Sapa Vietnamgo iparraldeko mendi garaietan kokatutako herriya da. Oso ezaguna da, bertako inguruak ikusgarriyak. Vietnamgo tontor altuenez inguratuta, Fansipan 3 milakua nausi, arrozalen terrazatxuak maldan bera mailakatuz amiltze dia, eszenaio harrigarriyak sortuz. Sasoia ta uztan arabera berde-berde edo hori-hori ikusi daitezke. Mendibueltak, trekkinak iteko leku perfektua. Hotz latza iteu.
Herriya txikiya dan arren, trajin ta giro xalerosua daka. Bateze menditako etnia ezberdinetako gizon, emakume ta umiak kaletan gora ta bera jun etorrin emateioen bixitasunagatik. Herrixka tribal bakoitzak bere janzkera daka, berre orrazkera, txapel, oihal eta bere pitxiak belarri, lepo ta eskumuturretan txintxilik. Kolore eztanda.
Sapa-ko merkatun saltze zituen likore extrainuak, botiletan eskorpioi, suge, lagartijo, sustrai, ta txori ta guzti
Herriya txikiya dan arren, trajin ta giro xalerosua daka. Bateze menditako etnia ezberdinetako gizon, emakume ta umiak kaletan gora ta bera jun etorrin emateioen bixitasunagatik. Herrixka tribal bakoitzak bere janzkera daka, berre orrazkera, txapel, oihal eta bere pitxiak belarri, lepo ta eskumuturretan txintxilik. Kolore eztanda.
Jendez gainezka zeon, ta gu hostala aurrez hartu gabe. Motxilak bizkarren, batea ta bestea, ikuste genitun ostatu danetan galdezka. Danak beteta. Desesperaziyo punttura irixten hasi ginan, hotz harekin ea nun pasaber gendun gaua. Earra marroia. Ta gainea h'mong tribuko bi emakume jarraika ixildu gabe, ixkina guztita gure atzetik. Xalabardera hutzak zianez ta marujeon galdezka ta galdezka ai zitzaixkiunez, azkenen beaiekin berriketan bukau gendun. Oso xaladak biyak, etengabe parrez, hostalez hostal lagundu ziguen, ea lekuik topatze gendun ikusteko. Panorama ikusita, azkar asko hasi zitzaiun bat, eze topatze ez bagendun bere etxea jutia genekala esanez. 3 bat orduta zeon poblau baten bizi zala ta plan konpletua proposatze zigun. Guk hasieran ezetz, deskonfiantza punttuakin.
Ikusi gendunen, asuntua txungo genekala, ta tipa harek ba egiya esan rollo oso ona eman zigula, Zeatikezpa! esan geniyon gure buruai. Hala gertau bada zeozeatik izangoa, destinua. Diru kontuk pixkat negoziatu ta 20 dolarretan utzi gendun regateua. Jana, bere etxeko estantziya ta bidian ingo gendun trekin inprobisatu hura. Agentziyak gauza antzekuak eskeintze zituela bagenekin buruko 40 bat eurotan, ez gendun bate negoziyo txarra in ta gainea nexka harek arrazoi zun, " Ni pobria naiz, zuek e eztezue diru askoik. Klase berekuak gea, hobe gure artian merkexurren launtzia". Konbentzituta abiau ginan.
Hala ba, Sisi izeneko 27 urteko neskakin jun ginan bere herriaino. "Ta Van" izena do herrixkak eta bertan "H'mong" tribuko jendea bizi da. Biden zehar, mendi eta arrozal ikusgarrik zeharkau ginuzten. Bueno, ez guk bakarrik, baita bizkar gainen generamatzan motxila pisutsuk re... baino Sisi beti agertzen zan launtzeko prest, motor bat zetorren bakoitzen baztertzeko abixue ematen zigun, telak tintatzeko erabiltzen dittuen landare batzuk erakutsi zizkigun, argazki polittek nun atea esaten zigun... hiru bat orduko ibilaldie izan zan baino oso azkar pasa zan.
