Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2014/12/26

Tronparen bi aldiak

Tailandiako ikur nagusiya elefantia da. Ixkina guztitan daude: tenplutan harrizko elefantiak, marrazkiyak, erropatako estanpatutan, lepokotan txintxilik, tourrertako posterretan, trekkinetako ibilbidetan, tatuajetan ere ikusitugu, kale ixkinetan, errepide baztarretan... hemen egunerokotasunan parte dia. 

Onura guzti hau dakarren ta itxuraz hainbeste miresteuen animali hau aurrez aurre eukitzeko gogua genekan bidaia hasi aurretik. Nahi izanez geo aukerak infinituak dia; nahikua da elefante show edo tour batekin kontaktuan jartzia urrengo egunen animali galant hauetako baten bizkarrian iyota eoteko... 

Guri, hain animali zaliak izanda, ez gintun asko konbentzitzen parafernalia guzti horrek, ta denboa luuuze batian, gelditze zaigun etika apurrakin borroketan ibili ostian, ondoriyo batea iritsi ginan: ikustekotan, euren ingurunian aske dian animalik ikusi nahi genitula. Ixkina guztitan ikusteian animali hauetako bate gelditze al da ordia tailandiko oihanetan? 

Interneten bila ta bila jardun ostian, badirudi kopuru murritz bat gelditzeala (2000 inguru, gatibutasunian bizi dianan laurdena) parke naturaletan zehar, baina oso zail eta garestiya da gerturatuko zaitun norbaitekin topo itia. B plana fitxau gendun, Elephant Nature Park. 


Goizian goiz jaso ziguen, Chiang Maitik pare bat orduta gelditzean bailara batea eramateko. Bidian Zaa izeneko tipo bat lehendik pixkat irakurri gendunan inguruan informatzen hasi zitzaigun. 


Elephant Nature Park mundu mailan elefantian alde lan iten dun antolakunde erreferente bat da. 30 urte baino gehio duaz tratu txarrak, explotaziyua, gatibutasuna etab. jasan dituzten elefantiakin lanian. Baita animaliyan inguruan daon mafia guzti horren aurkako programak sortu ta aurrea eramaten ere. Gehienbat elefantian egoeran zentratzen dian arren, beste animali askokin iteue lana: kaleko txakurrak, katuak, laneako ibiltzeituzten bufaluak... Euren erreserban oso egoera latzetan jasuak izan dian, lanetik erretiratu dituzten nahiz esplotaziyotik salbau dituen 42 elefante zaintze dituzte egunero. Bakoitzak bere izena daka, bere izaera, bere mahout (zaintzailia) eta tratamendu espezifikua. Eta bere iragan txungua. 

 Erakusketatxo bat dao ta bertan elefante bakoitzak, bere ezaugarri ta bizitza azaltzeitun fitxa bat daka.
Asko itsuak daude, errenak, bizkarreko arazuak, kateengatik oinak galduta, mentalki xixko inda...


 80 bat urteko elefantia bere zaintzaile eo Mahout-arekin

Hirukote hontan ezkerretan daona, egunero behin ta berriz behartze zuten elefante arrekin ugaltzea.
Ikusi dezakezuen bezela bizkar guztiya txikituta daka.

Zarrenak 80 urte dazka, gaztienak 1. Bost kume daude, 2 bertan jaiotakuak. Bitxo bakoitzak batazbeste 500 bat kilo barazki jaten du egunian, eta bertakuak animali domestikuak izan zianez, eztakie jana euren kabuz bilatzen, beraz, egunero janari tonelada guzti hauek ekarri ta banan-banan emanber zaizkie jaten. Hontako, inguruko bailaretan aurrera eamaten ai dian nekazaritza organikoko programak dituzte eta gu bezela parkia bixitatze deunok laguntze deu gure lanakin ta ekonomikoki asuntua aurrea ateatzen. Erabiltzeituen botikak re sendabelarren bidez iteitue. Hauxe da bertan in genduna: 

Iritsi orduko segurtasun gomentiyuak eman zizkiguen. Elefantiak aske daude denbora guztin ta nahi duen lekura jutia dake, tronpazo batekin hortxe geatze zea... Une oro errespetuz jokatzeko, animaliyakin ze distantzi ta jokaera mantendu, kumiak jolasteko gogua duen arren ezin duela pertsonekin kontaktuik euki, ta a muerte babesteituela familiko kidiek.... 

