Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/01/13

Postal atipikuak


Sapa-ko hostal baten beste gau bat pasa, ondo gosaldu ta eguerdiko autobus publikua hartuta (28.000 vnd-gatik bakoitzak, minifurgo timadore hoiei kasoik in gabe oainguan) Lao Cai-n ginan berriz atzalde parteako.
Tren estaziyuan exerleku biguneko txartelak eosteko kristonak eta bi iten saiatu ginan arren, bertako ofizinista paxpan, beste seinora zaltzera inuzente ta farrukillo mafiosete baten artian txantxullo bat montauta zekaen ta litera garestitako lekuak bakarrik zezkaela esate ziguen. Gezurra. Beste takilako tipuak kontrakua esate zigun, ta hirukote maltzurra jo ta ke bere konplotakin. Atzerritar itxura ezin diximulatuz, gure esku zeon guztiya iten saiau ginan, baino ofizinista jatorrak aukera alternatibo bakarra eman zigun eta burugoorkeiatik hardsit txartelak hartzen bukau gendun. 
Gure buruan gogortasunaz arro gaude, ta bejondeigula, baino ez genekin gogortasunak limite guzti hoiek haustia zezkanik. Limitiak eta ipurdiyak hausteitu, ta limitiaz haratago daon gauza bakarra, Vietnam-go tren bateko axiento gogorra da. Gure ipurditxo goxuak (goian bego) testigu.


Hard sit izena du, kaleko banko inkomoduenak itea dedikatzean langiliak, bere egunik txarrenian, ordu extrak sartzen, vietnamgo egurrik gogorrenakin eta mala ostin ite dun treneko axientuak. Eta pringau deitze zaio Lao Cai-tik Hanoi-rako 10 orduko bidia axientu hortan exeita inber dun kottauai. Gu. 
Asuntua umorez hartzeko birra batzuk eosi genitun, jateko txerrikei batzuk, kartak genezkan. Txupatedos bat, bi birra, rapido buelta bat, beste bi, postura bat, beste bat... bo kamasutra bat idatzi alko genduke hardsit baten probatzia dazkazun postura guztiyakin, baino ez, ez saiatu, inoiz etzea eongo komod@. Hankak leihuan kontra, ipurdi azpin, burua kortinillakin indako almuada inprobisau baten apoiauta, hankak kuxkurtuta, bata besten apoiauta.... nada. Ikusi gendunen gure ondoko txina oker-oker inda muturra erdiko maitxuan kontra aplastauta arnasa hartu ezinik, esan gendun, akabo, gajo hau ez da hardsit-etik ateako... Baino gu bai! Gu bizik atea ginan, nahiz ta gure popatxuak eztian sekula lenguak izango.

Hanoi-en pateada txiki bat eta beste tren batian 3 ordu in ondoren, oaingo hontan axientu bigunetan, Ninh Binh-ea iritsi ginan, gure hegoalderako trabesian lenengo geldialdiya.

Pelukeya Ninh Binh-go kalian

Ninh Binh, kostatik gertuoxio daon herri haundi bat da, baino eztaka kostaik. Eztaka giro haundiik ezta ezer bereziik. Guri benetan interesatze zitzaizkigunak inguruko parajiak zian.





Zonalde hontan ibai, laku, hezegune, bertako arroz landa eta mendixka zorrotzen konbinaziyuak paisaje ezin ederraguak sortzeitu. Halong tankerako bat baino itxasuan berren ibai tartian. Uneskok munduko hondare izendatu zitunetik turismuan begi puntuan eotea pasa dia, bateze, arrozalak berde edo hori dauden sasoietan, postal mitiko bat bihurtzen baitia.





Parkia banatzean bi zonalde nagusitan, Tam Coc eta Trang An, ibaia txalupan zeharkatzeko aukera dao. Tam Coc ezauno dan arren, guk Trang An-en hartzia erabaki gendun, herriko jendiak ere hala gomendatuta.

Bidian ibaiak kobazuluak zeharkatzeitue, ta txalupak e kobatan barrena iteu bidia. Pasada bat.



Inguruko bejetaziyuak gainezka iteu ta ur azpiko landarek ur geldiyan azpin zelai bat sortzeue. Isladakin zaila itea paisaia nun hasi ta bukatzean asmatzia.