Gaztea izan arren, Sisik hiru seme-alaba dauzke eta jostun fine da. Goizeko 5ak aldea esnau, etxekoak ein, umek dominau ta Sapa-rako 3 orduko bidea eitten do mendian gora. Josten dittun poltsatxok Sapako turistei saltzen saiau, bideko merkatun erosketa ein ta senarra ta umeei jana prestatzeko bueltan izatea etxen. Lurra landu, arroza erein, banan-banan landatu, jaso ta aleak txukun gordetzeko garaietan e lan ugari du urten zehar.
Bere seme-alabetan zaharrena, "Tah" 9 urteko mutikoa, aitton-amonakin bizi da, ohi bakarra baitau etxen eta eztie danak sartzen. Tartekoa, "Toh" izeneko 7 urteko neskatila azkarra eta gazteena, 4 urteko mutiko alaie, "Luh". Eak eindako egurrezko etxen, guztiz basikoa, lau gauza dauzkie, literalki: sue itteko zulo bat lurren, egurrezko lau bankutxo eta mahai bat, kortinatxo batez bereizitako txokoa koltxoi batekin, nun familiko gurasok bi seme-alaba gaztenakin lo itten duen eta kanpon txerri bat eta oilok. Komune kanpoko belardie zan eta dutxa, goizero Sisik sutan berotzen zon ur pertzakarea. Ez elektrodomestiko ez itturriik, guk lo eitteko mantea ta koltxoitxoa re bizilaunei eskau behar izan zion. Gezurre dirudin arren, gaur egun uaindik re holako bizimodue daukenik badau. Eun batez, gure aitton-amonen garaiea bidaiatzea bezela izan zan.
Seittun hasi ginen etxeko txikinakin hartuemana eukitzen. Umek eztue hizkuntzaik behar! Etxeko alabai kuadernotxo bat margo batekin eman giondun, ta bueno, pozez zoratzen! Hitzik etzigun esaten, baino begirada horrek eskerrikasko mila miloi aldiz esan zigun. Karta jokutan e ibili ginen ta harmonika atea ta kantu pare bat jotzen hasi ginenen ikustekok izan zien umen (ta atten) aurpegik. Beste ume batzui abixatzea jun ta etxea txiki gehioz bete zitzaigun. Hain ondo pasatzen zuela ikusita, kartak e han utzi genizkien. Etxeko txikina, algara ta algara arten bizi da. Etzon besteik itten, parre ta parre, baino barru-barrutik itten dan hoitakoa. Inpresionantea zan!
Bitarten, etxeko jefak afari goxo-goxoa prestau zigun. Arroza (nola ez) eta fideok, tofu, ta barazkikin. Bidaian zehar jan deun platerik onena! Atxaldeko zazpietako afalduta genden ta etzeonez ez telebista ez kalefazio ez internetik... ba danok ohia! lurren botatako goma espuma hartan etzan ta benga, hotz galantakin a lolox!
Luh
Toh
Esperientzi gogorra bezain politte... Igual herritar hoiek eztue eukiko besteik ta zoriontasune bizimodu hortan eongo da, baino nei gorra itten zait pentsatzea "Toh" bezelako neska azkar batek eskola 15 urtekin bukauko dola, segidan ezkondu ingo dala ta 27 urte dauzkeneako, 4 edo 5 seme-alaban ardura izango dola. Batzuk eztaukie etorkizune aukeratzeko guk daukeun askatasune ta horrek asko pentsarazteizu... Hauxe da tribu hauen filosofia, xox batzuk atera jan pixkat erosteko, arroza erein ta eunen eunekoa bizi!
Sapa inguruta bazatozte, agentzi batekin tribuk bixitatzeko tour bat hartu ordez, zuen kaxa ittea proposatzen dizueu, hola dirue zuzenen eantzat dijo ta. Agentzi gehienak kanpotarren negoziok die, oso gutxi dauzkie jabe vietnamdarrak eta oaindik eta gutxigo die talde etniko hauez arduratu eta laguntzen dienak. Badaude, h'mong umeen hezkuntza hobetzeko edo ean herrixketako aziegiturak hobetzea helburu duten agentzik.