Paxia bat ematen aurkitzen jun ginan elefantiak ezautu genitun, euren historiya ta izaera. 

 Iepakaixoou!!

Elefantian jana ta honekin eramateuen prozesua azaldu ta batzui jaten eman geniyen. 

Gero guk bazkari bejetariano ear bat jan gendun.


Bazkalosten dokumental bat ikusi ta elefante batzuk ibaian bainatzen laguntzeko aukera izan gendun. 


Agurtu aurretik elefante famili haundi bat zeon lekura jun giñan paxian. 


Dana oso lasai ta natual juntzan, etzitzaigun bate agresibua iruitu animaliyantzat. 

Eguna orokorrian ikiarri jun tzan arren, bereziki bazkal ostian erakutsi ziguen dokumentala gustau zitzaigun, nahiz eta oso gogorra izantzan. Bideuan lenengo zatiyan beaien proiektua ta indako lanketak oso ondo azaltze zituen. Gero Tailandian elefantiak dauden egoera ikusi genun: hiritako karretera bazterretan giriyantzat txontxongilluana iten, show txungo batzutan bizikletatan ibiltzen, margotzen, posturitak iten, bizkarra hautsi berren egunero jendia gañian eamaten, egurraren industrirako lanian enborrak eta arrastaka garraiatzen (nahiz eta gobernuak debekatu intzun) eta adibide lotzagarri pila bat gehio... 

Azken zatiyan, ta bateze hau nahi det azpimarratu, elefantia domestikatzeko erabiltzeuen prozesu gordina ikusi gendun. 2 urte betetzian amangatik bereizi ta entrenamendu kaxa deitzeioen tortura kaiola puta batian sartzeue animaliya. Bertan, 4 gau eta 5 egun eukitzeue torturatzeuen bitartian, animaliya guztiz sumiso bihurtu arte, eta bertatik xixko inda atea ta geo amesgaiztua aste batzuk luzatzea, animaliyak mugimendu guztiyak ikasi ta gizakiyai bildur ta menpekotasun totala izan arte. 
Hemen uzteizkizuet pare bat bideo. Oso gogorrak dia baino jakin berreko zerbait. 



Beraz, inguru haueta hurbiltze bazeate inoiz, ta elefantiakin zeoze in nahi izanez geo, ondo informatu ta bi aldiz pentzatu, zu gainian eamateko animali gaixo horrek 'entrenamendu' polit hori bizi ber izan du ta. Turistok gea honen erantzule zuzenak, dirurik ez balu muituko ta ez balitzateke demanda hoi eongo ez lituzteke entrenau ber izango ta. Horren ordez, animali zoragarri hauek oihanetan aske ikusteko aukera ta errextasun gehio eongo liake. 


Parkian elefantiaz agurtzeako momentun, batek behin ta berriz tronpa luzatze zian fruta zati bat emateko. Tronpa laztantzian, animali osua bezela kanpokaldetik harriya bezain latza zala kontuau nitzan. Ta eutsi ta barrukaldia sentiu niyonen, tronpan beste aldia horren xamurra ta goxua izatiak harritu nindun. Animali honen ezaugarri ta tresna nagusiya dana, bere egoera bezelakoxia izango balitz bezela, latza bezain goxua!


 Espero deu txapaaapuxka honekin tronpan bi aldiak pixkat ikustarazten launduko gendula... 

Aioou!

