itzuliz: bi pringau scooter hori xaxtar baten, a 50, 2 astian garbiu gabeko galtza beakin, dazkaun luze bakarrak, gure buru haunditan larri zamar kabitzeian kasko kalimero batzukin, iliak zapal zapal inda (zikin antzea hoyek e'). Las hormigas atomikas. Ou yeah. 


Animatu gea ta hortxe jun gea, ibilbide honen bigarren zatiya itea. Pai-tik Mae Hong Son-ea, 4 ordu inguruko buelta. Bidian, kurbaz betetako txitxare luzian, gora ta bera ibili gea, tartian behin panorama ikusteko geldialditxuak inez. Begiraleku earrak daude, nun 'gu bezelako' motero kuadrillakin topo in deun. Nahi izanez geo 3 bat kobazulo haundi ere badaude bixtazo bat emateko. Gu bateaino hurbildu gea, Mae Lana izenekoa, herritxo txiki baten geatzeana ta Asiako 2. haundina izendatzeuena, baino 12km ditunez, ta 4 ordu ber dianez ikusteko, ez deu astirik euki barruan ibiltzeko. Hemen bideko argazki batzuk. 



Bideko gasolinera bat!!!




Behin helmugara iritsita, Mae Hong Son, gautxo bat pasa deu bertako hostal baten, tenplu pare bat ikusi ta gabian laku ingurun itean azokatxon saltseatu ta afaldu deu. 






Hurrengo eunen, goizian goiz gure boliduan igo ta berriz Pai-rako bueltan atea gea. Bidian beste geldialdi batzuk in ditugu, Su Tong Pae-ko banbuzko zubi eder hau ikusteko esateako. Oso inguru ederrak dia, ta apenas irixtea turistaik zonalde honta, beraz, oso lasaia da. 







Gabaldea, ta hotzez akaatzen Pai-en gea berriz. Tenperatura asko jetsi da, ta bidian, haiziakin izoztu in gea. Azken egunak lasai pasa ta leku ta jende xarmangarri hontaz agurtzeko ordua iritsiko da. Hilabetia azkar pasa da, baina earki baino hobeto exprimitu deu. Asko gozatu deu, une oro momentua biziz, ta abentura hau hastian genezkan bildur danak ilusiyo bihurtu ditugu.

Lah gorn Thailand..... ta Xin Chao Vietnam!

Tailandia lau hitzetan: hiperturismoa, merke, paraixua hondartza bihurtuta, baan sabai, pad thai, moskitok.

Merkexurren>

. Mae Hong Son-en hostala> Friend House 200thb (5e) biok gaua

No hay comentarios:

Publicar un comentario