Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/01/10

Ha Noi-ko kaleak

Abenturaz betetako hilabete bat pasa da ta aiau da herrialdez aldatzeko ordue, pasaportea bigarrenez iriki ta orrialde berri bat betetzekoa.

Banbuzko txapel zorrotzen lurraldea, behe lainotan ezkutatzen diren mendi garaiena, arroz zelai zabalena, berdeak, horiak, marroiak... kale kaotiko, saltzaile irrifartsu, bozina hots eta motor soinu etengabearena, herri borrokalari, gerra gordin eta bandera gorri garaileen lurraldea. Edertasuna, lana, umiltasuna, duintasuna ta kemenak gidatutako motorra da Vietnam.


Hiriburuak eman digu ongietorria, Hanoi-en lurrartu deu xiri-miritan. Ez gendun inundik inoa espero, holako hotza, eurie ta belainoa. Hau negu giroa! Mini bus bat negoziatu ostian, Hanoi erdiyan gaude. Flipatzen ai gea, kriston trafiko kaotikoa. Eztau norabideik, eztau karrilik, eztau semaforoik eta eztau zirkulazio arauik. Ah bueno, bat bai: jo bozina daneako ta punto. Aurreau behar dezula? zertako intermitentea? jo bozina! Kontrako norabidian jun nahi dezula? jo bozina! hiru karrileko autopista erdin buelta hartu nahi dezula? jo bozina! azeratik juteko gogoa daukezula jendea eskibatzen? ba jo bozina my friend! Moto gainen lau oilo kaiola, hiru lasto fardo ta bi umekin zoazela tutike ikusibe? lasaai, jo bozina! Ta hainbeste bozina arten, azkenen etzea ezertaz enteatzen ta kaos bat bihurtzen da.

Lehenengo aldiz errepidea zebra bide ofizial batetik gurutzatzeko, igual ordu laurden. Ni txus ezta gelditzen, ezta piiixkat frenatzeko amagoik re, bozina jotzeizue y alla tu! errepidea bota behar zea ta beste aldea iritsi nola  hala. Bere meritua daka, ez pentsa! Hemen gidariyak beren zentzumen guztiyak erabiltzeitue, inor eztijua lo karreteran. Pixkanaka ohitzen zoaz ta azkar hartzen zaio kaioa. Aurrea ein ta gidarik itten due in behar dana.




Hanoi-en gehien gustau zaiguna, kale-giroa izan da. Edozein kale bazterretan montatzeittue terraza inprobisatuk, dendak beak e kale erdin dare, jenero guztie azeratan, sukaldek ebai, janari saltzailek edonon ikusi daizke, jendea autza ta honea paseon, baino beti bixi-bixi, imitaziozko erropa saltzen duen denda mordo bat, merkatuk, zapata garbitzailek... Negoziok e garai baten bezela gremioka antolatzeie. Hola, kale beren dare jostun danak, beste kale bat mekanikoz betea dau, urrungon gailetak bakarrik saltzeittue, ondokon danak mueblek barnizatzen ai die azeran ta bada zeloa bakarrik saltzeuen kale bat e... eztakigu nola itteuen negozioa!





 Bazkari goxua intzigun nexka honek kale kantoian










Munduko birra merkiena! Bia Hoi kaineroko zerbeza. 20 xentimotatik aurrea, ean lori!

Eta etxe xahar pilla baaat! bakizue nere pasiyua diala...








Uretako txontxongilok ikustea jun ginen ta oso politte izan zan. Pistina mouko baten itteue ta marionetak uretan plisti-plasta ibiltzeittue. Garai baten nekazarik arrozaletan iten  zittuen, ta ordundik asuntoa garatzen jun die. Kuriosoa da, prezioz guztiz asekiblea, historian zehar garrantzi haundie euki do ta gainea zuzeneko musika daukie. Instrumentu tradizionalak jotzen zittuzten ta bi neskak bertako kanta zaharrak ahots goxoz abesten zittuen, gutzako hain desberdinek dien melodia oriental hoiekin.




Literatura tenploa re izugarri gustau zitzaigun. Garai baten unibertsitatea zan, ta gaur egun, oso ondo konserbauta daun altxor historiko bat da. Gori-gorrie. Turista ugari gerturatzen die berta ta baita graduau berri dien ikaslek re, ikasketa bukaerako argazki famoso hoik ateatzea txapela gora botaz. Oso haundie ta ederra da, ta zeozerrek berezi itten bado, bere egurrezko estrukturak diela esango nuke. Uain arte ikusi deunetatik berexina hauxe iruittu zaigu egie esan. Argazkik ateatzen gustoa ibili ginen.





Asko gustau zitzaigun baita re, Emakumeen museoa. Baino beandugo azalduko deu sakonago.

Hauxe ba Ha Noi-k eman digunetik zatitxo bat. Kale hauetatik zehar galtzek beste mundu batea eamaten zaittu, bizi beharreko zerbait.


.Merkexurren>

.Hostala "Hanoi Backpackers"> 196.000Vnd (7,5e) bakoitza, dorm baten (gosarie barne) merkexur ministeriyuak ez ditu holako gehio onartuko!!!
.Ur txotxongiloak> 100.000vnd (4e) bakoitza
.Sapa-rako trena (soft sits)> 240.000Vnd bakoitza (9e)

No hay comentarios:

Publicar un comentario