Iparran bila

Andamango itsasoko irletako hondarra ta hegoaldeko epeltasuna atzian utzita, herrialde honen iparraldea ekarri gaituzte gure oinek, bueno, Air Asiak hobeto esanda. Hiri historikuak, mendi ta bailara artian galdutako bazterrak, berde bixi-bixizko oihanez gainezka iteuen paisajiak eta jende bitxi askon bizileku eta geltoki dan ingurune hau zapaltziak, Euskal Herritik hain urrun ez bagina bezela sentiarazi gaitu. Etapa hau, Tailandiako bigarren hiri nagusiyan hasi deu, Chiang Mai-en.




Chiang Mai-ko distrituan 150.000 pertsona bizi dian arren, oso hiri lasaia da, ta herri giro haundiya dao, batez ere hiri zaharrian. Alde zahar hau, harresi ta foso eo ibai mouko batek mugatzeuen karratu baten barruan kokatzea. Bertan, etxe zaharrak, gazte hostalak, tuk-tuk gidariyak eta tenplu budistak dia nausi.

Tenplu asko daude, ez taiandiko ikusgarriyenak,baino bai zahar eta xarmangarriyenetakuak. Turistek bixitatzeko eraikin soilak izatiaz haratago, hemen benetako erabilera emate zaiela ikusi deu. Chiang Mai-en erlijiyuak edo espiritualidadiak dakan presentzi haundiyaz kontuatu gea. Monje budistak nonhai daude, umetatik hasita attona zarretaino, pila bat, danak laranja butano kolore bixiz jantzita, buru borobil-borobilakin. Denboa pixkat eman deu hauei beira, egunerokotasunian ze iteuen jakinminez. Patxaraz bizi dia, egunian zihar wat-etako lorategiyak txukunduz, budei brilua ateaz, goizeroko ofrenda bilketa paxiatxua inaz, meditatuz... Iluntzian inzienso usai, errezu eta abestiek hartzen dituzte kaliak.

Tenplutako farolituak gabez

Hiri hontako tenplon garrantzie ikusita, nola geldittu mendi gailurren geatzean "Doi Suthep" Wat ezagune ikusibe! Moto bat alkilau gendun, jende gehienak itten don bezela, ta mendi puntan ze aurkittuko, goruntz abiau ginen, nahi baino gasolina gutxigokin, baino goruntz. Istoriok kontatzen donez, Wat honen kokalekue elefante txuri batek aukerau zon. Elefante hau Budan relikia bat garraiatzen ai zala, mendi tontor hortan geldittu ta bertan hil omen zan. Horreatik, leku hori sakratu bihurtu ta ixkilara amaigabedun tenplo hau eraiki zuen. Merezi do jutek, baino ez tenploa ikusteko, bai ordea motoa hartu ta ibilbide politt hau itteko, kurbaz kurba parajea ikusiz. Tenploa turista ta thai sinesdunez beteta zeon, Lurdesko amabirjina mouko bat da ta, milaka pertsona juteie berta peregrinazion... ta ondorioz, betikoa, sarrera ordaindu behar zan (nahiz ta gu atzetik kolau ginen) inguru dana postutxoz... anbientea etzitzaigun asko gustau, nahiz ta bista earrak zeren.

Motoa ta eune hobeto aprobetxatzeko, mendin gora ittea pentsau gendun eta biden gelditzen zan herrixka turistikoa alde batea uzita, zerbait autentikogon billa aurrea jarraittu gendun. Kilometrok... ta kilometrok... ta orduak... ta geroz ta bide kaxkarrouak... asfaltau gabe ta harri txintxarrez beteta zeon lurrezko bide zar batian naaa naaa naaan azeleradoriai tope ematen ikusi ginan arte. Kixton kurbak, larri antzea iyotze genitun aldapak (batzutan mototik jetsiber ta plan hortan), kurba bakoitzen bozina jo ber tzan 2 norabide ta karril bakarreko ibilbide polit bat. Ta bai oso polita izantzan! baso erditik guk e ez genekin zeozen bila jardutia. Bapatian zeoze aurkitu gendun arte! Hortxe, leku guztitatik ixkutun zekaen hmong komunidadeko Khun Chankian herritxua. Egurrezko etxolak, umek egurrezko zibakin hankahutsik jolasten, emakumiak harri-aruan bezela artua txikitzen, hean erropa tipikok josten ai zian jostun batzuk, bertako jendea irriparre batez saludatzen, oilar ta oilok nunahi, txakur alperrak baztar guztitan, txirrindulari Ruso bat... a ze panorama! Merezi do benetan herrixka horta jutek Tailandia autentikoa ikusi nahi bada behintzet, masifikazioik gabe, lasaie ta gurason negoziotan lan eitteatik jolasteko eskubidea ukatzen etzaien ume arten...