Etxetako estantzi hauek antolatze dittuzten agentzi gehienek, irabazten dutenaren zati oso xixtrin bat ematen diete familiei. Sisik esan ziun bezela, hobe zuzenen pobre arteko negozioa ittea. Lasai, oso errexa da! Seittun ikusiko dittuzue herritarrak hean erropa koloretsukin kalen gora ta behera turista billa...
Egun hartan ez gendun sekula imajinauko han bukauko gendunik...
Inoiz ahaztuko ezteun esperientzie!
.Merkexurren>
.Sisin etxen gau bat + bi otordu> 20 dolar biona. Han bizi izandako esperientzik eztauke prezioik.
Etxetako estantzi hauek antolatze dittuzten agentzi gehienek, irabazten dutenaren zati oso xixtrin bat ematen diete familiei. Sisik esan ziun bezela, hobe zuzenen pobre arteko negozioa ittea. Lasai, oso errexa da! Seittun ikusiko dittuzue herritarrak hean erropa koloretsukin kalen gora ta behera turista billa...
Egun hartan ez gendun sekula imajinauko han bukauko gendunik...
Inoiz ahaztuko ezteun esperientzie!
.Merkexurren>
.Sisin etxen gau bat + bi otordu> 20 dolar biona. Han bizi izandako esperientzik eztauke prezioik.
iuu asmatu detela ustet!!! bueno mezuan esan nun bezela, nire zuekin bidaiatzen ai naiz irudi ta testu ear hauekin(bi hizkeratan idatzita eotia asko gustatze zait), plater ear hoien usaia re iritsi zait ia zarautzeaño..playako eguzki goxua, kaletako eromena eta azken aktulizaziyo hontan umetxuak irriparre ta pozak..filarmonika soinuk ere bai!! aii gure attona balego..maddik kontzertu earra ingo liyoke!, egie esan idazle pare bikaiña dakau!! segi horrela, gozatzen, exprimitzen guzti guztiya...ta milesker ixtori txiki zein xarmat hoiek gurekin konpartitzeatik!! bidai luuuzee ta abeturaz betia opatzeizuet, zeatikezpa!! muxuaak pariaa!! =D
ResponderEliminariepakaixou!
Eliminarguri re kixton poza emateigu ba zuek e gure abenturillak jarraitziak! ta hola errexo ite zaigu banan banan emailak idazten jardutia baino, puff inposiblia gertatze zaiun dana kontatzia! gustoa idazte deu, nahiz ta lan pixkat emateigun, baino autobus ordu asko dazkau ta zeozertan pasa ber!
Halare ea jende gehio animatzean idaztea ta bizitza pixkat gehio emateioun asuntuai!
kaso pixkat in, guk e hango istorik jakin nahi ditugu ta!!
Kaixo pareja.
ResponderEliminarIkustea earki zaiteztela , argazki earrak igo dituzue bai oixe paisaje earrakin , da abenduta earrake euki dituzuela irakurriet , ze inbidie, oso idea Ona euki zenun bolk au sortzekin ze ola zuen aventuran berri jakin daikeu ta gertugo sentitzen zaituet.
Ba emen gu betiko martxan gabitz sin novedad .Ala pareja mxxx handi bat seguratik mundun beste punta ta oain arte bezela seitu orko berri ematen.
Leire
JJJJ
ResponderEliminarIUJUUUUUU lortueettttt
ResponderEliminareskerrak ixi emen dakaten albuan...
maddi bere partez eskuminak e! jefa!!!
bueno bueno super argazki politak e! ze inbiri!!! baño sanua e! bo egiya esan ez!
gozatu leku bakoitzaz eta aber postalen bat jasotzedeun e!jeje
bueno pare!!
muxu handi handi bat!
hurrengo arte!
ya lortuet idaztia ta oain kriston txapak sartukoizkizuet... ke no broma!
bueno arilloooooo