Hilabete batez geldittube autza ta honea ibili ondoren, hiru gau baino gehio leku beren pasatzeko gogoa genduken. Nekagarrie da beti lekuz, jendez, paisajez... aldatzen ibiltzea, beraz, estabilidade ta lasaitasun pixkaten billa abiau ginen oso ezaune dan iparraldeko herrixka honta, Pai-ea.
Garai baten Chiang Mai-ko artista ta bohemiok herrixka honta juteko ohitura hartu zuen. Ordungo giro lasai eta hippie denborakin aldatzen jun dan arren eta turista motxilero askon helmugatako bat bihurtu dan arren, uaindik esentzia horrek bizik jarraitzen do ein baten.
Paik badauke engantxatzen zaittun zerbait: lasaitasune, jenden roio ona, elkar ezautzeko gogoa, presaipeko bizimodu bat... oasi bat da, burbuja moduko bat. Eun bat, beste bat, laun bat, beste hiru, bi taberna ezaun, zerbeza bat, bi, siestatxo bat... ta derrepente, etxen bezela zare. Egie esan, hilabete batez nomadismon bizi ta gero, holako zerbait behar gendun.
Earra xiextak!
Gure gelan sobauta!
Herrik beak eztauke gauza haundik, lau kale, tabernatxo politt, denda tentagarri ta ikiarri ondo jatean jatetxe batzuk (asko eko-bio-makro roio hortakuak) alberge txaboloz ingurautako erriyo bat, ta gauero azokatxo bat. Baino Pai-en onena ezta herrie bea, ingurutako paraje zoragarrik baizik. Ur jauzik, mendie, paseotxok ta herrixka txikik. Moto bat eskua eukita (oso merkea da alkilatzea), eunero plan politt eta sanok (aire garbie arnasteko hoitakok) eitteko aukera ematen dona alegie.
Herrixka txinatarra
II. Mundu Gerrako zubia
Pai-ko kanoia
Krixton hotza zeon!!!!
Rosellak lehortzen
Aste betez zoragarri ibili gea. Lenengo egunen erdi galduta txiripaz aurkitu gendun lotako lekuakin bete betian asmatu deu, eta etxian bezela sentitu gea. Ibaian beste alden ta 10 bat minutuz ibili ber da berta iristeko, baino mendi magalen ta arroz zelaiez ingurauta, Sabai Garden oso txoko lasaia da. Eztazkaenez txabolita asko, beti jende bean artian eon gea ta azkenen launak iten bukatu deu. Uruguay-ko nexka bat ta Ohio-ko bere laguna, oain India biden izangoianak... Daoneko Asia guztiya zeharkatu dun italiano xelebre bat... hippilongi batzuk, bi katu txiki, bi antxume, txakur bat... krixton familiya azkenfinian. Ta famili honetxekin ospau ditugu gure gabonak. Eurra bildu, sua piztu, herriko azokatik buelta in, sukaldian jo ta ke jardun ta...... pizza artesano parrillada ikiarriya!! makina bat amasauta etorri nitzan taberna zulotik, baina sekula enun pentzauko su gainen inda holako earrak ateako zianik!!! Ta nola aztu, eun batzuk lenuo, sukalde txiki hortan gure ametsa errealitate bihurtu gendunik. Hilabetez mobileko salbapantallas bezela euki ta geo... tortilla patata bat in gendun! meditaziyuak ta ostiyak, guk bakiu nola allatu nirvana-ra! Danak maitemindu genitun kaxo enano baten buelta kostata ematen ibilitako mini tortilla hoiekin.
Abenturatxo pilloa, bidaia lagun mordoa ta oso kar-kar-karma onakin gabiltzan herri hontan segiko deu. Aber zerekin topatzen gean!!!
Merkexurren>
.Motoa alkilatzea> 100Thb 24 ordutako (2,5e)
.Hostala *Sabai Garden*> biontzako bungaloa dutxa bero ta gosarikin 300Thb (7,5e)
.Asten hirutan gizon zahar batek emandako ordu erdi inguruko meditazio saioak, "Good life in Pai" tabernako teilatuan> debalde
Zoragarri! esaten dan bezela...bidaiatzea ez lekuak bilatzea bakarrik, gauzak beste era batetara ikusten ikastea baizik...earki zabiltzate!! idatzi asko, zuen bitartez gu re aberatsago izateko... besarkada bat! laister gea zuen arrastoan bila!!!
ResponderEliminarjoeee ze argazki Tailandiakuak!!!
ResponderEliminarze Jon putzu ortako ura , lizarratik bueltan geatu ginan hortakua baino hotzago? puffaaaa ze ausartak!!!
kriston kolore majua aizeate hartzen e! gu emen txuri baino txuriyo...
bua emen berriz jartzeizuet e, baino postal ear baten zai eongonaiz.... ze argazki onak!!!
txapelketakuak seriyo!
ze ingurune, kolore, pertsonak.... hau da hau aberastasuna dakazuena inguruan.
gozatu tope! nik emailez biali dizkizuet Saharakuak, emaila ondo eukikoezu ez?
bueno pareee super muxu ta besarkada handi bat!!!!!
ayo pelayo!!!!!