 Khun Chankian, Hmong herrixka tribala

Bertako nexka txiki bat

Ta emakume bat artua txikitzen

Bueltako kilometro guztiyak in ostian, Chiang Mai-ko igande gabetako azoka gendukan zai. Kaleko postutxotan gotxo jarriz afaldu, ta artisautza, erropak, musikajoliak, en fin, danetik daon laberinto alai hortan galdu ginan gorputzak behingoz ohira sartzeko eskau zigun arte. Zaila tentaziyuai eustia!

 Oihal koloretsuakin jositako erropak azokan salgai



Gaben fitxau gendun taberna baten zeon kontzertu batea jun ginan...


Merkexurren

.Hostala: JJ Guesthouse 200thb (5e) gaua biyok (rekorra batiu deu!)
.Motoa alkilatzea: 200thb (5e) 24 ordu
.Gasofa: 40thb (1e) litrua. Deposito betia 100thb (2,5e)
.Azokan Maddik eositako galtza motzak: 100thb (2,5e)

Chiang Mai-ra iristeko...
Koh Lipe-tik, Pak Bara-ko portura speedboat bat + Krabira mini bus bat hartu
Krabitik Chiang Maiko aireportura hegaldi internua + furgonetilla baten Chiang Mai berta

2014/12/19

Baan sabai

Pak Bara-ko portutik ontziya hartuta, 4 eun in ditugu Koh Lipe izeneko irlatxuan, Tarutao itsas parke naturalian, Malaysia-rekin mugan. Ozeanuan galdutako lur zati txiki honek, bere paraje eder ta ur ezin gardenaoko hondartza paradixiakuez gain, bizi filosofia bat erakutsi digu: Baan Sabai lagun! (สบายๆ) Take it easy, bizitza lasai hartzeko alegiya. Ta hoixe da in deuna. Argazkik euren kabuz hitz eiten due. ( Igual pixkat goorra ingo zaizue argazki habek ikustia...)

 Koh Lipe

 Gure txabolotatik jetsita zeon hondartzatxua, 3 katu eote ginan bertan



 Ze goorra dan bizitza...

Ya lo kreo...

 Gaueko plana...

 Suakin malabarrak iten

 Txoko poli bat

 Bom-ek utzi zigun kayakakin ondoko irlara jun ginan, Koh Adang. Kriston buzeua itea tubuakin ta!!!

Koh Adang-en ezta inor bizi, eun hortan naufrago bat! jeje

Pixkat trixte, baino oso gustoa agurtzen gea txoko lasai hontaz eta bertan in ditugun lagun kataluniar, malagar eta bretoiez. Lipe akanpalekuko gure familiya re faltan botako deu, Thang, Paou, Bom eta Mai thai txakur txiki petral hoi. Etxian bezela sentiarazi gaitue! :)

Zeatikezpa!

