Asiaren luze ta zabalian galduta gabiltzan paria

2014/12/12

Eskursion goaz!


Hiritik atea ta arnas pixkat hartzeko momentue aiau da. Pare bat tokita ein dittugu irteerak, hementxe labur labur ikusi ta bizitakoa...

Mae Klong eta Amphawa merkatuk> Lehenengoa trenbide erdin montatzen duen merkatue da. Danak lurren makurtuta ta exeita. Trena datorrenen danak tita atzeatzen die. Toldo ta bartulo guztik oso ondo pentsau ta kalkulautako teknika bidez desmontatzen dittuzte. Ta Euskal Herrin jendea ingenieritza ezin bukauta, desdeluego... Danetik ikusten da, oso itxura oneko generotik hasi ta bero bero eindako arrai pusketa usteletaino... Gustora ibili ginen, argazki sorta bat atera ta tipi tapa handik honea. Nei egie esan bastante inpresionau ziten azoka honek, oso bertakoa ta autentikoa iruittu zitzaiten. Trena aiatzear zala enterau ginenen, ikustea gerturau ta... ejem! Txino pillo bat kamarakin bata besten gainen. Ta gu goiz guztin giri bakarretakok ginela pentsatzen... aiaiai.

Gero Amphawa. Supuestamente merkatu flotante bat, dana turistantzako prestautako dekoratu moduko bat zan, ezto asko merezi autza jutek.








Ayutthaya> Thai en historian oso garrantzitsue izan zan hiri hau 1350.urtetik 1767a, Birmanok etorri eta handik bialdu zittuen arte. Tamalez holakoxea da gure historia, milaka kultura ezberdin eta ia gehienetan boterea helburu, gerrak, inperiok, zapalkuntza... Uain ruina batzuk dare ta oso garrantzitsuk die, beraz, honea bazatozte, ikusibe utzi ezin daiken leku bat. Earra da garai baten ze inperio izan zan imajinatzea, ze bizimodu izango zuen... gezurre dirudi! Dana oso ondo esplikau zigun neska jator bati bi bizikleta gorri dotore alkilau genizkion ta oso gustora ibili ginen handik. Dana ez gendun ikusi nekea ta denbora gainea etorri zitzaizkigulako baino garrantzitsunak bai, baita inpresionantenak e! Oso gomendagarrie lau bat orduko bueltatxo hau bizikletaz ittea argazki ear batzuk ateaz, inguruk launtzen baito hortan! Bizikletan ondo izerdittu ondoren, bizikleteron alboko tabernatxo batea sartu, edari frexkoa auto serbittu (ez dakigu kamareroa zein zan ezta nun zeon e) ta reggae musikaz lasai deskantsatu gendun. Momentu earra!









Earki etorri zaigu hiri haunditik deskonektatzeko. Bangkoki agur esan eta hegoaldea goaz!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario