Zonalde hau 3.000 irla inguruk, mendi itxurako harkaitz ikusgarrik eta ur gardenak osatzen duen badia ikusgarrie da. Bagenekin turista gehienan ibilbiden eongo zala toki hau, ta beraz, petauta eongo zala. Hori ikusita, zerbait diferenten billa hasi ginen, Halong modu berexigo baten bixitau ahal izateko. Gure tablet xarmangarrie kea atea arte ibili ta gero, billau gendun gure gustokoa! "Ethnic travel" konpainiak gau bat barkun (Agentzi gehienak eskeintzen duena) ta beste bat herrixka bateko famili batekin pasatzeko aukera ematen zigun. Tarten, Kayak-akin ibilbidek eta turistikonak ez dien gune ta koba batzuk ikusteko aukera re bai.
Ondo gosaldu, motxilak enegarren aldiz osau ta goizeko 8etako barkua eamango ginttun furgonetan. Gure gida, Vietnamgo neska gazte alai bat, seittun hasi da bertako leienda zaharrak kontatzen eta abesti herrikoiak abesten. Nahiko mistika bea! Uaindik eta mistikogok, gure talde murritzeko pertsonajek, baino bueno, ezin hasiko gea banan-bana deskribatzen...
Egurrezko barku politt bat, zeru urdine, eguzki goxoa, paraje izugarrie, kamarote xarmangarri bat, janari goxo-goxoa... Ta hantxe, barkun puntan jarri (en plan Titanic) ta harkaitz arte hortan hegaka zoazenan sentsazioa! Earra...
Barku danak geldittuta zeren lekua atzen utzita gu bakarrik ibili ginen txoko lasaiagota eraman ginttun barkuk.
Barku danak geldittuta zeren lekua atzen utzita gu bakarrik ibili ginen txoko lasaiagota eraman ginttun barkuk.
Baino ez pentsa dana jatea ta barkuko terrazan paisajen beida eotea izan danik! Hiru paseotxo ein dittugu Kayaken, koba politt ta lasai pare bat e ezautu dittugu ta goizeko 6etan egunsentikin batea, Tai Chi ta estiramentuk ein diteu. Gidan esanetan, herrialde hontakontzat oso garrantzitsue da eguzkin erritmoa segitzea, beraz, hauek ohittuta dare ordu hoitan jeikitzen. Gu berriz, erretiratzen....ejem!
Ur gaineko herritxotik bixitan pasa ginan kayak-etan
Bertan iten due bizi osua.
Goizero irakaslia etxez etxe pasatzea txalupan umiak eskola (uretan hau re) eamateko.
Bigarren eunen, berriz Halong zeharkatu ta urrunau geatzean Tu Long badiara eraman ginttuen, hortxe, Txinakin mugan. Ibai baten itxasoratze zabaletik barrena, tokiiiiiiitan zeon irla bateaino eaman ginttuen, pronuntziatzea ezinezkoa dan izen bat zeuken herrixkak, egie esan inok ez genekin oso ondo nun genden...
Palazito reformatu batea aiau ginen, bertako familikok ongi etorri goxo bat ein ziguen ta segidan, hemen hain famatuk dien rollitok eitten ikasi gendun.
Urtezarretako afaiaz gozatu, guk indako rollitoak barne, (seguro etzala zuena bezain goxoa izan) ta hemen protagonixtai Happy birthday abestu ondoren, herria atea ginen bueltatxo bat ematea. Zorionez, gure taldeko hiru Italiano erokin juntau ginen, ta hantxe, arroz vodka, zerbeza ta hala nolako inglesezko elkarrizketa arten, kale erdin inprobisautako karaoke baten bukau gendun herriko gaztekin batea. Extremadurako herri galdu hoietako baten gendela ematen zon: umek kalen pijamatan jolasen, gaztetxo kuadrillak ean arten petardo gerrak eitten... ai ama!
Errepide erdin montautako karaoke hartan pasau ginuzten ba 12k arteko orduk. Alde baten telebista pantailla jarri, beste alden zerbezak, silla batzuk ta mikrofonok, ta listo, festea montauta zeon! Urte berrie hastear zeonen, suziri haundi bati su eman ta dinbi danba, kolore guztik gure arten bapaten! Ta gure arten esaten detenen, literalki da, etzien ta zerun esplotau normalen gertatzen dan bezela. Ahaztezine benetan, sekula gehio ezteu holako urte zaharrik ospauko!
2015a ondo hasteko, bizikletak hartu ta plaia desierto batea eaman ginttuen hurrengo goizen. Gure taldetxoa bakarrik genden plaia erraldoi hartan. Bueno, taldetxoa ta hondar gainen hilda zeren medusa erraldoi haiek. Bainu hotz hotza hartu, gorputze pixkat azelerau, ideak garbittu, ilusiok frexkatu ta urte berri bati hasiera emateko prest!!
.Merkexurren>
."Ethnic travels"ekin hiru eguneko irteera> 160e bakoitzak (dana barne) OSO GOMENDAGARRIE!!!
Halong eta Bai tu long-eko badiak! benetako altxorra eta abentura ahazteziña paraje hartan galdu gean danontzat! nundik azalduko ote dia piratak??
ResponderEliminar