Ton Saien hiru gau einda, azken eunen egualdie pixkat okertu zola ikusita, bueltako txalupa hartzea jun ginen. Txalupan zai ginela hondartzan beida, pena haundie ematen zigun alde ittek. Ordun, buelta erdi hartu ta beize motxila ta guzti gure bungalotxoa hartzea jun ginen, nun biden, gizon jaaaaaator batek, *Zabadika! weyugoin?* galdetu zigun. Esaldi xinple horrekin hasi ta derrepente txalupa baten sartu ta zazpi irla ikusteko Tour hoietako baten genden.
Hogei bat pertsona, kriston personajek por zierto, hemen oso tipikok dien *Ruea Hang Yao* edo *Long tail* bezela ezagunek dien barku baten sartu, ta hantxe abiau gea motor hots, gasolina usai, haize goxo, eguzki ta zipriztin frexko arten.
Hauexek die ikusi dittugun irlak> Poda, Hong, Chicken, Tup, Lading, Daeng eta Phra Nang.
Koh Lading-eko hondartza
Paraje oso polittek, urdine itsason, urdine zerun, egualdi itzela, txino batzuk, snorkel (Anemonetan Nemok ikusten zien!!), bainutxok, bazkarie txalupan, txino dexente, bainutxo gehio, paseitok, argazki batzuk, afarie hondartzan, asako txino, su festa...txinok aipau dittugu? ta amets gaiztoa!!
Oharra: Datozen lerro hauek dramatizauta dijozte, entretenittugoa izateko.
Turreko azkeneko irlan gaude. Ilundu du dagoeneko. Gure 15 urteko gida eroak Suzko Show bat egiten ari dira jo ta ke gure aurrean, harrokeria pixka bat usaindu dugu. Jendea extasian. Gure aurpegiak ordea pixkanaka aldatzen doaz, zurbiltzen. Han urrunean, ozeanoaren sakonean, beltza bera baino ilunagoa den kolore zikoitz bat hatzematen hasi gara. Lehengo tximistak. Eta gure gidak haixetuta, beraien bizkar atzetik gerturatzen ari den apokalipsiari itsu-gor.
Badakigu etxera iristeko ordu erdi beharko dugula. Kontuak atera ditugu. Sei irlatan egon gara.
Bat falta zaigu.
Bapatean, gure gida nerabeak, artaldearen kakalarri aurpegiaz jabeturik nonbait, bere suzko tresneria itzali eta *kamoon lets gou* batez txalupako motorra brum-bruuum, martxan jarri du. Jendeak ziztu bizian txalupa barrenera salto egin du, oilalokak balira bezala. Euren destinu fatalaren kontzientziarik gabe oraindik.
20 minutu luze pasatu dira. Patera batean gaude itsaso zakarrean bilin-bolo. Goragaleari ezin eutsi. Gure aurreko gajoa, negar zotinka. Itsaskirria, indriska, zurrunbiloak... Ai, gure Peio Zabala hemen balego! Halako batean, motorra gelditu du. Baino non gaude? ez da ezer ikusten. Ostia, zazpigarren irla. *Now night relaxing bath* hau da, tipo honek, guk ur ilun horretara jauzi egite nahi du. Ostia, ke pinzau! Gu flipatzen, aingura soinua. Inor ez da ausartzen hitz egitera eta ainguraren kate hotsa entzuten den momentuan, nik, Maddik, goierritar mendialdeko gudariak, nere barren-barrenetik, NOOOOOOOOU bat ohiukatu diot lotsagabe horri. Denek begiradarekin bakarrik, adeitasun keinu bat egin didate. Bitartean Jon deskojonatzen. *Nou bath? okei surprise!!!* Nooo me jooodas! Xinpatikoa mutila, nahiko sorpresa izan ez bageniyan bezela... Kubo zikin bat hartu eta itsas ur palankara bat bota digu txalupa erdian. Puntito argitsu batzuk agertu dira, planktona omen da. Eta gu, sorpresari ezin emozioa eutsirik. Motorra arrankatu eta etxerako azken metroak egin ditugu. Lehenengo geltokia, Ton Sai. Hondartzara hurbiltzeko alperkeriagatik edo, bi neska gaixo itsasoaren erdian utzi dituzte. Zorte on neskak, *see you!*. Hamar minutu beranduago, Ao Nang-eko hondartzal lurreratu gara. Bustita, txakur eztul arraro batekin, motxila mela-mela eginda eta kriston zurikotearekin. Baina pozik. Bizirik gaude paradisuan!
Bueno, bukaera xelebre hau kenduta eun oso politte izan zan. irlatan nahiko jende gutxi zebillen, oso lasai ibili ginen, paraje earrak ikusi ta par batzuk bota ginuzten.
Kontutan euki Tour hauek oso programauta eoten diela ta toki bakoitzen eoteko denbora exkaxa uzten duela. Hala re, toki batzuk ikusteko modu bakarra eta merkeena hauxe da.
Koh Poda
Merkexurren....
7 irletako Tourra> 1200Thb bakoitzak, otorduk barne (29e)
Hostala *Ao Nang backpacker*> 500 Thb biona, gela mixtoa (12e)
No hay comentarios:
Publicar un comentario