Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2014/12/03

Hegan ala hil...

Zailena hastia omen da. Zailena erabakiya hartzia omen da.

Azkenaldin asko irakurri deun esaldi xinple honetxek laburbiltzeu ba amildegira jauzi ite horrek suposatzeun dilema. Bizitzai 90 -180 edo 360 graduko bira bat ematian dilema, bide berriei atiak irekitzia, lanak utzi, lekuak eta jendia agurtu... Behin erabakiya hartu ondoren ordia, zailena inda dao. Hegan ala hil...

Ezer galtzeko euki gabe, ta hanka sartzeko oaindik garaiz izanda, amildegirako jauzi txiki/haundi hori itia erabaki gendun kantaurialdeko pare honek. Hegaldiyak ordia, lurran kontra hortzak txikitzen bukatziaz haratago eraman gintun, ta halaxe bukatu deu Asia hego/ekialdian galduta.

Iya-iya bidaia hau iteko erabakiya hartzia bezain zaila iten ai zaigu, oantxe blog xaxtar honei hasiera ematia, baino halako batian hasi gea! Hemendik aurreako bidian arrastoik eztakau, gure hankek noa eramango gaituen, nun eta noiz bukatuko deun... Blog hau guzti hoi jasoko dun bideorriya bihurtzen saiauko gea, gure nundik noakuak azalduz, ta bidaiarintzat informaziyo baliagarriya sartuz. Etxe ingurun zabiltzatenan gertuxio izateko, eo besteik ezpada gure buru kaxkarrantzat memori izaten amaitzeko....

Hasi dadilla ba hegaldiya! gure bide berriyak urratzera guaz!

Oharra// Euskalkiyak esangoizue zein ai dan idazten. Ez gea oso ondo enteatzen. Hor bihian nahezuena idazteko aukera azaldu berko litzake. Igual geyegi flipau deu ta bi eunetan aspertu gea hontaz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario