Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2014/12/26

Iparran bila

Andamango itsasoko irletako hondarra ta hegoaldeko epeltasuna atzian utzita, herrialde honen iparraldea ekarri gaituzte gure oinek, bueno, Air Asiak hobeto esanda. Hiri historikuak, mendi ta bailara artian galdutako bazterrak, berde bixi-bixizko oihanez gainezka iteuen paisajiak eta jende bitxi askon bizileku eta geltoki dan ingurune hau zapaltziak, Euskal Herritik hain urrun ez bagina bezela sentiarazi gaitu. Etapa hau, Tailandiako bigarren hiri nagusiyan hasi deu, Chiang Mai-en.




Chiang Mai-ko distrituan 150.000 pertsona bizi dian arren, oso hiri lasaia da, ta herri giro haundiya dao, batez ere hiri zaharrian. Alde zahar hau, harresi ta foso eo ibai mouko batek mugatzeuen karratu baten barruan kokatzea. Bertan, etxe zaharrak, gazte hostalak, tuk-tuk gidariyak eta tenplu budistak dia nausi.

Tenplu asko daude, ez taiandiko ikusgarriyenak,baino bai zahar eta xarmangarriyenetakuak. Turistek bixitatzeko eraikin soilak izatiaz haratago, hemen benetako erabilera emate zaiela ikusi deu. Chiang Mai-en erlijiyuak edo espiritualidadiak dakan presentzi haundiyaz kontuatu gea. Monje budistak nonhai daude, umetatik hasita attona zarretaino, pila bat, danak laranja butano kolore bixiz jantzita, buru borobil-borobilakin. Denboa pixkat eman deu hauei beira, egunerokotasunian ze iteuen jakinminez. Patxaraz bizi dia, egunian zihar wat-etako lorategiyak txukunduz, budei brilua ateaz, goizeroko ofrenda bilketa paxiatxua inaz, meditatuz... Iluntzian inzienso usai, errezu eta abestiek hartzen dituzte kaliak.

Tenplutako farolituak gabez

Hiri hontako tenplon garrantzie ikusita, nola geldittu mendi gailurren geatzean "Doi Suthep" Wat ezagune ikusibe! Moto bat alkilau gendun, jende gehienak itten don bezela, ta mendi puntan ze aurkittuko, goruntz abiau ginen, nahi baino gasolina gutxigokin, baino goruntz. Istoriok kontatzen donez, Wat honen kokalekue elefante txuri batek aukerau zon. Elefante hau Budan relikia bat garraiatzen ai zala, mendi tontor hortan geldittu ta bertan hil omen zan. Horreatik, leku hori sakratu bihurtu ta ixkilara amaigabedun tenplo hau eraiki zuen. Merezi do jutek, baino ez tenploa ikusteko, bai ordea motoa hartu ta ibilbide politt hau itteko, kurbaz kurba parajea ikusiz. Tenploa turista ta thai sinesdunez beteta zeon, Lurdesko amabirjina mouko bat da ta, milaka pertsona juteie berta peregrinazion... ta ondorioz, betikoa, sarrera ordaindu behar zan (nahiz ta gu atzetik kolau ginen) inguru dana postutxoz... anbientea etzitzaigun asko gustau, nahiz ta bista earrak zeren.

Motoa ta eune hobeto aprobetxatzeko, mendin gora ittea pentsau gendun eta biden gelditzen zan herrixka turistikoa alde batea uzita, zerbait autentikogon billa aurrea jarraittu gendun. Kilometrok... ta kilometrok... ta orduak... ta geroz ta bide kaxkarrouak... asfaltau gabe ta harri txintxarrez beteta zeon lurrezko bide zar batian naaa naaa naaan azeleradoriai tope ematen ikusi ginan arte. Kixton kurbak, larri antzea iyotze genitun aldapak (batzutan mototik jetsiber ta plan hortan), kurba bakoitzen bozina jo ber tzan 2 norabide ta karril bakarreko ibilbide polit bat. Ta bai oso polita izantzan! baso erditik guk e ez genekin zeozen bila jardutia. Bapatian zeoze aurkitu gendun arte! Hortxe, leku guztitatik ixkutun zekaen hmong komunidadeko Khun Chankian herritxua. Egurrezko etxolak, umek egurrezko zibakin hankahutsik jolasten, emakumiak harri-aruan bezela artua txikitzen, hean erropa tipikok josten ai zian jostun batzuk, bertako jendea irriparre batez saludatzen, oilar ta oilok nunahi, txakur alperrak baztar guztitan, txirrindulari Ruso bat... a ze panorama! Merezi do benetan herrixka horta jutek Tailandia autentikoa ikusi nahi bada behintzet, masifikazioik gabe, lasaie ta gurason negoziotan lan eitteatik jolasteko eskubidea ukatzen etzaien ume arten...


 Khun Chankian, Hmong herrixka tribala

Bertako nexka txiki bat

Ta emakume bat artua txikitzen

Bueltako kilometro guztiyak in ostian, Chiang Mai-ko igande gabetako azoka gendukan zai. Kaleko postutxotan gotxo jarriz afaldu, ta artisautza, erropak, musikajoliak, en fin, danetik daon laberinto alai hortan galdu ginan gorputzak behingoz ohira sartzeko eskau zigun arte. Zaila tentaziyuai eustia!

 Oihal koloretsuakin jositako erropak azokan salgai



Gaben fitxau gendun taberna baten zeon kontzertu batea jun ginan...


Merkexurren

.Hostala: JJ Guesthouse 200thb (5e) gaua biyok (rekorra batiu deu!)
.Motoa alkilatzea: 200thb (5e) 24 ordu
.Gasofa: 40thb (1e) litrua. Deposito betia 100thb (2,5e)
.Azokan Maddik eositako galtza motzak: 100thb (2,5e)

Chiang Mai-ra iristeko...
Koh Lipe-tik, Pak Bara-ko portura speedboat bat + Krabira mini bus bat hartu
Krabitik Chiang Maiko aireportura hegaldi internua + furgonetilla baten Chiang Mai berta

No hay comentarios:

Publicar un comentario