Hondarribi/Bartzelona/Dubai/Bangkok.
Hauxe izan da helmuga aiau aurretik ein behar izan deun ibilbidea, tarten Bartzelonako paraditakin gainea. Mila mila esker Bernarda eta Gordiri taxista lanak ein eta hain gau politte eskaintzeatik, afari goxo ta guzti.
15 ordu aireportutatik zehar ta halako baten Bangkok.
Hankatako babak, beroa,humedade pegajosoa, errepide zeharka ezinek, espaloi desegokik, jende jator bezain xelebrea, jendea, jende asko, suburbiok, tuk tukak, taxistak, tuk tukero timadorek, taxista timadorek, usai nahasketa ittogarrik eta PAD THAI, hainbeste gustatzen zaizkigun afari goxo ta merke hoik!
Labur labur esplikatzeko kale bazterretan galtzeaz gain segidan seun hauetan eindakoa...
Chatuchak-eko merkatue> Larunbat eta igandetan Bangkokeko Chatuchak auzon eittean merkatua, Tailandiko haundina. Erraldoia da ta danetio dau, txinotako estiloko gauzak, artisautzako gauzak, antiguedadek, artistillak ean eskultura ta pinturakin, bigarren eskukok, janari postutxo piiiilloa, animalik...ta jende izugarri pilloa. Goiz politte ta anbiene kuriosoa! Lehenengo aldie izan da eunez Tailandiako kaleko giroa gertutik ikusi deuna, postutxo guztiri beida adi adi eon gea, begik autza ta honea, ezin jakin zeri beidau. Janarie itten ai zienai re harriduraz beida, ze ingrediente zien asmau nahien. Koxka baten exei ta denbora pasako ez balitz bezela, orduk eta orduk eongo nitzeke holaxe, jendea pasatzen ikusi, egoerak aztertu ta pelikulak asmatzen.

Tenplok> Bost bat tenplo ikusi dittugu hemendik. Jende ugari famatunetan ta neska gehientxonak han ematen zizkiguen gona koloretsu haundi bazukin, ezin baitzien hankak erakutsi. Beste tenplu batzuk berriz, bakar bakarrik farolan argipen ikusi dittugu, istear zerela muxutruk sartuta. Ikusgarrina Wat Phra Kaew. Teila koloretsuk, urrezko apaingarrik, mosaikoz betetako paretak...
Wat Phra Kaew tenplu multzoa
Budari lore ofrendak
Pak Klong Talad (Flower Market)> Kale osoa toneladaka lorez josita 24 orduz. Gau ilune kolorez josita. Danetik zeon, hostok, lore sortak, tenpluta eamateko lore ofrenda kurratu asko, apaingarrik...Euskal Herrin hainbete lan ematen duen orkideak re apunta y pala! Mundu hau gustatzen zaion edozeinentzat tentagarrie! Merezi do ikustea, koloretsue ta barkun buelta bat emateko aukera ematen do, hortxe baitau geltoki bat.
Chinatown> Dendak, rotulo argiztatuk, neoiezko argik, kolorek, letra txinok, errezoak, janari postutxoz betetako espaloiak...momentu baten Tokyo edo antzeko lekun baten neola sentittu non. Merezi do ikustea, baino denbora oso luzez ezingo nuke han aguantau...bueltatxo bat.
Khao San eta Ram buttri> Nola ahaztu gure kale maitea! Hantxe zeon gure hostala ta baita gure janari postutxo gogokoenak re. Pat thai 60Thb tan saltzen zon postutxoa ta banana ta nutellazko pankake ak izugarrizko artekin ta abiadura miresgarrin itten zittun mutil gaztea. Guztiz giri landia da kale hau baino gauetan kaleko dendatxok ikusi, merke afaldu ta zerbeza Chan bat lasai hartzeko oso ondo dau. Nahi izanezkeo, hankatako masaje Tailandesak re txoko guztitan, hori pendiente geldittu zaigu.
Hauxe ba Bangkokek eman diguna, iritsi bezain pronto kultura eta toki oso ezberdin baten lehenengo zatitxoa, aklimatazioa. Aber ba hurrengo geltokin zer! Onak izan!
Merkexurren...
Lamphu house ostatua Ram buttrin/ 440thb (12e) gaua biok gela bikoitza
Bazkaria,
Pad Thai/ 60thb(1,5e)
Chang zerbeza botila 50thb(1,2e)
No hay comentarios:
Publicar un comentario