Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2015/01/20

Phong Nha - Ke Bang

Ninh Binh-en gau bat in da gero, hurrengo gauen "Sleep bus" bat hartu gendun, hostala ahorrau ta hurrengo goizen Son Trach herrixkan eoteko, Phong Nha-Ke Bang parke naturalen alegie.

Goizeko 5ak aldea esnau ginttuen aiau ginela esateko, beti bezela presaka ta buiaka. Gu kriston sobadakin, klaro. Danok begik ezin irikita, gauzak hartu ta kalea. Eskerrak fitxau gendun hostala hortxe zeon. Hostaleko sofatan apalankau ginen rezepzioa irikitzeko zai. Tarte hortan konturau ginen kamara autobusen ahaztu zitzaigula. Kakaaa! gure bidaiako argazki guztik eta kamara berri-berrie galduta! Hurrengo bi orduk kamara berreskuratzeko saiakeratan pasa ginuzten kristonak eta bi itten. Azkenen, hotel bateko rezepzionista jator bati esker, autobus konpainiako telefonoa lortu, gidarikin kontaktau eta gure hurrengo helmuga izango zan Hue hirin utziko ziguela esan ziguen. Hau dala ta, ezta eongo hemengo argazkik. Eskerrak lortu gendun! larritasun earrakin hasi gendun eune, ta zorte txar horrek bi eunetan zehar iraun zigun, egualdi exkaxa, Usb ta kable garrantzitsu bat galduta, pasaportekin arazotxo bat... baino berdin zon! Mundugo kobazulo haundinetik pauso batea genden!

Phong nha-ke bang parke nazionala, hau re muduko hondare izendatua, duela gutxi arte zapaldu gabea izan dan baso, oihan eta mendiz ingurautako zonaldea da. Bertan, ehundaka kobazulo dare, hauen arten, munduko haundinak aurkitzen die. Nahita re, koba haundina (Hang Soon Doong) ezin izan deu ikusi, lau pribilejiatu sartu baitie berta. Interneten saltseatzen badezue, txundittuta geldittuko zeate! 

Hang Soon Doong, eunen baten zapalduko deun kobazulotzarraa



Halare beste mordo bat dare ikusi daizkenak ta gu seittun jarri ginen martxan. Dutxa bero bat hartu ta ondo gosalduta, hostaleko jendekin plantxo bat atea zitzaigun. Bi koba zoragarri aukerau eta danan arten berta iristeko behar dan txalupa ordaintzeko botea jarri gendun. Komeni da taldek sortzea, merkego ateatzen baita. Parkei izena ematen dion "Phong Nha" koba, bertako ederrenetakoa da ta historia haundie dauke. Barrutik, ibai batek zeharkatzen do. Gerra garaien ixkutaleku bezela baliatu zuten eta hospital bat re sortu zuten bertan. Zonalde hotan Amerikarrek kriston egurre sartu zuen ta aztarnak oaidik bertan ikus daittezke. Kobazulon sarrerako tiro marketatik hasi ta lehertu gabeko mina zelaietaraino. Koban izenak "dragoian ahoa" esan nahi do. Bere garaien, sarreran letagin itxurako bi estalaktita haundi zeren baino gerrak suntsitu in zittun ta uain sarrera zabal misteriotsu bat ikus daitteke. Barrukoa, urek urteetan zehar eindako lanan erakusgarri da. Bi hitzetan... galanta ta inpresionantea! 

 Phong Nha kobazuluan sarrera (interneteko argazkiya)

Phong Nha barnekaldia (interneteko argazkiya)

Kobatik irten ta eskilara mordo bat igota, "Tien Son" izeneko beste bat dau. Hau re zoragarrie.

Tien Son (interneteko argazkiya)

Ta mobilleko argazki batzuk...



Lau ordu ta gero, hostalea bueltau ginen euritan uaingon e ta biden, kamarakin laundu zigun rezepzionistai pasteltxo bat eaman giondun.

Arratsaldea relajatzeko erabili gendun, kriston egualdi petrala zeon ta. Pena bat inguru hoitaz gehio gozatu ezin izana.

Hurrengo goizen eurik jo ta su jarraitzen zon baino pena ematen zigunez hostalen gelditzea, kriston idea ona euki gendun... txubaskeroa jantzi ta debalde uzten zizkiguen bizikletak hartuta, paseatzea atea ginen. Laister damutu ginen... ai ama, goitik behera blai einda ta gure goretex zapatilak txof txof. Halare gustora ibili ginen ta ibilbide bukaeran hartu gendun kafekatik (txokolate ta letxe kondensadakin) merezi izan zon. Por zierto, taberna hontako jabea, munduko kobaik haundinan deskubridorea zan!


Egualdik estantzie ondo aprobetxatzen utziko etzigula ikusita, Hue aldea abiau ginen gure kamara ta zorte pixkaten billa.

Merkexurren>

.Hostala "Easy Tiger"> 160.000Vnd bakoitza dorm baten (6'30e)
.Phong Nha eta Tien Son sarrera> 150.000Vnd bakoitzak (6e)
.Barkue 10en arten> 35.000Vnd bakoitzak (1,4e)

2 comentarios:

  1. Singapore-etik zuzenian!auzo arabiarrian limonada bat hartzen!ez gabiltza urruti..igual eskua luzatuta ikutuko gea elkar!!hemen ere hezetasuna 5 aldiz gehitzen dun zaparrada eder bat bota du eta arratsaldiakin batea sugandilak bezela hasi da jendia kalea ateatzen...ez dia oso goiztiarrak hauek..hortan ere bere auzokide asiatarren ezberdiñak. Singaporen berezitasun ederrena kultura eta sinesmen nahasketa..hinduak,musulmanak eta txinatarrak elkarbizitzen...hurrengo geltokia Penang(Malasia). Hurbildu nahi salto bat inda? Besarkada bat!gustoko tokian aldapik ez!

    ResponderEliminar
  2. Zarauztik zuzenian:
    Goizeko 11:21 dia, eta hillabete honi dagokiyon egualdi exkaxa dao hemen inguruan... Hotza, ta euriya. Atsalden olatuak espero dia, eta malekoi aldian nerbioso jartzen ai dia lengo urtekua gogoratzen... Halare, polita dao itsasua, polita dao zerua (grixa izan arren) ta txamarra ear batekin e gustoa eotea hotz honekin. Bai, earra da dana, baño gustoa eongo giñake zuek zaudeten tokiyan bizitzen ai zeaten dana bizitzen! Bitartian, zuek segi disfrutatzen, guk e halaxe ite deu ta zuen abenturak irakurriz!! :) Muxu haundi bana paria, eta BIZI!!!

    ResponderEliminar