 Bidetik tenplutan geldialditxuak iten jun ginan

 Ta argazki erromantiko bat ere atea gendun....

 Guk zorte on bezain txarra izan deu. Txarra, arrozalak ezin izan ditugulako onenian ikusi, garai hontako uztak jasuak dituzte, ta inguruak eztaude izan zitezken bezain inpresionantiak. Ibaian ibilbide osuan zehar luzatzeian lautada zabal hoie danak, pistinak bailian, hutsik ikustia tokau zaiu, hegazti hankaluze bandada, frexkatzen zebiltzan bufalon batzuk eta lurrai atxurka buelta ematen zebiltzan nekazariyan presentzi soilakin. Bere alde ona izan du ordia, lasai-lasai ibiltzeko aukera izan deu ta behintzat.
Etzeon postal tipikoik, halare, berde, hori eo marroi, lur hauen edertasunak eztaga mugaik. Jejeje





Gure gomendiyua ondorengua da: arrozalan sasoian etortze bazeate bixitan, Tam Coc ikusi, turistikuo dan arren earra izangoa ta. Lasaio ibili nahi izanez geo eo arrozik ezpado ingurutan Trang An-ea etorri. Bigarren hau dala urte gutxi ireki zan turismuai, jende gutxio ibiltzea ta oso ondo zainduta dao. Txalupan bidia zirkularra da, luzioua, 3 ordu, ta 5pa 6 kobazulo zeharkatzeia. Tam Coc-en jun da etorriya leku beatik itea, 2 ordu dia ta 2 kobazulo zeharkatzeia. Gainea garestiyo da. Sarrera ta txalupa ordaindu inber dia. Iteana iteala, goizian goiz jutia onena, 8k aldeako, hola bakar bakarrik izango zeate bertan.

Ikiarri gustatu zaixkiu ikusi ditugun lekuak, gure buruak Vietnamen imajinatze genitunen, horrelako leku batian amesten ai baiginan.

Parke natual batetik beste batea guaz, Phong Nha-Ke Bang-go kobazuluak ikertzea, munduko haundinak! Bixi bizi!


.Merkexurren>

. Ninh Binh-go hostala Than Hthuy> 8$ gela bikoitz pribatua
. Motuan alokairua> 7$ eun osua
. Trang An-go txalupa + parke natualeko sarrera> 300.000 vnd (11,7e) biyona
. Mua Cave-ea sartzia> 100.000 vnd (4e) biyona
. Ninh Binh-etik Phong Nha-Ke bang-ea lotako busa> 320.000 vnd (12,5e) bakoitza. 9 ordu. 

3 comentarios:

  1. Jajaja, zuen ipurdik ahaztuko eztuen biajea e ! Hola ikasten da, eutsi!

    Hemen, zoritxarrez, nobedadek. Jakingo dezue igual baño manifan ondorengo abokatuen atxiloketak eta atzeatu beharreko epaiketak hartzen due aktualitaten leku haundiña. Parísen hilketak, eta dena farsa bat dala esaten duen bídeo sorta atzetik.... Ezin betikoa dala esan, baño gerta zittekeen. Erantzune prest daukeu, zapatun manifa donostin!
    Ba tipo horta gabiltz inguru hotan. Earki zabizte hor. Disfrutar ta segi bloga astintzen!!!
    Muxu bat!

    ResponderEliminar
  2. Portzierto, abokatu guztik libre geittu die, batzuk kargukin. Herrirako kidek dielakon atxilotutako lau kidek eztue deklarau uaindik.

    ResponderEliminar
  3. Bai enterau gea bai manifa ta gutxia in dittuztenataz...aai eztau deskansuik jende horrekin. Aber ze itxura hartzen juten dan asuntoa. Gu hemendik zuek uste baño.azkarrago jakingo deu!jeje. Watxapa jartzen deten bakoitzero sutan mobille!
    Bueno animo handik, bulto asko eiñ manifa,kontzentra...ahal dezuen guztitan ta segi holaxe blogakin disfrutatzen ta idazten guk itten deun bezela! Muxu bat!

    ResponderEliminar