Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/01/27

Hegoaldeko egunak /1

Badia iya bi aste Phong Nha-ko kobazulo ta arrakalak utzita Vietnam hegoaldea jauzi in gendula. Ben Hai ibaiak, herrialdian aldetik aldea markatzen dun lerrua zeharkatuz, gerra baten frontiak markatu zitun muga historikua pasa gendun, DMZ zonalde desmilitarizatu hartan sekula ezer gertatu izan ez balitz bezela. Gaur eun lurralde guztiya komunismuak batzen dun arren, azkar nabaritu deu garai batian alde epel hau beste politika batzun eskutan izan zala, ta eztigu grazi askoik in.

Iparraldiak bezain paraje, herri, txoko ta jende earrak dazkan arren, beste giro bat usaitu deu alde hontan. Urte askuan jendeen bizimodua markau duen ohiturak eztia aldatu eun batetik bestea, ta ingurua ta bateze turismua kudeatzeko dazkaen moduak dezepzionau in gaitu ein haundi batian. Bate zaindu gabeko paisaje polit askuak, jendian azpijokuak, turismo basatiya ta diru-gosia. Arrasto yankee-ya igartzea. Momentu askotan sentitzen ai gea, nolabait esateko, alde humanua guztiz aztuta, billete ibiltari bat, etengabe ta inungo mugaipe timau daiteketen ganaua geanan sentzaziyua. Ezin da orokortu, ta oso esperientzi onak ere tartekatzeia bidian. Baino jakina zan, gu iparraldekuak gea.

Bidaiari askok esan ziguen - ez jun hegoaldea, eztu merezi -, baino pelikula erdiya bakarrik ikusita re ez ginanez geatuko, gure larrutan sentitu nahi izan deu beste otar honen mugimendua... Hemen esateue Vietnamek mapan hemen emakumeek erabiltze dituen saskiyak eramateko pertiga tipiko hoietako baten antza dula, makila erdiyan ta bi hiriburu garrantzitsuak ertzetan, saskiyak bailian.



Herriz herri jun gea 2-3 eunetako geldialditxuak inaz, motxian ta eurrian txoko bakoitzan saltsa aurkitu nahian. Hemen segidan gure hegoaldeko eunan laburpentxuan aurreneko zatiya.


Hue


Hiri hontatik gehiena gustau zaiguna, gure hoteleko gela izan da. jajaja! Aitortu behar deu nahiko kutrea zala baino gu ohittuta gareneako kristona. Frigorifikoa, aire girotue, kumune bainerakin ta gelan bertan, ordenadore bat, wifie ta lehio bat! Todo un lujo! 
Gainea, egualdi nahiko exkaxakin jarraitzen gendunez, goxo goxo eoteko aukera ematen zigun.

Erropa garbiyaaaaa!!!!

Aiau ta lehenengo plana, gure kamara maitea berreskuratzea izan zan. LORTU GENDUN! Gure eskutan eon etzan eunetan re, lanen jo ta ke ibili zan gure kamaratxoa. Hona hemen froga bat.


Hue historikoki Vietnamgo hiri kulturala da eta herrialdeko hainbat altxor eder ditu, Enperadoren Gotorleku ezagune ta "Song Huong" (Perfume ibaia) delakon ertzen aurkitzen dien hainbat hilobi garrantzitsu esateako. Asko gustau zitzaigun Gotorlekue, inpresionantea da, nahizta gerran eta desastre natural batzun ondorioz zati haundi bat galduta daun. Nabaritzen da lan haundie itten ai diela berreskurapenen eta bideo informatibo oso on bat ikusi daike bertan, nun garai baten nolakoa zan azaltzen don. Halare, gehiena gustau zitzaizkiguna (bueno hemengo artistilla friki honi gustau zitzaiona), ingurun daren humedadez betetako etxe zahar hauek izan die. Hemen argazki politt batzuk.











Beste eun baten hilobi famatuk ikustea abiau ginen, baina biden hasarrau in ginenez (bai, askotan hasarratze gea, jajaja!), batak bestea ta hilobik haizea hartzea bialdu, ta Non-la izeneko txapel hauek nola itten zittuen ikusten bukau gendun bide baztar baten.



Ta intzentzu makilak ebai...