Sawasdee!  > Kaixo! alegiya
Sawasdee ka! / esateue emakumeek
Sawasdee krap! / diote gizonek

Guk, euskaldunok, inork baino hobeto dakigu herrialde bat zerbaitek definitze badu, hoi hizkuntza dala.
Bidaia bat ere bertan ezautzen dezun jendiak definitu dezake, ezinbesteko osagaia da bidian gurutzatzen dezun jende guztiya.
Jende askokin ai gea topo iten gure ibilbidian, bertakuak naiz munduko eozein txokotakouak, ta konturatzen ai gea ze aberasgarriya dan instante motz batez bada re zerbait konpartitu ahal izatia guztiz kultura, leku, ohitura, hizkuntza... ezberdina dakan norbaitekin. Mugak hausteizkizu, gauzak ikusteko modua zabaldu eta askotan konsziente izan gabe bizi gean burbuila hortatik atearazi.
Dala egun batzuk Frantziyak Alemaniyakin iteun mugan bizi dan gazte bat ezautzeko aukera izan gendun. Alsacen bizi zan arren (euren hizkuntza propiyua dakaen lurraldia), munduan zehar asko bidaiatutakua zan mutila, hegoamerika, asian behin baino gehiotan izana... ta hizkuntza dexente dominatze zitun. Gure Euskal Herri txikiyan ere ibiliya omen zan, eta eurek frantzi iparraldian ere gure arazo berdina zekaela esan zigun, zerikusiik eztaken probintziyak bata bestiakin batzera datorren lege frantses berri hori dala ta...

Berriketan ginala ba hizkuntza, identitate, lurralde, bidaia ta kontu guzti hauen inguruan, bapatian galdetu zigun,
- Nola esatea ba [why not?] euskeraz?
- Zeatikezpa! - erantzun geniyon
Ba dirudienez, mutila jute dan lekura jute dala, Zarauzko gaztetxian hainbeste gustatze zaixkiun hitz kurioxo hauek itzultzeko eskatzeu bertako hizkuntzara, ta leku berrin bateko norbait ezautuz geo, berdina eskatzeio, hola eunen baten lurralde hori zapalduz geo, hasiera on bat izateko bertakuakin. Ohitura polita iruitu zitzaigun...

Guk oaingoz eztakau holako esaldiik, baino Thai hizkuntzan xorro-xorro hitz batzuk ikasten hasiyak gea.. ze gutxiyo! Aurreneko hitzak, Krabiko manglarretatik kayak-ian txangua itea eraman zigun Red jaunak erakutsi zizkigun. Hizkuntzaz haratago, gure kultura ta lurraldien inguruan hitzeiten pasatako ordutan, ikasi ta gozatu gendun guztiya izantzan, kayak-an aitzakipian, benetan gustatu zitzaiguna... oaingoz, bidaiako momentuik onenetakua!

Red jauna!

Aonang-eko hondartzan paterak utzi gintunetik, 2 gau generamatzan hostalian momenturo kriston zaparradak botatze zitulako. Hondartzako plana zaila zeonez, ibaiak eta itsasuak bat iteuen hortan Krabiko probintziyak dazkan manglare hektarea luzez osatutako parke natuala kayaken ikertzia okurritu zitzaigun. Internetian pixkat beiratzen jardun ondoren, kayak talde bat sortu berri zuen tailandes batzun planai itxura ona hartu geniyon: Phra Nang Full Moon Kayaking.

Atxaldeko lauetan, gure motxila txikie hartu ta furgonetatxon sartu ginen. Gure harridurako, biok bakarrik genden han, eta gure gida izango zana, noski. Hasieran gu bakarrik han eotek arraroa zirudin arren, seittun hartu zon itxura ona plan horrek. Red, 37 urteko Tailandiar irribarretsu bat, seittun gukin hizketan hasi zan. Bere kidea, Lho, ere aurkeztu zigun. Egun hartan txofer lanak itea tokatu omen zitzaion. Bea berriz, gure konpainerua izango zala.

Asko hitz ein genun Red-ekin: tailandiaz, euskal herriyaz, hizkuntzaz, hegoaldian bizi dian itsasoko ijito nomadez, chao ley jendea (zeinen hizkuntza soilik hitzezkua dan eta eztan idazten)... esan zigun gazteagua zanian muay thai (boxeo tailandesian) egurra emandakua zala, ta oain gaztetxuan irakasle zala boxeo eskola batian.. guri re kolpe batzuk erakusten saiatu zan... ilargiyai buruz e hitzein gendun, beaien kulturan dakan esanahiaz ta Thai-ez, earki, ierki esateala kontuau ginan! Ierra!!!