Ta hemen rekonziliau ginen... ikustezuen bezela ordu batzuk pasa die argazki batetik bestea... jajajaja


Merkexurren> 
.Hostala "Ngoa Hung Hotel"> gela doblea 8dolar (7e )
.Hoi An-ea autobusa> 80.000Vnd (3'2e)

Hoi An


Herri honi adjetibo bat jarri beharko bagiondu, xarmangarrie izango litzeke. Vietnamgo kostaldea garai baten nolakoa zan sentittu daike bertan. Ibai ertzen kokatzen dan kolore epelezko etxe txiki ta kaletxo estuen laberintoa da. Oso berexik dien etxek dauzke, egurrezko barrukaldekin, koloretako farolillok, balkoietan lore ederrak, artista galerik, denda kurioxok, zubi japones bat, erropa neurrira eitten dizuen dendak... Trafikoari itxita daunez bizikletak ta oinezkok die nausi, lasaie da. Gainea egualdi epela ein digu, aspaldiko partez txankletak jantzi ta bizikletaz inguruk ezautzeko aukera euki deu ta kriston farra ona bota re bai, merke merke. Lau eun zoragarri pasa dittugu bertan.








Hoi An-go zubi japonesa eunez ta iluntzen.



Farolilo denda polit pillua dao



 Bizikletak hartu ta inguruak exploratzen ibili ginan.







Ta hurrungo eunen kixton ajia....


Aipamen berezi bat gure hostalan pareko restaurante horri. Earra bertako sukaldari, etxeko andre, kamarera ta dana itten zon emakume maja hura. Gure otordu guztik hantxe ein dittugu. Maite zaituztegu, zu eta zure txakur txikie. Milesker gure sabelak hainbeste mimatzeagatik. Lonely Planet-en atea behar zenduke, oso injustoa da mundue.


Merkexurren>
.Hostala "Hopyen"> gela doblea 8dolar (7e)
.Da Lat-ea autobusa (sleeping bus)> 17dolar bakoitzak (14,7e)

9 comentarios:

  1. Politta ta nostalgikua beti bezela zuen abentura!!!Hoi-an-eko kosta ixkiña maitagarriya!gure "Lonli planet" pertsonalian sartzeko etxekoandrian izena bakarrik falta!!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo bikote! Ze ondo pasatzen ari zeaten! Ze leku zoragarrik eta argazki hoiek…. gehiegiiiiii orain telebistako dokumentalak ikusi beharren zuen blog-a, konpaziok gabe onena! Hemen beti bezala… azterketak bukatu eta gero noten zai eta unibertsitatean opor egun batzuk. Irakurtzen… etxeko lanak egiten… Muxu asko biontzat!

    ResponderEliminar
  3. Kaixo berriro, Haizea hori gezurretakoa da, beste batean kontatuko dizuet… Belén naiz Katalunyatik! jajajaja

    ResponderEliminar
  4. Bueno bueno, bazan garaie zuen notizik jasotzeko. Earra azkeneko kapituloa re!
    Kamarea eskuan ta ibili munduan! Kanbodiako notizin zai geitzen gea. muxu bana

    ResponderEliminar
  5. Eskerrikasko idazteatik! Saltxa pixkat nahi gendun, hola behintzet badakigu norbaittek kaso pixkat eitten diola...jeje. Pixkat atzeauta gabiltz ta Cambodia aurretik abenturatxo batzuk badauzkeu kontatzeko...pazientzi pixkatekin hartu beharko dezue. Aurrekon ziberren post hau igotzeko zenbat denbora pasa gendun kontauko bagenu...ai ama....
    Bernarda bezela seittun ezautuko zinttugun!jj
    Muxu bat danoi

    ResponderEliminar
  6. ¡Kaixo bikote motxilerua! Bi postal zoragarri ailatu zaizkit. Mila ezker. Benetan "hitz gizona" zea Jon .
    Atlasa hartu ta rotuladore batekin zuen bidaia segitzet... primeran pasatzet! Ondo izan ta disfrutau !!
    Ana

    ResponderEliminar
  7. hotza dao eguraldia.......
    elurrak estaliko al du gure hondartza maitia??
    Zuek goozo zabiltzate, hondartza galdu ear hoitako baten, cual dicaprio!
    wifi xixtrin bat aurkitu zak ta eakutsizkiguk azken pausok, inbiri pixkat emateko badare!!
    ale muxuuak!!!eurra!

    ResponderEliminar
  8. gaztiaaaaak!!!
    imajinatu intzaituet alkarrekin hasarre ta ni bakarrik pantaila aurrian parrez aitu naiz!

    etxe zahar, zubi ta faroliluak ikiarriyak...
    baita zuen arpegiyak'e tragua eskuan hartuta! ze eman ote zizuen emakume hark...

    besarkada bana!

    ResponderEliminar
  9. Kaixo bikote, ze inbidia, Mikel eta biok Hoian eta Huen izateko aukera ere izan genuen,Hoian zoragarria aipatu bezala lehenagoko Vietnamgo xarma itsas iskinako herri zoragarria da. MADDI Mikel ta biok motoa alkilatu genuen da,hotelea bueltatzeko ia ordu bete bertako kaleetan galduta pasa genun, jijiji ondo ondo segi!!!! Muxuak

    ResponderEliminar