 Iritsi zan Kayakea sartu ta arraunei emateko ordue! Jon ta biok Kayak baten ta gida besten. Egie esan, oso ondo moldau ginen nobatok izateko! parajea izugarrie zan, eta parajea baino gehio, ingurune horrek transmititzen zittun sensaziok. Ixiltasun hura, ur bare baren gainetik moitzea,  natura usaie, ur hotsa, haizea...hirurok bakarrik han.


Tximinok ikusi ginuzten, baita Barrakuda izeneko arrai saltarin batzuk e. Ibaien zehar ibili ondoren, bi arkaitz haundi arten irekitze zan ate batetik sartu ginen kanoi itxi batea. Bertatik arraunian etzan ezer entzuten, ixiltasun totala.



Ilunabarrakin batea ekaitze sartuzon ta pixkanaka erretiratzen hasi ginen, bueltako biden gure gida jatorra, doinu orientalak abestuz (eskala pentatoniko eder horrekin) eta zaparradaz gozauz. Ni noizbehinka beakin batea abesten saiatzen nitzen, oso momentu majikoa izan zan egie esan.


Afaltzeko ordue! Hondartza bateko aterpea jun ginen. Hoi banketea! Kalamar erraloi bat, olarroa, oilaskoa, saltsak, pintxo morunok, langostinok, mejilloiak... Etxeakon furgoneta geau ta izar gehien ikusten zien tokin, sorpresa omen genduken! Paperezko farolillo hoietakok atea, sue eman eta hor bialdu ginuzten zerun ilunen gora, izar bihurtu arte. Politte izan zan!

Eun euritsu trixte bat izatia zekanak, gure abenturako atzalde earrenetako bat izaten amaitu  zun. Urrengon e inprobisau in berko deu!
Zeatikezpa!

Merkexurren
Full moon (Kayak agentzia)> 1300thb otordue ta garraioa barne (31,5e)
Egun hontako gosai brutala> debalde! buffet baten porlakara kolau ginan.... jiji

2014/12/15

Piraten bizitza hoberena da!

Ton Saien hiru gau einda, azken eunen egualdie pixkat okertu zola ikusita, bueltako txalupa hartzea jun ginen. Txalupan zai ginela hondartzan beida, pena haundie ematen zigun alde ittek. Ordun, buelta erdi hartu ta beize motxila ta guzti gure bungalotxoa hartzea jun ginen, nun biden, gizon jaaaaaator batek, *Zabadika! weyugoin?* galdetu zigun. Esaldi xinple horrekin hasi ta derrepente txalupa baten sartu ta zazpi irla ikusteko Tour hoietako baten genden. 

Hogei bat pertsona, kriston personajek por zierto, hemen oso tipikok dien *Ruea Hang Yao* edo *Long tail* bezela ezagunek dien barku baten sartu, ta hantxe abiau gea motor hots, gasolina usai, haize goxo, eguzki ta zipriztin frexko arten. 

Hauexek die ikusi dittugun irlak>  Poda, Hong, Chicken, Tup, Lading, Daeng eta Phra Nang. 


Koh Lading-eko hondartza

Paraje oso polittek, urdine itsason, urdine zerun, egualdi itzela, txino batzuk, snorkel (Anemonetan Nemok ikusten zien!!), bainutxok, bazkarie txalupan, txino dexente, bainutxo gehio, paseitok, argazki batzuk, afarie hondartzan, asako txino, su festa...txinok aipau dittugu? ta amets gaiztoa!! 

Oharra: Datozen lerro hauek dramatizauta dijozte, entretenittugoa izateko. 

Turreko azkeneko irlan gaude. Ilundu du dagoeneko. Gure 15 urteko gida eroak Suzko Show bat egiten ari dira jo ta ke gure aurrean, harrokeria pixka bat usaindu dugu. Jendea extasian. Gure aurpegiak ordea pixkanaka aldatzen doaz, zurbiltzen. Han urrunean, ozeanoaren sakonean, beltza bera baino ilunagoa den kolore zikoitz bat hatzematen hasi gara. Lehengo tximistak. Eta gure gidak haixetuta, beraien bizkar atzetik gerturatzen ari den apokalipsiari itsu-gor. 

Badakigu etxera iristeko ordu erdi beharko dugula. Kontuak atera ditugu. Sei irlatan egon gara.
Bat falta zaigu.

Bapatean, gure gida nerabeak, artaldearen kakalarri aurpegiaz jabeturik nonbait, bere suzko tresneria itzali eta  *kamoon lets gou* batez txalupako motorra brum-bruuum, martxan jarri du. Jendeak ziztu bizian txalupa barrenera salto egin du, oilalokak balira bezala. Euren destinu fatalaren kontzientziarik gabe oraindik. 

20 minutu luze pasatu dira. Patera batean gaude itsaso zakarrean bilin-bolo. Goragaleari ezin eutsi. Gure aurreko gajoa, negar zotinka. Itsaskirria, indriska, zurrunbiloak... Ai, gure Peio Zabala hemen balego! Halako batean, motorra gelditu du. Baino non gaude? ez da ezer ikusten. Ostia, zazpigarren irla. *Now night relaxing bath* hau da, tipo honek, guk ur ilun horretara jauzi egite nahi du. Ostia, ke pinzau! Gu flipatzen, aingura soinua. Inor ez da ausartzen hitz egitera eta ainguraren kate hotsa entzuten den momentuan, nik, Maddik, goierritar mendialdeko gudariak, nere barren-barrenetik, NOOOOOOOOU bat ohiukatu diot lotsagabe horri. Denek begiradarekin bakarrik, adeitasun keinu bat egin didate. Bitartean Jon deskojonatzen. *Nou bath? okei surprise!!!* Nooo me jooodas! Xinpatikoa mutila, nahiko sorpresa izan ez bageniyan bezela... Kubo zikin bat hartu eta itsas ur palankara bat bota digu txalupa erdian. Puntito argitsu batzuk agertu dira, planktona omen da. Eta gu, sorpresari ezin emozioa eutsirik. Motorra arrankatu eta etxerako azken metroak egin ditugu. Lehenengo geltokia, Ton Sai. Hondartzara hurbiltzeko alperkeriagatik edo, bi neska gaixo itsasoaren erdian utzi dituzte. Zorte on neskak, *see you!*. Hamar minutu beranduago, Ao Nang-eko hondartzal lurreratu gara. Bustita, txakur eztul arraro batekin, motxila mela-mela eginda eta kriston zurikotearekin. Baina pozik. Bizirik gaude paradisuan!

Bueno, bukaera xelebre hau kenduta eun oso politte izan zan. irlatan nahiko jende gutxi zebillen, oso lasai ibili ginen, paraje earrak ikusi ta par batzuk bota ginuzten. 

Kontutan euki Tour hauek oso programauta eoten diela ta toki bakoitzen eoteko denbora exkaxa uzten duela. Hala re, toki batzuk ikusteko modu bakarra eta merkeena hauxe da. 

Koh Poda



Merkexurren....
7 irletako Tourra> 1200Thb bakoitzak, otorduk barne (29e)
Hostala *Ao Nang backpacker*> 500 Thb biona, gela mixtoa (12e)

Gure paradixu txikiya...

Ton Sai eta Rai Leh

Bangkok. 12 ordu. 2 autobus. 2 CD. Thai arten afai pikante ixil 1. Ur botellin 1. Thaikola 1. Bidian istripu 1. Songthraw 1. 6 parada. Longtail txalupa 1. Ton sai. 

Ton Saiko hondartza atzalde parten

Hondarretan bota ta txalupa ospa iten ikusten ai nitzan momentun, tabernan fregautako plater bakoitzataz akordatzen, xolomo usaitan itota eskotxbritiai ematen ikusi nitzan 'animo txo, laxte haiz hondartza galdu batian' esaten nere buruai. Ta esanber dizuet, hortxe sentiu nitun pakia, askatasuna ta satisfaziyo latz bat. Akto segido, erropak kendu ta buruz ureta. Gardena, nahiko gaziya ta txixa baino epeloua... halare frexkagarriya. 

Rai leh Krabiko probintziyan penintsula bat da, Andamango itsasuan, Tailandia hegoaldian. Kare harrizko labar zorrotz ta ohianek itxita isolauta geatzeanez, txalupaz soilik iritsi al da berta. 3 zatitan banatzea , Rai leh ekialdia, mendebaldia eta Ton sai. Azken hau, itsasuan barneratzeian harri blokez ingurautako hondartza bat da, esaten duenez eskalatzeko munduko leku onenetako bat. Onena eztakit, baino ederrena izan ziteken, kixton parajia. Bi bidexka dazka, txabola ta bungalou albergiak haben ingurun kokatzeia, maritxu usaidun tabernilla-txiringo rastafari batzukin batea. 

Guk mendialdea duan biretxorreko txabolo batzutan hartu deu ostatu, oihanian, zamorro soinu, tximino kabroi ta moskito festa zital baten erdiyan. 250thb[6e]gatik ohia, dutxan ur hotza ta atzaldeko 6tatik 1eta argindarra(herrixka osuan bezela). Eztaka bate lujoik, gustoa gaude. Konpainera larri zamar ikusi da, txabolismuan eztaki lo ingoun...

Gure txaboluaa!!

Tonsaien oso giro epela usaitzea, gurutzatze diteunek, gazte ta eskalatzailiak gehienak, beti dake irribarre bat ahuan, eun puta osua belarrai emanez geatzean begirada panoramiko hortaz ai naiz... Eztao giri ofizial hoitakoik, gu bezela merkexurren dabiltzan motxileruak bateze. Hanka zikin, hippilongi, tximoso jendia nunnahi.

Hondartza aldea gertuatzian tximuak ikusitugu zuhaitzetan, ta beste tximu mota batzuk paetetan, friki asko, jendiak kixton eurra daka. Nibel dexente ikustea, 700 bat bia daudela esan digue. Kare harrizko paeta galantak, bia oso luziak ere ikusteia, txorrera asko, psikoblokeako aukera itsaso gainian... Emakume asko eskalatzen, poza emateu. Ta ni inbiriz akaatzen... holako paeta baten eskua sartzeko desiatzen, ta ikusiko deu biyon arten moldatze gean, materiala merke alokatzeko aukera dao ta. Oaingoz ordu batzuk pasakoitugu tontuan moun lagartijo haue danai beira ta hondartzaren epeletan goxatuko gea ilunabarran zai... ta moskito time noski! eguzkiya sartu orduko haste baita banpiro festa. Grazik seinora insetizida, espiralete, repelente, moskitera ta matamoskitoz ondo ornituta etorri zaiten... hainbeste zerrikeikin gainian ez ote gea repelentienak gu bihurtuko... jejeje! Ea zerekin harritze gaitun ba paradixu txiki honek! Bixi bizi!

 Ton Sai-etik Rai leh ekialdeko hondartza juteko ohianetik ordu erdiko ibilbidetxua ein ber da

Rai leh ekialdetik ibilbide txiki bat inda, Phra Nang-eko hondartza iristea 

 Phra Nang-eko hondartza

 Rai Leh mendebaldeko hondartza

Ton Sai-en ilunabarrak harrapatu gintun. Argazkiya earra da, baino ezta hurbildu re iten zuzenian ikusi genunea... akuarela bat ematezun!






Eskaladako txokuak













Merkexurren

Bungalow txabolua biyona, 250thb (6e)
Mama's chicken-eko amonan parrillako oilasko erria, kriiistona 60thb (1,5e)